Isabel Saxonia-Altenburgekoa (1826-1896)
| Isabel Saxonia-Altenburgekoa (1826-1896) | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hildburghausen, 1826ko martxoaren 26a |
| Herrialdea | Grand Duchy of Oldenburg |
| Heriotza | Oldenburg, 1896ko otsailaren 2a (69 urte) |
| Familia | |
| Aita | Joseph, Duke of Saxe-Altenburg |
| Ama | Amalia Wurttembergekoa |
| Ezkontidea(k) | Peter II. von Oldenburg (1852ko otsailaren 10a - 1896ko otsailaren 2a) |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | |
| Leinua | House of Wettin (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Irakaslea(k) | Carl Ludwig Nietzsche |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filantropoa eta fundatzailea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | luteranismoa |
Elisabeth Pauline Alexandrine Saxonia-Altenburgekoa (alemanieraz: Elisabeth von Sachsen-Altenburg; Hildburghausen, Saxonia, 1826ko martxoaren 26a –Oldemburg, Alemaniar Inperioa, 1896ko otsailaren 2a) printzesa izan zen, Jose Saxonia-Altemburgeko dukearen eta Amelia Wurtembergeko dukesaren alaba izan zen. Ezkontzaz, Oldemburgoko dukesa handi bihurtu zen.[1][2][3]
Bozitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gurasoak sasoi hartan Jose Saxonia-Hildburghausengo printze oinordekoa zen eta Amelia Wurtembergeko dukesa izan ziren. Bikotearen laugarren haurra izan zen. Titulu ofiziala Saxonia-Hildburghausengo Isabel printzesa izan zen urte horren bukaera arte, bere familia Altenburgera joan zenean, Wettin Ernestinoen adar ezberdinen barneko lurraldeen transferentzia baten ondorioz. Isabelek orduan Saxonia-Altenburgoko Isabel printzesa titulua hartu zuen. 1834. urtean, aita Saxonia-Altenburgoko duke bezala oinordetu zen, baina 1848. urteko iraultza zibilean abdikatzera behartua izan zen bere gobernuaren izaera kontserbadore eta anti-erreformistarengatik.
Heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isabel eta ahizpak Carl Ludwig Nietzschek hezi zituen, Friedrich Nietzsche filosofo famatuaren aitak. Ahizpek Maria Saxonia-Alterburgeko edo Hannoverko erregina (Jorge V.a Hannoverko erregearen emaztea) eta Alexandra Iosifovna Errusiako dukesa handia (Errusiako Konstantino Nikolaievitx duke handiaren emaztea) izan ziren. Alexandraren bitartez, Olga Greziako erreginaren izeba zen Isabel.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1852. urteko otsailaren 10ean, Isabel bigarren lehengusu zuen Pedrorekin ezkondu zen, Oldemburgeko oinordeko duke handiarekin. Hurrengo urtean dukea izan zen, Isabel Oldemburgeko dukesa handia bihurtuz.[1][4]
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoteak bi seme-alaba izan zituzten:
| Izena | Jaiotza | Heriotza | Oharrak |
|---|---|---|---|
| Frederiko Augusto II | 1852ko azaroaren 16a | 1931ko otsailaren 24a | Oldemburgeko duke handia. Isabel Ana Prusiako printzesarekin ezkondu zen lehen aldiz, eta Isabel Alexandrina Mecklemburg-Schweringo dukesarekin bigarren aldiz. |
| Jorge Luis | 1855eko ekainaren 27a | 1939ko azaroaren 30a | Ezkongabea eta seme-alabarik gabea. |
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isabel 1896ko otsailaren 2an hil zen. Senarra lau urte geroago hil zen.[1][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Lundy, Darryl. The Peerage: Elisabeth Pauline Alexandrine Prinzessin von Sachsen-Altenburg. .
- ↑ Isabel de Sajonia-Altenburgo (1826-1896). .
- ↑ «Elisabeth, princesa de Sajonia-Altenburg, * 1826 | Geneall.net» geneall.net (kontsulta data: 2025-12-26).
- 1 2 «Duchess of Oldenburg Dead» The New York Times (Berlín) 3 de febrero de 1896.