Elisabet Klara Eugenia Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Clara Eugenia Austriakoa» orritik birbideratua)
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa

Governor of the Spanish Netherlands (en) Itzuli

1598 - 1633
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel Clara Eugenia de Austria
JaiotzaPalace of Valsain (en) Itzuli1566ko urriaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBrusela1633ko abenduaren 1a (67 urte)
Hobiratze lekuaSan Migel eta Santa Gudularen katedrala
Familia
AitaFilipe II.a Espainiakoa
AmaElisabet Valoiskoa
Ezkontidea(k)Alberto VII.a Austriakoa  (1598, 1599, 1599ko apirilaren 18a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHabsburgo Etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Brusela
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaColettine Poor Clares (en) Itzuli

Find a Grave: 19232 Edit the value on Wikidata

Elisabet Klara Eugenia Austriakoa (Segovia, 1566ko abuztuaren 12aBrusela, 1633ko abenduaren 1a), Espainiako infanta izan zen, Filipe II.aren eta bere hirugarren emaztea zen Isabel Valoiskoaren alaba, Herbehereetako erregina (15981621) eta Herbehereetako Gobernatzailea (16211633).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Clara Eugenia Valsaíngo jauregian jaio zen, Segovian (Gaztela), 1566ko abuztuaren 12an. Aita Filipe II.a izan zuen eta ama, berriz, honen bere hirugarren emaztea zen Elisabet Valoiskoa. Amaren aldeko aitona-amonak Henrike II.a Frantziakoa eta Katalina Medici izan zituen.

Juan Bautista Castaneok bataiatu zuen, gerora Urbano VII.a aita santua izango zenak, alegia. Horrela idatzi zuen Enrique Flórez fraideak infantaren 3 izenak esplikatuz:

« Lehenengoa amagatik jarri zioten (Isabel Valoiskoa), bigarrena jaiotzagatik eta hirugarrena, berriz, San Eugeniori zioten debozioagatik, haren gorpua, neurri handi batean Frantziako erregearen arreba zen Isabel Valoiskoari esker, Parisko San Dionisiotik Toledoraino ekarri baitzuten aurreko urtean. »

Bikote honen alaba zaharrena izanda, erregeak asko estimatzen zuen eta bere lanetan laguntzen uzten zion, dokumentuak gainbegiratu eta italieratik gaztelerara itzuli ere egiten zituelarik.

Frantziako tronurako hautagai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Clara Eugenia infanta

1589ko abuztuaren 2an Henrike III.a Frantziakoa hil zuten eta Filipe II.a Espainiakoak Frantziako koroa eskatu zuen bere alaba Isabel Clara Eugeniarentzat. Horrela, Henrike III.a Nafarroakoa higanotari jarri zitzaion aurrez aurre. Henrike II.a Frantziakoaren iloba zen ama aldetik eta Henrike III.a Frantziakoaren iloba, hau Isabel Valoiskoaren anaia baitzen eta oinordeko zuzenik gabe hil zen.

Baina, Frantzian Lege Salikoa zegoen indarrean eta Isabel Valoiskoak bere tronurako eskubideei uko egin zien Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu zenean. Espainiako erregearen mugimenduek kontrako efektua lortu zuten, Frantziako katoliko eta higanotak balizko errege atzerritar baten aurka batu baitzituen, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako tronuan eseriz eta hango erlijio gerrei amaiera emanez.

Herbehereetako gobernadore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Austriakoa eta Elisabet Klara Eugenia Herbehereetako errege-erreginak

1598an, Filipe II.a Espainiakoak Espainiarenak ziren Herbehereak eta Borgoinako dukerria eman zizkion Isabel Clara Eugeniari Alberto Austriakoarekin ezkondu behar zuenean, eremu haien errege-erregina bihurtuko zirelarik. Espainiako erregeak Herbehereetako altxamenduekin bukatu nahi zuen, Habsburgotarren adar bat bertan ezarriz.

1621ean, Alberto Austriakoa hil egin zen eta, bizirik zegoen oinordekorik ez zenez geratu, Herbehereak Espainiaren eskuetara itzuli ziren berriro. Isabel Clara Eugenia geratu zen han, gobernatzaile lanetan eta arrakastak -1625eko Breda hartzea- eta porrotak - 1629ko BBolduque edo 1632ko Maastricht galtzeak - izan zituen bere agintaldiaren zehar.

Iloba zuen Filipe IV.a Espainiakoak lagundu zion izebari hango gobernazioan 1633an hau hil zen arte.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Austriakoak eta Isabel Clara Eugeniak 3 seme-alaba izan zituzten, baina haurtzaroan hil ziren:

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Karlos I.a Espainiakoa
Amona
Elisabet Portugalgoa
Aitona
Henrike II.a Frantziakoa
Amona
Katalina Medici
Aita
Filipe II.a Espainiakoa
Ama
Isabel Valoiskoa
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa

Oinordekotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Filipe II.a Espainiakoa
Herbehereetako erregina eta Borgoñako kondesa (Alberto Austriakoaren ondoan)
15981621
Ondorengoa
Filipe IV.a Espainiakoa


Aurrekoa
Alberto Austriakoa eta Isabel Clara Eugenia (errege-erregina izan ziren)
Herbehereetako gobernatzailea
16211633
Ondorengoa
Francisco Moncadakoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Klara Eugenia Austriakoa Aldatu lotura Wikidatan