Isabelle Ithurburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Isabelle Ithurburu
Isabelle Ithurburu interviewe Anthony Floch MHR vs Clermont.jpg
Bizitza
Jaiotza Paue1983ko otsailaren  24a (36 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Ezkontidea(k) Gonzalo Quesada Itzuli  (2010 -  2015)
Bikotea(k) Yodelice Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 
Enplegatzailea(k) Infosport+ Itzuli

Isabelle Ithurburu (Paue, Frantzia, 1983ko otsailaren 24a) frantziar kazetari eta telebista-aurkezlea da.

Ama bigorratarra eta aita, dendaria lanbidez, euskal herritarra ditu.[1] 2001ean Miss Paue-Biarno hautatu zuten.

Nazioarteko merkataritza ikasketak egin zituen. 2009an Groupe Canal+ taldeko Infosport+ telebista-katean hasi zen lanean kirol saioak aurkezten: Sports Dimanche, L’Édition du Soir eta La Matinale Sport.2011ko Munduko Errugbi Txapelketan zehar Canal+ kateko Jour de Coupe du monde saioa aurkeztu zuen Éric Baylerekin.

2012ko otsailetik 2012-2013 denboraldiaren amaiera arte Canal+ kateko Samedi Sport saioa aurkeztu zuen, Darren Tulett aurkezlea beIN Sportsera joan ostean. Halaber, Des découders saioa aurkezten jarraitu zuen Infosport+ katean.

2012tik 2015era Jour de rugby aurkeztu zuen. 2015etik Canal Rugby Club saioa aurkezten du. Horrez gain, 2016ko irailaren 10etik Le Tube saioa aurkezten du Canal+ katean larunbatero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)  Espitalier, Nicolas (2013-01-08) «Isabelle Ithurburu, le sourire palois du rugby français» Sud Ouest . Noiz kontsultatua: 2017-10-18 .