Isamu Akasaki
Itxura
Isamu Akasaki (japonieraz: 赤崎 勇, Hepburn: Akasaki Isamu) japoniar ingeniari eta fisikaria izan zen. 2014ko Fisikako Nobel Saria irabazi zuen Hiroshi Amano eta Shuji Nakamurarekin batera argi urdina igortzen duten diodoak asmatzeagatik.
Kyotoko eta Nagoiako unibertsitateetan ikasi zuen. LED argia aztertzen hasi zen 1960ko hamarkadaren amaieran. Amano, Nakamura eta bera argi mota berria aurkitzen giltzarri izan ziren.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iraola, Arantxa. (2014-10-8). «LEDek argitutako Nobel saria» Berria (kontsulta data: 2021-4-2).