Isabeli Fontana
| Isabeli Fontana | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Isabeli Bergossi Fontana |
| Jaiotza | Curitiba, 1983ko uztailaren 4a (42 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Álvaro Jacomossi (2000 - 2004) Henri Castelli (en) Diego Ferrero (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa brasildar portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | supermodeloa eta modeloa |
| Altuera | 177 zentimetro |
Isabeli Bergossi Fontana (Curitiba, Brasil, 1983ko uztailaren 4a) modeloa da.[1][2][3][4][5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
13 urte zituenean, 1996. urtean, Elite Model Look lehiaketako finalean parte hartu zuen. 1997. urtean Brasil hegoaldetik Milanera joan zen bizitzera, modelo karrera hasteko. 1999. utean, 16 urte zituela, Victoria's Secreteko lentzeria katalogoan erretratatu zuten. Horren agerpenak polemika piztu zuen, katalogoetan 21 urte baino gutxiagoko modeloak sartzea egokia zen ala ez. Edonola ere, polemika horrek ospea eman zion.[1]
Victoria's Secretentzat lan egin ostean Versace, Ralph Lauren eta Valentinorentzat lan egin zuen. Sports Illustrated, Marie Claire, ILLA edo Vogue bezalako argitalpenetarako posatu zuen. 2011ko udaberri-udako bildumarako Dolce & Gabbanaren publizitate kanpainan agertu zen, Siziliako emakumeen tradizioetan inspiratua, Alessandra Ambrosio, Izabel Goulart eta Maryna Linchukekin batera 2013. urtean top model hau munduko sexienetakotzat hartu zen. Leonisa Kolonbiako lentzeria enpresaren irudia izan zen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alvaro Jacomossi modeloarekin ezkondu zen, baina 2004an dibortziatu ziren. Zion semea, 2003. urtean jaio zen. Fontana 2005eko abenduaren 10ean ezkondu zen Henri Castelli aktore eta modeloarekin, eta Lucas semea 2006ko urriaren 23an jaio zen Sao Paulon. Fontana eta Castelli 2007an dibortziatu ziren. Rohan Marleyrekin konprometituta egon zen, baina 2013ko hasieran bukatu zen harremana.[6]
Agentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Women Management - New York
- Traffic Models - Bartzelona
- Louisa Models
- Storm Model Agency
- Mega Models - Miami, São Paulo, Colombia
- 2pm Model Management - Danimarka
- Vision Model Management
- Silent Model
- ZM Management
- MY Model Management
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Isabeli Fontana. Noticias, fotos y biografía de Isabeli Fontana» ¡HOLA! 2006-11-07 (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ (Ingelesez) «Isabeli Fontana: Bio, Height, Weight, Measurements» Celebrity Facts 2017-09-30 (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ (Portugesez) «Isabeli Fontana brilha no desfile de 30 anos da DSQUARED2 na Semana de Moda de Milão» O Globo 2025-02-26 (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ (Portugesez) «Isabeli Fontana agita web ao posar totalmente nua para novo ensaio» Quem 2024-11-11 (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ (Portugesez) manequim. «Isabeli Fontana surge deslumbrante com vestido ousado para evento fashion em São Paulo» Terra (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ Archived copy. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabeli Fontana erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan