Edukira joan

Isabel Zubiaurre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Zubiaurre
Bizitza
JaiotzaMadril1985eko abuztuaren 25a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaNatalia Calvo Fernández
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmeteorologoa eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)La Sexta

IMDB: nm10959879 Twitter: Zubiaurretv Instagram: zubiaurretv LinkedIn: isabel-zubiaurre-7b17363a Edit the value on Wikidata

Isabel Zubiaurre Molina (Madril, Espainia, 1985eko abuztuaren 25a)[1][2][3][4] madrildar telebista aurkezlea eta meteorologoa da. Lurraren Fisikan doktorea eta Geofisika eta Meteorologian masterduna da.

Isabel Zubiaurre Madrilen jaio zen 1985eko abuztuaren 25ean. 2004 eta 2009 urteen artean Fisika ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Fisikoen Fakultatean. 2009ko irailetik 2010ko irailera Geofisika eta Meteorologiako masterra egin zuen. Jarraian, 2010eko urrian, Lurraren Fisikako doktorego-ikastaroa egiteari ekin zion. 2016an doktoratu zen, Fisika Atmosferikoan espezializatuz, Natalia Calvo Fernández irakaslearen zuzendaritzapean landu zuen La señal de El Niño Modoki en la estratosfera (euskaraz: El Niño Modokiren aztarna estratosferan) doktore-tesia defendatu ondoren.[5]

2012ko abuztutik 2014ko irailera Gaztela eta Leongo CYLTV telebista-kate publiko eta autonomikoko meteorologoa eta iragarpen meteorologikoen aurkezlea izan zen.[6]

2015eko martxotik 2017ko urtarrilera La Sexta telebista kateko meteorologoa eta eguraldiaren aurkezlea izan zen.[7] Handik Televisión Españolara aldatu zen informazio meteorologikoaren lantaldean aritzeko. 2018ko apirilean La Sexta telebista-katera itzuli zen Estación laSexta saioa aurkezteko eta Al Rojo Vivo eta Más Vale Tarde saioetan eguraldiaren berri-emateko.[8]

2019an Zapeando telebista-saioan ere egon zen tertuliakide.

COVID 19 Pandemia sasoian ospetsu egin zen La Sexta Katerako eguraldiaren iragarpenak arbeltxo baten bidez, etxetik egiten baitzituen. 2023an eszedentzian zegoela, hauxe iragarri zuen:

Urarengatiko gerra izango da eta beroa jasatea baino okerragoa izango da

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]