Isengard

Wikipedia, Entziklopedia askea

Isengard (antzinako ingelesezko isengeardetik datorrena eta "burdinazko gotorlekua esan nahi duena), Eraztunen Jauna eleberrian eta Erdialdeko Lurraldean girotutako Tolkienen beste lan batzuetan agertzen den fikziozko gotorleku bat da. Mendi Lainotsuen hegoaldean dago, hauek amaitzen diren eta Isen ibaia jaiotzen den tokian, zehazki, "Aztiaren harana" bezala ezagutuko zen tokian, Saruman Zuriaren egoitza baitzen Eraztunen Jauna eleberrian kontatzen den garaian.

Isengard, Gondorreko Gizakiek eraiki zuten Isen ibaiaren pasabideak babesteko. Zirkulu gotortu batez osatua dago, erdian, Orthanc izeneko dorre bat duena, bereziki indartsua zen harkaitz batekin eraikia, non Palantirretako bat jarri zen. Gotorlekua, Sarumani eman zitzaion Gondorreko seneskala zen Beren Gondorrekoaren onespenarekin Eguzkiaren Hirugarren Aroan.

Eraztunaren Gerran, Isengardek, hamar mila Uruk-hai bidali zituen Helmeko abismora, horien artean, baleztari, pikari, ezpatari, arieteak, eta Sarumanek berak diseinatutako bi bonba ere bazeudelarik. Isengard, Entek suntsitu zuten gerra honetako guduetako batean. Orthanc dorrea, aldiz, zutik mantendu zen. Isengard suntsitu ondoren, Entek, Orthancen inguruak birpopulatu zituzten, eta dorreko giltzak, Elessar Telcontar erregeari eman zitzaizkion.

Tokiren batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek, Isengardekin lotutako toki garrantzitsuenetako batzuk dira:

Nan Curunir[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haran gotortu handia da, Mendi Lainotsuek inguratua, Orthanc zegoen tokia, Nan Curunir, "Aztiaren Harana" bezala itzul daitekeen sindarinezko hitz bat da.

Isengardeko ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isengardeko Gotorlekuko Ate handiak, Nan Curunir ixten zuten Mendi Lainotsuen adarreko mendebaldeko magalean kokatzen ziren. Hau, mendiaren albotik aldentzen zen harresi garai batek jarraitzen zuen, harresi hau, kurba bat eginez itzultzen zelarik.

Hegoaldeko zatian, harrian zulatutako arku bat zegoen, burdinazko bi ate handiz itxita zegoen tunel bat hasten zen tokia zena, burdinazko ate horiek, mendian, altzairuzko taket handiz iltzatutako gontzean muntatuak zeudelarik. Bi dorre altxatzen ziren ateen albo banatan eta harresiaren gainetik, Isengardeko sarrera zaintzeko funtzioa zutena.

Eraztunaren Gerran, ateak eta hauen inguruko eraikinak, Entek suntsitu zituzten Isengard eraso zutenean, ateak, botata eta bihurtuta geratu zirelarik.

Goardiaren garita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau, tunelaren barnean zegoen toki bat zen, tunelak, Isengardeko sarrera den Mendi Lainotsuen ekialdeko besoa zeharkatzen duelarik. Gela nahiko handi bat zen, non, hondoan, janari eta arma biltegietara zeramaten beste ate txikiago batzuk zeuden. Sutondo bat eta tximinia bat altxatzen ziren gelaren albo batean. Sutondotik oso gertu, poterna bat zegoen, eskailera batzuetara zeramana, eta hauek, aldi berean tunelaren tontorrera igotzen ziren. Ganbera, harkaitzean zizelkatua izan zen, eta leiho guztiek begiratzen zuten tunelera.

Merry eta Pippin hobbitak han gorde ziren Entek Isen ibaiaren ur bilduak Isengarden gainera irauli zituztenean. Eta, beranduago, bigarren hamarretako bat egin zuten Aragorn, Legolas eta Gimlirekin, Gandalfek, gotorlekuaren iparraldean Barbol bisitatzen zuen bitartean.

Ibietarako bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide zahar bat, Isengardetik Isenen Ibietara jaisten zen. Gotorlekua, Isen ibaia zeharkatzen zuen iparralde-hegoalde numenortar bidearekin lotzen zuen, Tharbadera joateko. Bidea, ibaiaren ertzetik zihoan, honekin ekialderantz eta ondoren iparralderantz kurbatuz, baina, azken zatian, desbideratu egiten zen eta zuzen zihoan Isengardeko ateetaraino.

Ateetatik bost milia ingurutara, bidea, kale zabal bihurtzen zen, harri lau handiz zolatua, ondo eskuairatuak. Galtzadaren albo banatan, zanga sakon batzuk zeuden, eta bertatik zihoan ura, eta bidea urez husteko zein ibaiaren goraldiak kontrolatzeko kanal bezala balio zuten.

Eraztunaren Gerran, bidea, Sarumanen tropek erabili zuten Isenen Ibietako Guduan eta Helmeko Abismoko guduan borrokatu zuten armadak bidaltzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]