Isaac Stern

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Isaac Stern
Isaac Stern - 1980.JPG
Bizitza
Jaiotza Kremenets1920ko uztailaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York2001eko irailaren 22a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Bihotz-gutxiegitasuna)
Familia
Ezkontidea(k) Nora Kaye  (azaroa 1948 -  1949)
Hezkuntza
Heziketa San Francisco Conservatory of Music
(1928 - 1931)
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Louis Persinger
Lanbidea
Lanbidea biolin-jotzailea, orkestra zuzendaria eta idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua biolina
IMDb nm0827716

Isaac Stern (ukraineraz: Исаак Стерн, errusieraz: Айзек Стерн; Kremenets, Ukraina, 1920ko uztailaren 21a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2001eko irailaren 22a) biolin-jotzailea izan zen.

Ukrainan jaioa, estatubatuar herritartasuna zuen, gurasoak San Frantziskora (Ameriketako Estatu Batuak) joan baitziren Sternek urtebete zuela. Biolina Naoum Blinderrekin eta Louis Persingerrekin landu zuen, eta hamabost urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua (Brahmsen biolinerako kontzertua San Franciscoko Orkestra Sinfonikoarekin). New Yorken Pierre Monteuxen zuzendaritzapean jo ondoren, errezital ahaztezina eskaini zuen Carnegie Hallen. Gerra ondoren, bira bat egin zuen Europan zehar, eta Luzerna, Prades eta Edinburgoko jaialdietan jo zuen. Ganbera-musikan ere nabarmendu zen, Pablo Casalsek Leonard Rose eta Eugène Istominekin osatu zuen hirukotean. Maisutasun handiz jo zituen Bach, Vivaldi, Bartok, Prokofiev eta Stravinskiren lanak, eta Mozart, Beethoven, Paganini, Mendelssohn, Txaikovski, Brahms eta Bruchen pianorako kontzertuak ere sartzen zituen bere errepertorioan. Teknika liluragarria eta doinu indartsu eta beroa ziren Sternen ezaugarriak, eta XX. mendeko biolin-jotzaile handienetako bat bihurtu zen trebetasun horiei esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaac Stern Aldatu lotura Wikidatan