Elisabet Farnesio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Farnese» orritik birbideratua)
Elisabet Farnesio

Espainiako erregina ezkontide

1724ko irailaren 6a - 1746ko uztailaren 9a
Luisa Elisabet Orleanskoa - Barbara Portugalgoa
Espainiako erregina ezkontide

1714ko abenduaren 24a - 1724ko urtarrilaren 14a
Maria Luisa Savoiakoa - Luisa Elisabet Orleanskoa
Bizitza
JaiotzaPalazzo della Pilotta (en) Itzuli1692ko urriaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAranjuez1766ko uztailaren 11 (73 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Philip V of Spain (en) Itzuli
Familia
AitaOdoardo Farnese, Hereditary Prince of Parma
AmaCountess Palatine Dorothea Sophie of Neuburg
Ezkontidea(k)Filipe V.a Espainiakoa  (1714ko abenduaren 24a -
Seme-alabak
LeinuaFarnese
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8852595 Edit the value on Wikidata

Elisabet Farnesio (gaztelaniaz: Isabel de Farnesio, italieraz: Elisabetta Farnese; Parma (Italia), 1692ko urriaren 25a-Aranjuez (Espainia), 1766ko uztailaren 10a) Parmako printzesa izan zen, Farnese italiar familia ospetsuko kidea. Espainiako erregina ezkontide bihurtu zen (1714-1746) Filipe V.a Espainiakoa erregearekin ezkondu ondoren, garai horretan Isabel de Farnesio gaztelaniazko izenarekin ezaguna zela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet Farnesio Italiako Parman jaio zen, 1692ko urriaren 25ean eta Eduardo II.a Parmakoa printzearen eta Dorotea Sofia Neuburgekoaren bigarren alaba zen. Aitaren aldetik, Ranuccio II.a Parmakoa eta Isabel d'Esteren biloba zen eta, amaren aldetik, berriz, Filipe Gilen Neuburgekoa hautesle palatinarra eta Isabel Amalia Hesse-Darmastadtekoa printzesarena.

1693ko abuztuaren 5ean, anaia zaharrena zuen Alejandro Ignacio hil egin zen eta, 1693ko irailaren 6an, aita. Orduan, hirugarren geratu zen Parmako dukerriko oinordetzaren zerrendan, bere bi osabek aurrea hartzen ziotelarik.

1696an, Frantzisko Elisabeten aitaorde bilakatu zen eta bera eta Antonio Farnesiok batak bestearen atzetik erreinatu zuten Parmako dukerrian, baina biak ondorengorik gabe hil ziren. Honenbestez, Elisabet Farnesiotarren estatuen legezko oinordekoa eta bakarra bilakatu zen, baita Medicitarrenena ere (aitaren aldeko birramonarengandik, Margarita Medici). Familia hau 1743an iraungiko zen.

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Farnesio eta Filipe V.a Espainiakoa
Isabel Farnesio eta Karlos, bere seme zaharrena

1714ko abenduaren 24an, Giulio Alberoni Málagako apezpiku eta kardinal italiarraren kudeaketa onei esker (gortera iristean, lehen ministro egin zuten), Filipe V.a Espainiakoa erregearekin ezkondu zen Guadalajaran , honen bigarren emaztea izan zelarik. Ezkontza honetatik honako seme-alaba hauek izan zituen:

Elisabetek, aurpegian haurtzaroan izaniko baztangaren fruitu ziren zenbait marka izan arren, gorputz lirain eta xarmangarria zuen eta edertasun handiko emakumea zen; bere izaera sendo eta nortasun autoritarioak eragin nabarmena izan zuen garai hartako gorteetan. Filipe V.aren isolamendu pertsonala aurrera zihoala, bere zirkulu pertsonala murrizten zuenez, Elisabet garrantzitsuago bilakatu zen politika munduan. Monarka melankoliara eta atsekabera, zein higienea alboratzera eraman zuen depresioan erori zen bitartean, Elisabetek ahal zituen eragin guztiak erabili zituen bere handinahia asetzen saiatzeko, hots, bere seme-alaba kutunak Europako tronuren batean ezartzeko.

Filipe V.arekin zazpi seme-alaba izan zituen:

Bizitza publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La parmesana deitzen zioten mesprezuz. Giulio Alberonik honela azaldu zuen Elisabeten helduera Madrilera:

« Hogeita bi urteko neskatila jatorra da, itsusi samarra, ganoragabea, gurinaz eta parmesano gaztaz leporaino betetzen dena eta, josteaz eta azpatzeaz gain, inoiz ez duena ezer entzun. »

Filipe V.aren emazte zen heinean, arte bilduma garrantzitsua eratu zuen; ezkontide bakoitzak sinbolo dinastiko ezberdin batez markatzen zituen bere koadroak, Elisabetek zitori-horiz eta erregeak X-itxurako gurutze batez (Borgoinako gurutzea). Erregina Murilloren koadroetara zaletu zen bereziki eta kopuru handia erosi zuen. Halaber, monarka bikote hau izan zen Suediako Kristinaren eskultura-bilduma erosi zuena, zeinak Grupo de San Ildefonso eta zortzi "Musa"k barne dituena, hauek denak Pradoko Museoan erakusgai daudelarik.

Elisabetek ez zuen maitasun handirik agertu seme-alabaordeengan eta, haren ustean, erregearen lehen emazte izan zen Maria Luisa Gabriela Saboiakoaren ondorengoek bere helburua lortzeko oztopo bat besterik ez zuten eratzen; premiazko helburu zuen bere seme Karlosi (geroago, Karlos III.a izango zenari) eta Filiperi gobernatu ahalko luketen erreinu bat uztea. Filipe V.a bizi zen bitartean, itxuraz elkarri begirunea izan arren, Elisabet eta bere seme-alabaordeen artean (batez ere bera eta Fernando) ez zen harreman handirik egon.

Seme-alaba propioak izan zituenean ere, ere ez zen oso ama amodiotsua agertu, azken finean, bere denbora eta enegia guztia azpijoko politikoetan agortzen baitzuen, bere seme-alabentzat irrikatzen zuen berebiziko etorkizun hori eskuratzeko hain zuzen.

Erreginaren politika arloko helburua monarkia espainiarrak Utrechteko Itunaren bidez galdu zituen herrialde italiarrak berreskuratzea zen. Honela, bere seme Karlosentzat (geroago Karlos III.a izango zenarentzat) Napoliko Erresuma eta Sizilia lortu zituen eta Fliperentzat Parmako dukerria. Alargun geratu zenean, bere semeordea zen Fernando VI.a Espainiakoak, Segoviako La Granja San Ildefonsoko Errege-Etxera lekualdatu zuen, baina, Elisabetek beste bizileku bat eraiki zuen hortik gertu, Riofríoko Errege-Etxea. Alboratua izan zen urte horietan, bere zeregin pribatuak egiten ibili zen buru-belarri, baina beti bere semeordearen erreinuaren bilakaerari erne, batez ere, Fernando VI.aren osasunari eta bereziki bere emaztearen, Barbara Braganzaren, heriotzari. 1759an, Fernando VI.a, depreso eta beste nahaste batzuk pasa ondoren, ondorengorik gabe hil zen eta, tronuan Elisabeten seme Karlos jarri zenez, gorteetara itzuli zen ama. Hala ere, Maria Amalia Sanjoniarekin izandako eztabaida eta borrokek berriro ere kanpora eramango zuten.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet 1766ko uztailaren 10ean hil zen. Zendutako senarraren, Filipe V.aren, ondoan lurperatu zuten La Granja San Ildefonsoko Errege-Etxeko Erlikien Aretoan, jauregian bertan txertaturiko tenpluan, zehazki. Segoviako probintzian kokaturik dago, Segovia hiritik kilometro gutxira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Maria Luisa Gabriela Saboiakoa
Espainiako erregina ezkontidea
17141724ko urtarrilaren 14a
Ondorengoa
Luisa Isabel Orleanskoa


Aurrekoa
Luisa Isabel Orleanskoa
Espainiako erregina ezkontidea
1724ko irailaren 6a - 1746
Ondorengoa
Barbara Braganzakoa