Isaac Newton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isaac Newton
GodfreyKneller-IsaacNewton-1689.jpg
Member of Parliament in the Parliament of England

1689 - 1690
Barrutia: Cambridge University
Warden of the Mint

1696 - urtarrila 1700
Master of the Mint

urtarrila 1700 - 1727ko martxoaren 31
Member of Parliament in the Parliament of England

abendua 1701 - 1702
Barrutia: Cambridge University
Bizitza
Jaiotza Woolsthorpe Manor eta Woolsthorpe-by-Colsterworth1642ko abenduaren 25a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Kensington1726ko martxoaren 31 eta 20a (83 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Familia
Aita Isaac Newton
Ama Hannah Ayscough
Ezkontidea(k) baliorik ez
Hezkuntza
Heziketa The King's School, Grantham
(1655 - 1659)
Trinity College
(ekaina 1661 - abuztua 1665) Bachelor of Arts
Trinity College
(apirila 1667 - 1668) Master of Arts
Tesi zuzendaria Isaac Barrow
Hizkuntzak latin
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, fisikaria, filosofoa, astronomoa, teologoa, innovatorra, alkimista, politikaria, polymatha, unibertsitateko irakaslea eta ez-fikzio idazlea
Lantokia(k) Cambridge
Jasotako sariak
Influentziak René Descartes
Kidetza
Sinesmenak
Erlijioa Anglikanismoa
Isaac Newton signature ws.svg

Isaac Newton (Woolsthorpe-by-Colsterworth, Lincolnshire, Ingalaterra, 1642ko abenduaren 25ajul. / 1643ko urtarrilaren 4agreg. - Kensington, Londres, 1726ko martxoaren 20ajul. / 1727ko martxoaren 31greg.) zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria izan zen.

Munduko zientzialari hobenetarikotzat jotzen dugu gaur egun. Kalkuluaren sortzailea, Grabitatearen Legearen aurkitzailea, eta mekanika klasikoko legeen asmatzailea da. Argia eta optika modu matematikoan aztertu zituen.

Bere ikerketa zientifikoetako emaitza garrantzitsuenak hauek dira:

Gottfried Leibnizekin batera kalkulu integral eta diferentziala sortu zuen. Binomioen teorema sortu zuen. Joseph-Louis Lagrangek esan zuen: "Newton inoiz egon den jeinurik handiena da, eta baita ere zorte handiena izan duena, behin baino ezin delako aurkitu sistema bat mundu osoa arautzen duena".

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemezortzi urte zituela Cambridgera joan zen Trinity Collegen ikasketak egitera. 1665-1667 bitartean, Londresko izurriteak zirela eta Cambridgeko unibertsitatea itxi zenean, Newton bere jaioterrira itzuli zen. Bitarte honetan azaldu zituen aurkikuntzarik nabarmenenak: kalkulu infinitesimala (Leibniz-ek aurkitu zuen garai berean), grabitazio unibertsalaren legea eta argiaren jatorria. 1669an irakasle hasi zen Cambridge-ko unibertsitatean, eta urte horretan azaldu zituen argiaren osaerari buruzko teoriak. 1672. urtean Royal Societyko bazkide egin zuten. 1683. urte inguruan Philosophiae Naturalis Principia Mathematica liburua idatzi zuen, 1787an argitaratua. Han azaldu zituen talka legeak, jariakinen mugimenduak, erakarpen unibertsalaren teoria eta itsasaldien teoria. 1703an Royal Societyko lehendakari aukeratu zuten, eta harrezkero urtero izan zen aukeratua hil arte. Beste obra batzuk: Optics (1704), Arithmetica Universalis (1707).

Grabitatearen legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Grabitazio»
Newtonen Principia liburuan (irudian) azaltzen dira grabitatearen teoriaren oinarriak.

1679. urtean, Newtonek berriro ekin zion mekanika lanei. Bertan Johannes Keplerren planeten mugimenduen legeak aztertu zituen eta hainbat zientzialarirekin batera lan egin zuen. De Motu Corporum (1684) liburuan argitaratu zituen lehenengo ikerketak. Bertan geroago Principia liburuan agertuko ziren lehen hausnarketak agertzen dira.

Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica liburua (Principia) argitaratu zuenean Unibertsoaren hiru mugimendu legeak ezarri zituen (ikusi azpian) eta hauek erabiliak izan dira 200 urte baino gehiagotan. Gravitas hitz latinoa erabili zuen (pisua esan nahi duena), eta grabitate unibertsala definitu zuen ekuazio honekin:

,

non F indarra den, G konstante bat, m1 eta m2 bi objektuen masak eta r euren artean dagoen distantzia.

Newtonen mekanika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Newtonen legeak»

Newtonen mekanikaren hiru oinarrizko legeak dira:

  1. Newtonen lehen legea (Inertziaren legea) geldi dagoen objektu batek geldi jarraitzeko joera duela eta mugimenduan dagoen batek mugimenduan jarraitzeko joera duela esaten du, ez badie eragiten kanpoko indar batek.
  2. Newtonen bigarren legeak F=ma dela esaten du, hau da, indarra masa bider azelerazioa dela esaten digu. Beste hitz batzuekin esanda, indar batek objektu batean sorturiko azelerazioa indar horren balioarekiko zuzenki proportzionala da eta masarekiko alderantzizko proportzionala.
  3. Newtonen hirugarren legeak edozein ekintzak indar berdineko kontrako bat eragiten duela esaten du (akzio-erreakzio legea).

Newton beste ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Newtonen hodia: zilindro itxurako hodi gardena, haren barnean hutsa eginez, gorputz guztiek, duten dentsitatea dutela, lastertasun beraz erortzen direla frogatzeko erabiltzen dena.
  • Newtonen hozte legea: gorputzak nola hozten diren adierazten duen legea. Lege honen arabera, gorputz batek beroa gorputzaren eta ingurunearen artean den bero diferentziari buruzko proportzioan galtzen du; lege enpirikoa den arren, errazago betetzen da tenperatura diferentziak txikiak direnean; tenperatura diferentziak handiak direnean, berriz, beroa konbekzioz galtzen denean betetzen da soilik.
  • Newtonen jariakina: Newton-en likatasunaren legea betetzen duen jariakina; lege honen arabera, jariakin jakin baten bi geruza lerrokideen artean den indar tangentziala jaraikinen geruzen azaleraren, bi geruzen arteko distantziaren, haien abiaduraren eta likatasun-koefizientearen funtzioa da.
  • Newtonen interpolazio metodoa edo Newtonen metodoa: f(x)=0 motako ekuazioen erroak kalkulatzeko interpolazio metodoa.
  • Newtonen teleskopioa: ardatzak elkarzut dituzten ispilu ganbil batez eta okular batez osatua dagoen erreflexio teleskopioa. Ispilu ganbilak objektiboaren eginkizuna du. Ispiluaren ardatzean horizontalarekin 45°tako angelua osatzen duen ispilu lau bat izaten da.
  • Newtonen eraztunak: Optics lanean Newtonek deskribatzen zuen esperientzia batean, foku distantzia handia zuen lente lau-ganbil baten alde ganbila beirazko azalera lau baten gainean jartzen zuen. Aire geruzak islatzen zuen argian lentearen eta beiraren ukimen puntuarekiko konzentrikoak ziren kolorezko eraztun batzuk ikusten zituen. Eraztunen diametroa bi kristalen arteko distantziaren arabera aldatzen zen. Horiek dira Newtonen eraztunak. Eraztun horiei buruzko legeak formulatu zituen. Eraztunak argi interferentziei esker eratzen dira, baina ez zuen hala uste izan Newtonek eta gorputzen teoria baieztatzen aurrera egin zuen.
  • Newtonen diskoa: Eremu koloreztatuetan zatikatutako kartoizko diskoa. Bertan argi zuriaren osagai diren koloreak daude margotuta: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta morea. Diskoa lastertasun handiz biraraziz gero, zuriz koloreztatua dagoela dirudi.

Newtonen obra idatzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Isaac Newton
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Isaac Newton