Isabelle Huppert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isabelle Huppert
Isabelle Huppert 66ème Festival de Venise (Mostra) 3b.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Sean Penn - Tim Burton
Bizitza
Jaiotza Paris1953ko martxoaren 16a (64 urte)
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Bikotea(k) Q24940097
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire national supérieur d'art dramatique
Institut national des langues et civilisations orientales
Conservatoire à rayonnement régional de Versailles
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea zinema ekoizlea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0001376

Isabelle Anne Madeleine Huppert (izabɛl yˈpɛʁ ahoskatua; Paris, 1953ko martxoaren 16a) frantses antzezlea da. Lehenengo filmetan, gazte erakargarriaren papera jokatu zuen, esate baterako, Yves Boisseten Dupont Lajoie (1975) eta Bertrand Tavernierren Le Juge et l'Assassin (1976, Epailea eta hiltzailea) filmetan. Biktima pasiboaren irudia eman zuen hurrengo lanetan, La Dentellière (1977, Claude Goretta) filmean, adibidez. Violette Nozière (1978, Claude Chabrol) lana, berriz, patuaren kontra errebelatzen den emakumezkoaren istorioa da. Une horretatik aurrera, sarritan jokatu ditu pertsonaia gaiztoak, xalotasunaz mozorrotuta: Eaux profondes (1981, Michel Deville) eta Coup de torchon (1981, B. Tavernier ) lanetan, ninfomano hiltzailea izan zen. Hala ere, Claude Chabrolen zuzendaritzapean lortu du Huppertek goren maila: Une affaire de femmes (1988) filmean, abortuak egiten dituen emakumezko baten papera izan zuen. Madame Bovary (1991) ere Chabrolekin egin zuen, eta orobat La Cérémonie (1995). César bat irabazi zuen azken film horretan egin zuen paperagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isabelle Huppert Aldatu lotura Wikidatan