Elisabet I.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel I.a Gaztelakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Elisabet I.a Gaztelakoa
IsabellaofCastile03.jpg
Bizitza
Jaiotza Q57855751451ko apirilaren 22a
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza Q60578121504ko azaroaren 26a (53 urte)
Hobiratze lekua Royal Chapel of Granada
Heriotza modua : umetokiko minbizia
Familia
Aita Joanes II.a Gaztelakoa
Ama Elisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k) Fernando II.a Aragoikoa  (1469ko urriak 14 -  1504ko azaroak 26)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Trastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb ch0521316 eta ch0501200
Isabel firma.jpg

Elisabet I.a Gaztelakoa (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a), Elisabet Katolikoa ere deitua, 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen[1].

Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.

1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.

Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.

Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Isabella I Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet I.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan