Irving Berlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irving Berlin
BerlinPortrait1.jpg
Bizitza
Izen osoa Израиль Моисеевич Бейлин
Jaiotza Talačyn (en) Itzuli eta Tiumen1888ko maiatzaren 11
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak  (1918 -
Bizilekua New York
Talde etnikoa judua
Heriotza New York1989ko irailaren 22a (101 urte)
Hobiratze lekua Woodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Moses Beilin
Ama Lena Jarchin
Ezkontidea(k) Ellin Berlin (en) Itzuli
Dorothy Goetz  (1912ko otsaila -  1912ko uztailaren 17a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, kantugilea, hari-idazlea, soinu banda konpositorea, musikaria, kanta-idazlea eta musical theatre composer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k) Ted Snyder Company (en) Itzuli  (1909 -  1918)
Lan nabarmenak White Christmas
Remember
Blue Skies
Always
Alexander's Ragtime Band (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza American Society of Composers, Authors and Publishers (en) Itzuli
SACEM (en) Itzuli
Izengoitia(k) Irving Berlin
Genero artistikoa Vaudevillea
Musikala
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Columbia Records
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0000927
"Alexander's Ragtime Band", Billy Murray-k emana, Edison Amberol cylinder, 1911

Irving Berlin (jaiotzako izena: Israel Beilin; yiddishez: ישראל ביילין; 1888ko maiatzaren 11 - 1989ko irailaren 22a) estatubatuar konpositore eta kantu-idazlea da, [1]AEBko historiako kantagile handienetakoa, askoren ustean. Bere musikaz osatua da Great American Songbook delakoaren zati handi bat. Errusia Inperialean jaioa, Berlin bost urterekin iritsi zen Estatu Batuetara. 1907an argitaratu zuen bere lehen abestia, "Marie from Sunny Italy",eta argitalpen eskubideengatik 33 zentimo jaso zituen [2] ; 1911an, nazioarteko lehen arrakasta handia lortu zuen, " Alexander's Ragtime Band " izeneko kantuarekin. Broadwayko Music Box antzokiaren jabeetako bat ere izan zen. Uste hedatua da Irving Berlinek ez zekiela musika partituran irakurtzen, eta pianoa jotzen ere oso gutxi zekiela, eta Fa sostenituko klabean bakarrik jotzen zuela, neurrira egindako pianoaren transposizio-palankarekin[3].

"Alexander's Ragtime Band" abestiak nazioarteko dantza-zaletasuna piztu zuen, are Irving Berlinen jaioterrian ere, Errusia bezalako leku urrutikoetan, zeina "ragtime erritmoan sartu zen ia mania irudi zuen atxikimenduarekin". Urteekin, ezagun bihurtu zen, musika eta hitzak amerikar hizkera arruntean idazteagatik: konplikaziorik gabe, soil eta tolesgabe, xede ageriki adierazia zuelarik "herritara arruntaren bihotzera iristea", zeina baitzeukan "herriaren zinezko arimatzat" [4]. Hala esan izan da berari buruz: "herrialde honen istorioa idazten lagundu zuen, eta atzitu egin zuen gure izatean daukagunik eta onena eta gure bizitzak moldatu dituzten ametsak". [5]

Ehunka abesti idatzi zituen, eta haietako askok arrakasta handia bildu, eta, hala, ospetsu bihurtu zen hogeita hamar urte bete aurretik. Bere 60 urteko ibilbidean, 1.500 abesti inguru idatzi zituen, tartean Broadwayko jatorrizko 20 ikuskizunetarako eta Hollywoodeko 15 film jatorrizkotarako partiturak, eta zortzi bider izendatuak izan ziren haren kantak Oscar sarietarako[6]. Bere lan asko kantu eta ereserki ospetsuak bihurtu izan dira, hala nola " Alexander's Ragtime Band ", " Easter Parade ", " Puttin 'on the Ritz ", " Cheek to Cheek ", " White Christmas ", " Happy Holiday ", " Anything You Can Do ( I Can Do Better) ", eta" There´s No Business like Show Business ". This is the Army Broadwayko musikal eta filmean,1943an, Ronald Reagan izan zen aktoreetako bat, eta Kate Smith-ek kantatu zuen Irving Berlinen " God Bless America " (lehenengoz 1938an izan zen kantatua).

Irving Berlinen abestiak 25 aldiz iritsi dira zerrendetan gorenera eta ugari izan dira abestiok grabatu izan dituzten artistak, hala nola , Al Jolson, Fred Astaire, Louis Armstrong, Frank Sinatra, Dean Martin, Elvis Presley, Judy Garland, Barbra Streisand, Linda Ronstadt, Cher, Diana Ross, Bing Crosby, Nat King Cole, Billie Holiday, Doris Day, Jerry Garcia, Willie Nelson, Bob Dylan, Leonard Cohen, Ella Fitzgerald, Lady Gaga eta Christina Aguilera .

Irving Berlin 1989an hil zen, 101 urte zituela . Batzuek beste kantautore garaikide guztietatik bereizten dute, eta Stephen Foster, Walt Whitman eta Carl Sandburg-ekin batera ezartzen, "amerikar koblakari handi" baten gisa, "estatubatuarrok esaten duguna, pentsatzen duguna eta sinesten duguna atzitu eta hilezkor bihurtu zuen norbaiten moduan". George Gershwin konpositoreak "inoiz bizi izan den kantagilerik handiena" deitu zion, eta Jerome Kern konpositoreak adierazi zuen Irving Berlinek ez zuela lekurik Estatu Batuetako musikan; Irving Berlin bera zela estatubatuar musika.

Abestiak idazteko metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irving Berlinen argitaletxeko kudeatzaile Saul Bornsteinen arabera, "Irving Berlinentzat erritu bat zen egunero abesti oso bat idaztea, hitzak eta musika". Berlinek esan ohi zuen "ez zuela inspirazioan sinesten", eta uste zuen ezen, dohaina izan arren gauza batzuetarako, bere konposizio arrakastatsuenak lanaren poderioz izan zirela. Lanik gehiena presiopean egin zuela esaten zuen. Arruntean, afalostean idazten jarri eta goizeko 4ak edo 5ak arte jarraitzen zuen. "Egunero joaten nintzen entseguetara", esaten zuen, "eta gauean beste abesti bat idazten nuen, eta hurrengo egunean eramaten nuen".

Ez zen beti ziur izaten bere idazteko gaitasunez, eta, behin, lagun kantagile bati eskatu zion, ea konposizioa ikasi beharko ote zuen. "Berezko dohaina duzu hitzetarako eta musikarako", erantzun zion hark. "Litekeena da teoria ikasteak apur bat laguntzea, baina oztopatu ere egin lezake zure estiloa". Iriving Berlinek jaramon egin zion aholkuari. Victor Herbert laguna, ondoren, bultzatzaile ibili zen ASCAP Amerikako Konpositoreen, Egileen eta Argitaratzaileen Elkartea sortzeko, eta, 1914an, Irving Berlinek bat egin zuen harekin, elkartearen sortzaile gisa, eta, harrezkero, elkarte horrek konpositoreen eta kantagileen egile-eskubideak babestu izan ditu. 1920an, Irving Berlin SACEM Frantziako Egile, Konposatzaile eta Argitaratzaileen Elkarteko kide bihurtu zen.

Hondarreko urteetan, Berlinek nabarmentzen zuen uste osoa zuela "hitzek bihurtu ohi dutela kantu bat arrakastatsu, nahiz eta, jakina, iraunarazi, aireak iraunarazten duen". Fa sostenituan jotzen zuen ia beti, eta, hala, nota beltzetan ibili beharra izaten zuen, eta bazituen hiru piano transposiziogile, eta gider huts batekin aldatzen zuen klabea. Azkenean, ordea, ikasi zuen musika idazten, baina ez zuen inoiz ere utzi kantuak "musika-idazkari" bati diktatzeko ohitura.

Ondorioz, Wilderrek dio ezen Jerome Kern-en, Richard Rodgers-en eta Cole Porter-en musikaren miresle askok nekez ezar zezaketela Berlinen lana beren musikaren mailan, ahaztuta zeudelako edo inoiz ere ez zirelako konturatu Irving Berlinek melodia ezagun asko idatzi zituela, hala nola "Soft Lights and Sweet Music", "Supper Time" eta "Cheek to Cheek". Batzuk are nahastuago daude, doinu erromantikoagoak ere idatzi zituelako, hala nola "What'll I Do?" eta "Always". Kritikari batzuen arabera, "hitzetan nahiz doinuetan, Irving Berlinek etengabeko oharmena erakusten du inguruan duen munduaz: garaien taupadaz, bera bizi den jendarteaz. Haren obran ez dago ezer berotegikorik, nahiz eta hiri-bizimodukoa izan. "

Musika estiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren musikak badu bizkortasun bat, bai erritmoan, bai airean, ez duena inoiz ere bere berritasun joria galtzen; badu airean jario aberats, koloretsu bat, miresmena eragiten diena kantuak konposatzen dituzten guztiei ere; ez zaizkio behin ere ideiak agortzen.

— konposatzailea George Gershwin[7]:117

Jerome Kern musikagileak aitortu zuen Irving Berlinen letren funtsa zela "hark herri-hizkera estatubatuarrean zeukan fedea", eta hain sakona zela, non irudi baitu haren abesti ezagunenak ezin bereizi daitezkeela herrialdearen historiatik eta herriak bere buruaz duen iruditik". Kern-ek, George Gershwin, Richard Rodgers, Oscar Hammerstein eta Cole Porter-ekin batera, afroamerikar musika, latinoamerikar musika, laborari-giroko popa eta europar opereta elkartu zituzten.

Irving Berlinek, ordea, ez zuen metodo hori hartu. Aitzitik, kririkari batzuek diotenez, Irving Berlinen abestiak beti izaten ziren soilak, "bikain landutako kaleko abestiak, idaztankera hain naturala zutenak non nekez ohartzen baitzen bat barnean zeramaten trebetasunaz, ...irudi dute eguneroko hizketako erritmo eta doinu aldaketei dariela ber-bertatik". Hori dela-eta, George Gershwin konpositoreak esan zuen Berlinengandik ikasi zuela nola zen ragtime-a, ondoren jazz bihurtu zena, existitzen zen musika-hizkuntza bakarra AEB zer zen behar bezala adieraz zezakeena".

Irving Berlinen garaikideen artean zegoen Cole Porter, zeinaren musika estiloa, zenbait musikologoren irudiko, "asmotsuagoa, sofistikatuagoa [eta] zikinagoa" baitzen. Bost kantautore onenen artean, Porterrek eta Berlinek ez bestek idatzi zituzten musikarekin batera hitzak. Hala ere, Porter, Berlin ez bezala, Yalen hezitako aberats bat izan zen, erdialdeko mendebaldekoa, eta haren abestiek ez zuten arrakastarik izan harik eta hogeita hamar urte bete arte, eta handik aurrera. Gainera, Irving Berlinek lortu zuen Porter-entzat bere karrara abiaraziko zuen ikuskizuna.

Ondarea eta eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste nazio batzuk beren konposatzaile klasikoek bereizten dituzte. AEB, ordea, egokiro bereizten du, musikaren aldetik, Errusiatik etorritako immigrante honek...Alemaniak badu Beethoven, Frantziak Ravel, Poloniak Chopin, Italiak Verdi; AEBk Irving Berlin du. Gaur ez dago hemen gurekin, baina beti izango da gurekin. AEB non, han izango da Irving Berlin.

Kennedy Center-ek Irving Berlini egin omenaldian, 1987[8]

New York Times egunkariak, Irving Berlin 1989an hil ondoren, hau idatzi zuen: "Irving Berlin-ek ezarri zituen AEBk XX. mendearen zati handi batean jo eta kantatu eta dantzatutako kanten tonua eta tenpoa. Errusiako etorkina, haren bizitza ohiko "nola txiroa aberats bihurtu zen" istorioa izan zen. Bere karreran 1.500 abesti idatzi zituen, gutxi gorabehera, eta kondaira bihurtua zen 30 urte bete zituenerako. Broadwayko 20 ikuskizun jatorrizkoren eta Hollywoodeko 15 film jatorrizkoren partiturak idatzi zituen, eta zortzi aldiz izan ziren izendatuak haren kantak Oscar sarietarako.

Sei hamarkadako ibilbidean, 1907tik 1966ra bitartean, ezin konta ahala lan egin zituen, partiturak, Broadwayko ikuskizunak, grabazioak eta irrati, film eta telebistarako jotako partiturak, eta, oraindik ere, haren doinuek zirrara eragiten die milioika jenderi munduan. "

1938an, " God Bless America " Estatu Batuetako ereserki nazional ez-ofiziala bihurtu zen, eta 2001eko irailaren 11n, Ordezkarien Ganberako kideak Kapitolioko eskaileretan bildu ziren "God Bless America" abestera. Abestia 9/11ko erasoak izan eta berehala 1. postura itzuli zen, Celine Dionek grabatu zuenean 9/11ko biktimen aldeko album baterako goiburuko kanta moduan. Hurrengo urtean, Posta Zerbitzuak Irving Berlinen omenezko zigilu bat jaulki zuen.

Hainbat momentutan, hango eta hemengo kausen alde biltzeko aldarri izan ziren Irving Berlinen kantak: Al Smith eta Dwight Eisenhower presidentegainen aldeko musika editorialak ekoitzi zituen, Debekuaren aurkako abestiak idatzi zituen, edota urre estandarra defendatzeko, Depresio Handiko zauriak baretzeko, eta Hitlerren aurkako gerran laguntzeko kantak, eta, 1950ean, Israelgo estatuarentzako ereserki bat idatzi zuen.

Isaac Stern biolin-joleak, 1988ko maiatzean bere 100. urtebetetzea ospatzean, hau esan zuen: "Irving Berlinen ibilbidea eta musika amerikarra betirako lotu ziren; musika estatubatuarra bere pianoan jaio zen".

ASCAPen datuek erakusten dute Berlinen 25 abesti egon izan direla zerrendetan aurreneko lekuan, eta, urteetan zehar, behin eta berriro grabatu izan dituztela hainbat kantari ospetsuk, hala nola Al Jolson, Bing Crosby, Frank Sinatra, Barbra Streisand, Linda Ronstadt, Doris Day, Diana Ross, Nat King Cole eta Ella Fitzgerald.

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika partiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo zerrendan, gehienbat Berlinek sortutako partiturak daude. Bere abestiak erabiltzen zituzten antzezlan batzuk gerora filmetara egokitu ziren arren, zerrendan ez da filma sartu konpositore nagusia bera izan ezean.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Starr, Larry and Waterman, Christopher, American Popular Music: From Minstrelsy to MP3, Oxford University Press, 2009, pg. 64
  2. “Irving Berlin, Nation's Songwriter, Dies”, The New York Times, September 23, 1989
  3. Carnegie Hall, May 27, 1988, Irving Berlin's 100th birthday celebration
  4. "Kate Smith, "God Bless America", 5 min.
  5. Wilder, Alec. American Popular Song: The Great Innovators, 1900–1950, Oxford Univ. Press (1972)
  6. "The Story of Irving Berlin", The New York Times, January 2, 1916.
  7. Wyatt, Robert; Johnson, John A. The George Gershwin Reader, Oxford Univ. Press (2004)
  8. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barrett, Mary Ellin (1994). Irving Berlin: A Daughter's Memoir. ISBN 0-671-72533-5..
  • Berry, David Carson (2001). "Gambling with Chromaticism? Extra-Diatonic Melodic Expression in the Songs of Irving Berlin," Theory and Practice 26, 21–85.
  • Berry, David Carson (1999). "Dynamic Introductions: The Affective Role of Melodic Ascent and Other Linear Devices in Selected Song Verses of Irving Berlin," Intégral 13, 1–62.
  • Hamm, Charles, ed. (1994). Early Songs, 1907–1914. Music of the United States of America (MUSA) vol. 2. Madison, Wisconsin: A-R Editions.
  • Hischak, Thomas S. (1991). Word Crazy, Broadway Lyricists from Cohan to Sondheim . ISBN 0-275-93849-2
  • Magee, Jeffrey (2012). Irving Berlin's American Musical Theatre. Oxford: Oxford University Press, 2012. .ISBN 978-0-19-539826-7
  • Rosen, Jody (2002). White Christmas: White Christmas: The Story of an American Song . ISBN 0-7432-1875-2
  • Sears, Benjamin, ed. (2012). The Irving Berlin Reader. Oxford: Oxford University Press, 2012. 2012.ISBN 978-0-19-538374-4

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]