Isabeldar gotiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pablo komentuko eliza, Valladolid.
Granadako Errege Kaperako sarrera, Granada.

Isabeldar gotikoa (gaztelaniaz Gótico isabelino), batzuetan Errege-erregina Katolikoen estiloa edo hispaniar-flandriar gotikoa ere izendatua, Pizkunderako trantsizioan dagoen estilo gotiko bat da, bereziki Gaztelako Koroan garatu zena Errege-erregina Katolikoen erregealdian, ezaugarri propio eta jatorrizkoekin, oraindik gotiko berantiarra agertzen den uneetan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabeldar estiloak gaztelar tradizioko zenbait apaindura elementu sartzen ditu, egiturazkoak baino gehiago, baita islamdar eragineko apaindura batzuk ere, eta Flandriatik ekarritako beste batzuk, tipikoki sugar formak. Estilo honetan eraiki ziren eraikinetako asko, Errege-erregina Katolikoen enkarguak izan ziren, edo, nolabait, hauek babestuak izan ziren. Aldi berean, Portugalen antzeko arte bat garatzen da, manueldar estiloa deritzona. Ezaugarririk nabarmenena bezala, heraldika eta epigrafia irudien nagusitasuna dago, eta, batez ere, uztarriareb, gezien mingranaren ikurrena, erregeei erreferentzia egiten dietenak. Garai honetako bereizgarria da, baita ere, eraikinetako asko, bolekin apaintzea.

Klasizismoa iristen denean, Espainian, ia ez da antzinaro klasikoko eraikinik geratzen, eta, beraz, espainiarrek, ez dute estilo berria besoak irekita hartzen, Pizkunde huts bezala hartua italiarrek, hauek, beste alde batetik, gotiko estiloko eraikin gutxi eraiki zituztelarik.

Barnealdeen giro ezaugarriak alde batera utzita, gotikoak, frogatutako eraginkortasunezko egitura sistema batzuk ematen ditu. Eta, zehazki estilo gotikoak, Iberiar Penintsulan, aldaketa batzuk jasan zituen tokiko tradizioaren ondorioz: eraikuntza sistemak onartzen dituenak baino txikiagoak diren leihoak eta okerdura txikiagoko estaldura maldak, baita estalki lauak ere, estilo benetan originala bihurtu zuena, baina modu eraginkorrean probesten zuen gotikoaren eraikuntza sistema. Beste alde batetik, ziur asko, gotikora ohituta zeuden espainiarrek, nolabaiteko mespretxua izango zioten arkitekto italiarrak, arkuetan, bultzada horizontalei eusteko jartzera behartuta zeuden tirante metalikoei, "gotiko"aren eraikuntza sisteman, "tranpa" hau eragozten zuten metodoak bazeuden eta.

Herentzia gotikotik abiatuta, estilo propio bat sortzen hasten da, non elementu modernoagoak sartzen diren. Beharbada, estilo honen adibiderik esanguratsuena, Toledoko San Juan de Los Reyes monasterioa da, non, ideia gotikoa, eraikuntza sisteman, barne espazioaren kontzepzioan baino gehiago dagoen, harreman gutxi duena jatorrizko gotiko frantziarrarekin.

Horregatik, iberiar penintsulan, bertako arkitektura klasikoaren tradizioa, denborari dagokionez oso urruti dagoelarik (musulmanen domeinupean ia zortzi mende eman ondoren), nahiago da, tradizio propioagatik, eraikuntza arrazionaltasunagatik, sistema gotikoa, denboran zehar, eraikinen apainduran eboluzionatzen doana, herrialdeko uneko aberastasunarekin, pilatze batekin bat datorrelarik, plateresko deitua izan dena, gotikoko zenbait elementu ukitu gabe mantentzen diren bitartean, bereziki gangetako kargak zutabeetara eramateko modua (ez harresietara, erromanikoan bezala), ostiko-arkuekin indartuz, euren txapitelekin, eta, askotan, arku zorrotzekin.

Kontzeptuaren ikuspegitik, estilo bat, ez da bere eraikuntza sistemagatik definitu behar, baizik eta bere arkitektura espazioaren kontzepzioagatik, eta hau, penintsulan, estilo original eta propioa izan zen. Guzti honegatik, estilo hau, plateresko deitu beharko litzateke, gotiko berantiar edo isabeldar baino gehiago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]