Isaias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isaias
Isaiah-Michelangelo.jpg
Bizitza
JaiotzaJudeako Erresuma, K.a. VIII. mendea
HeriotzaK.a. VII. mendea ( urte)
Familia
AitaAmoz
Seme-alabak
Irakaslea(k)Amos (en) Itzuli
Ikaslea(k)Mikeas
Jarduerak
Jarduerakprofeta eta eskriba
Santutegia
Maiatzaren 9
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMessianic Judaism (en) Itzuli

Musicbrainz: 5e66c130-fa18-4828-8840-d6c3a8e999fb Edit the value on Wikidata

Isaias[1] (hebreeraz: יְשַׁעְיָהוּ, estandar: Yeshayahu, tiberieraz: Yəšạʻyā́hû; antzinako grezieraz: Ἠσαΐας, Ēsaïās ; arabieraz: شعيا Shaiya; "Yahveh nire salbatzailea da"[2])) K.a. VIII. mendeko Israelgo profeta izan zen, Asiriar Inperioak eragindako krisi garaian profetizatu zuena. Bere izena duen Bibliako liburuaren lehen zatia gutxienez idatzi zuen.

Ziur aski Jerusalemen jaio zen, K.a. 770-760 inguruan, eta errege-familiarekin ahaidetuta zegoen. Berak esanda, badakigu emakumezko profetisa batekin ezkonduta egon zela, eta bi seme izan zituela. Profeta nagusietako bat dela esaten da. Uste da mende erdiz egin zuela lan profeta gisa.

Haren lanak poeta handia zela erakusten du, estilo bikainekoa eta konposizio eta doitasun harmoniatsukoa. Kritikarien ustez, harenak dira Isaiasen liburuko 1-12, 15-24 eta 33-35 kapituluak, eta eztabaidagai da liburuaren gainontzekoaren egiletza. 36-39 kapituluak hirugarren pertsonan idatzita daude, eta ziur aski, beste idazle batzuek idatzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. New Bible Dictionary, Second Edition, Tyndale Press, Wheaton, IL, USA 1987.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]