Iseo & Dodosound

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iseo & Dodosound
Datuak
JatorriaIruñea,  Nafarroa Garaia
Musika motaReggae, dub
Urteak2014 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mundo Zurdo
Taldekideak
Dodosound
Iseo
Informazio gehigarria
https://www.iseododosound.com/
Last fm: iSeo+&+Dodosound Musicbrainz: ff72c795-b37b-4cf5-a04d-f4768b4af7a1 Songkick: 9116239 Edit the value on Wikidata

Iseo & Dodosound 2014an Nafarroan sortutako musika-bikotea da. Abestiak ingelesez egiten ditu, reggae eta dub musika-estiloan, trip hop zertzeladekin.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dodosound (Alberto) 2004an hasi zen, hip-hop eta turntabulism-aren DJ-ek eraginen ondorioz. Hip-hop talde batzuren parte izan zen, hala nola Raperos de Emaús, eta 2012an bere lehenengo abestiak fakturatzen hasi zen. Iseo (Leire) berriz, talde askotatik pasatu da Iruñea eta Bartzelona artean. Bakarkako lan asko egin ditu, gitarra eta looper bat erabiliz, eta bere soinu propioa sortuz.

2013an bakoitzak bere maketa propioa kaleratu zuen, eta elkartrukatzeko gelditu zirenean, Albertok abestiren bat elkarrekin egitea proposatu zion Leireri, beraien estiloak batuz.

Bere lehen baterako lana 2014an argitaratu zuten; bi abesti zituen "Dibi dibi" single-a. Baina hurrengo urteko (2015eko) apirilean aurkeztu zuten bere burua duo bezala, "Cat Platoon" LP-arekin, bikote nafartarrengatik guztiz erregistratua eta kaleratuta. Hamar abestiz osatuta dago, 80ko hamarkadaren rub-a-dub-etik, gaur egungo dub-era doan influentziarekin. Albuma bere produkzioen arreta minimalistengatik, baxu sintetikoengatik eta bateriengatik nabarmentzen da. Gainera bikotearekin Alberto Sanzol tronpetista eta Rocko Tenor Sax-en instrumentuak daude, "Fres Air", "Cat Platoon" eta "Zombies" abestietan. Gainera badaude ere Iñigo Xalbador saxofoi-jotzailea "Lonely Sax"-en eta Roberto Sánchez (Ras Telford) "Freedom" abestian.

2017an bere bigarren albuma atera zuten, "Roots in the Air", non beraien eboluzioa erakusten duten, baina beraien nautraltasuna eta espiritu originala galdu gabe. Disko horretan "Vampire", aurkezpen abestia, "Digital Shoots" eta "Lost City" abestiak nabarmentzen dira. Album horretatik hasita, Iseo & Dodosound-ri The Mousehunters taldea gehitzen zaie zuzenetan haize sekzio bezala, Jon Zufiaurre saxo tenorean, Alberto Sanzol tronpetan, Iñigo Xalbador, saxo baritonoan eta Ana Aznarez zeharkako txirulan. Soinu digital eta haize instrumentuen nahasketa honek, beraien zuzenak beste maila batera eramaten ditu soinuari dagokionez.

Viña Rock, Rototom Sunsplash, Festival de la Luz A Coruñan, Télérama Dub Festival eta International Dub Gathering festibaletan parte hartu dute, besteak beste .

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Diskoetxea Urtea
Cat Platoon Autoekoiztua 2015
Roots in the Air Mundo Zurdo 2017

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]