Edukira joan

Isabel Saxoniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Saxoniakoa

Bizitza
JaiotzaDresden1830eko otsailaren 4a
Herrialdea Saxoniako Erresuma
HeriotzaStresa1912ko abuztuaren 14a (82 urte)
Hobiratze lekuaSupergako basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJoan Saxoniakoa
AmaAmalie Auguste of Bavaria
Ezkontidea(k)Fernando Savoiakoa  (1850eko apirilaren 22a -  1855eko otsailaren 10a)
Niccolò Giuseppe Rapallo, Marchese Rapallo (en) Itzuli  (1856ko urriaren 4a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Wettin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak

Isabel Saxoniakoa (alemanez Elisabeth von Sachsen; Dresden, Saxonia, 1830eko otsailaren 4aStresa, Italia, 1912ko abuztuaren 14a) Saxoniako printzesa izan zen, Fernando Savoiakoarekin ezkondu zena, Sardiniako erregearen bigarren semearekin. Margarita Teresa Savoiako Italiako erreginaren ama izan zen.[1]

Isabel como una niña (Sprincken litografia, 1837).

Saxoniako hiriburuan, Dresden, jaio zen. Gurasoak Joan I.a Saxoniako erregea eta Amalia Augusta Bavariako printzesa izan ziren. Aitaren aldeko aitona-amonak Maximiliano Saxoniako printzea eta Karolina Borboi-Parmako printzesa izan ziren. Amaren aldeko aitona-amonak Maximiliano I.a Bavariako erregea eta Karolina Badengo printzesa ziren.

1850. urteko apirilaren 22an, Dresdengo Hirutasun Santuaren Katedralean, Fernando Savoiko printzearekin ezkondu zen, Genovako I. dukearekin, Karlos Alberto Sardiniako erregearen eta Maria Teresa Austria-Toscanako artxidukesaren bigarren semearekin. Bere ezkontza dinastiaren moldaketa izan zen, eta oro har maitasunik gabekoa kontsideratu zen.[2]

Bikoteak bi seme-alaba izan zituen:

  1. Margarita Teresa Savoiakoa (1851-1926), Italiako erregina, Humberto I.a Italiakoarekin ezkontzean.
  2. Tomas Savoia-Genovakoa (1854-1931), Genoako II.dukea

1855. urteeko otsailaren 10ean, senarra Turinen hil zen, Isabel alargun utzita, 25 urterekin.

Isilpeko ezkontza eta eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Isabel helduaroan.

Alarguntasuneko lehen urtea bukatu baino lehen, 1856ko urriaren 4an Nicolas Jose Rapallo Rapalloko markesarekin ezkondu zen berriz. Isilpean ezkondu ziren, beren dolu-aldi ofiziala bukatu baino lehen. Batasun horren berri izan zutenean, eskandalua erabatekoa izan zen, eta bere koinatua, Victor Emanuel II.a Italiako erregea, oso haserretu zen, erbesteratu birtuala agindu zion eta bi seme-alabak ikustea debekatu. Printzesa Turingo gortetik kanporatua izan zen, baina Cavourreko kondearen aholkuari jarraituta, erregeak Nicolas markes bezala onartu zuen, baldintza hauexekin: senar-emazteek gela banandu bat izatea, Isabel senarraren menpekotzat hartzea eta azken hau Errege Jauregian zerbitzu-sarreratik baino ez sartzea. Azkenean, bere seme-alabekin elkartu ahal izan zen berriro.

1882. urtean, bigarren senarrak bere buruaz beste egin zuen. Gorteko zurrumurruek askotan iradoki zuten bere ezkontza zorigaiztokoa zela, eta suizidioak handitu egin zituen istorio horiek. Isabelek ez zuen bigarren ezkontzan seme-alabarik izan.

Isabelek apoplexia krisi bat izan zuen 1910. urteean, eta horren ondorioz bere osasuna berehala okertu zen. 1912ko abuztuaren 14an hil zen 82 urte zituela, Stresan, Aintzira Nagusian.[3]

Adinean aurrera egin zuen haurride bakarra izan zen, eta bere neba-ahizpetan azkena izan zen hiltzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) peoplepill.com. «Princess Elisabeth of Saxony: Saxon princess (1830 - 1912) | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (kontsulta data: 2025-11-20).
  2. (Ingelesez) MARGHERITA'S MOTHER DEAD.; Grandmother of the King of Italy Was in Her 83d Year. (Published 1912). 1912-08-15 (kontsulta data: 2025-11-20).
  3. «Person Page» www.thepeerage.com (kontsulta data: 2025-11-20).
  4. «Guía Oficial de España» Guía Oficial: 159. 1904.
  • Jiologí Louda, Michael MacLagan: Lines of Succession. Heraldry of the Royal Families of Europe. Little, Brown and Company, London 1999, ISBN 0-316-84820-4.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]