Ishelhiyen
| Ishelhiyen Chleuh | |
|---|---|
| Fitxategi:COLLECTIE TROPENMUSEUM Berbervrouw in feestkledig uit Tafraoute Zuid-Marokko TMnr 60033850.jpg
Ishelhiyen emakumea Tafraouten. | |
| Biztanleak guztira | |
| 9.300.000 | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Taxelhiyt | |
| Erlijioa | |
| Islam (batez ere sunita) | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | |
| Riftar, Chaouis, Kabiliar, Mozabitar, Guantxe |

Ishelhiyen (amazigeraz: ⵉⵛⵍⵃⵉⵢⵏ; arabieraz: الشلوح) edo chleuh[1] amazig talde etnikoa da. Ishelhiyen gehienak Marokoko Atlasean (zehazki Atlas Garaian eta Antiatlasean) eta Souss haranean bizi dira.[2][3] Chleuh biztanleria 9,3 milioi pertsonak osatzen dute.
Chleuhak bereber-jatorriko etnia bat dira, berbere-talde etnikoen artean handiena, eta haien hizkuntza, taxelhiyt[4][5], berebere-hizkuntzen artean mintzatuena da.
Hizkuntza-transferentziaren prozesuaren bidez, oraindik ez argi, baina frantziar garai kolonialetik datorrena Afrikako iparraldean, chleuh termino frantsesezko gutxiesgarri bihurtu zen alemaniarrekiko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ishelhiyenak jatorriz getuloak (latinez: gaetūli) dira, Getulia eskualdean bizi ziren antzinako berbereen konfederazio tribal bat.
Chleuhek beste zibilizazio batekin izan zuten lehen kontaktua Feniziarrekin izan zen. Haien ondorengoekin, Kartagoar inperioarekin, merkataritza harremanak izan zituzten ere. Kartagoren erorketaren ondoren, Mediterraneoko iparraldeko Magreb kostaldeko berbere tribuek Numidia eta Mauretaniako zibilizazioak sortu zituzten. Hauek erromatarren kontrolpean erori zirenak, chleuhek saihestu zuten kontrola.[6]
Chleuh-ek beren tribu-antolaketa mantendu zuten Omeiatar Kalifa-herria iritsi arte, hauek 709rako Afrika Iparralde osoa konkistatua zutelarik. Kalifa-herriako buruzagiek bertakoekiko zuten tratu bidegabeak Bereberen Matxinada Handiaren hasiera eragin zuen, kalifa-herria gaur egungo Maroko eta Aljeria eskualdetik kanporatu zuena.
Bereberen matxinadaren ondoren, Marokon hainbat estatu sortu ziren. Haien artean Idristarra, Idris I.a errefuxiatu arabiar batek sortua, eta Sijilmasako emirerria, midrariar dinastiak gobernatua, nabarmendu ziren. Hurrengo urteetan, idristar estatu fatimatarren eta Kordobako Kalifa-herriaren eraginera erori zen, eta Sijilmasa, berriz, Kordobako basaila zen Maghrawa tribuak inbaditu zuen 980. urtean.
XI. mendean zehar, Magreb eta Al-Andalusen egoera errotik aldatuko zuen mugimendu erlijioso bat agertu zen, hau da, almorabideak. Tamanarten jaiotako chleuh, Abdallah ibn Yasin, bere doktrina islamiarra predikatzen hasi zen, puritanismo indartsu batez ezaugarritua, eta Soussko eta Saharako Sanhaja tribuak bateratzea lortu zuen. Horrela Almorabideen Inperioa era zen, iparraldean Zaragozatik hegoaldean Aoudaghosteraino hedatu zena.
Hamarkada batzuk geroago, chleuhek beste iraultza islamiar bat hasi zuten, almohadeena oraingoan, Atlas Garaian Ibn Tumart buru zuten Masmuda tribuak sortua. Hauek almorabideak heresiaz akusatu eta boteretik kendu zituzten. Hogeita hamar urte pasatxoan, almohadeek kalifa-herri bat eratzea lortu zuten, Portugalgo Santarémdik Libiako Tripoliraino hedatzen zena.
Almohade inperioa erori ondoren, zenata jatorriko Marindarrak Marokoko gobernari berri bilakatu ziren. Bere agintea Portugalek Ceuta konkistatu ondoren kolapsatu zen. Portugaldar mehatxuaren ondorioz, ishelhiyenek aliantza egin zuten saadiekin, jatorri xarif arabiarreko familia eragin handikoa, eta, Sousko tribuen laguntzarekin, Marokoko kostaldeen portugaldarren okupazioari amaiera eman zioten.[7]
Azken sultan saadia hil ondoren, gerra zibil bati ekin zitzaion. Sousen Tazerwalteko emirerria ezarri zuten, hiriburua Illighen zuena, azkenean Mulay Ismailek konkistatua izango zena. Illigharrak Souss eskualdean eragin handiko familia izaten jarraituko zuen, baina zuzenean alauiei aurre egin gabe.
Mulay Ismail sultan alauia hil ondoren, landa-inguruneko tribuak, arabiarrak zein berbereak, alauiek gobernatutako Marokoren barruan zituzten baldintza txarrekin pozik ez zeudenak, sultanaren autoritateari uko egiten hasi ziren eta independentetzat aldarrikatu ziren, horrela "Bled Siba" edo anarkia-eskualdea (arabieraz: بلاد السيبة) osatuz. Eskualde horretako tribuak erabat intsumisoak ziren, beraiek gobernatzen zuten eta ez zuten sultanaren legea betetzen eta ez zuten zergarik ordaindu nahi.
Horrela mantendu zen egoera kolono frantses eta espainiarrak iritsi ziren arte. Abd al-Hafid sultana Frantziaren mende jarri zen, eta 1912ko Fezko ituna sinatu ondoren, Maroko frantziar protektoratu bihurtu zen. Baina sultanari, eta ondorioz Frantziari, intsumiso tribu haiek geratzen ziren oraindik, eta horregatik hasi zituzten Frantziak eta Marokok Bled Sibako tribuen aurkako kanpainak.
Tribuek egindako erresistentzia nabarmena izan zen. Chleuhak Marokok kolonizatu zituzten azkenak izateaz gain, Afrika osoan kolonizatu zituzten azkenak izan ziren. Azkenik, erresistentzia 1933ko Bougaferreko guduaren ondoren amaitu zen, Jbel Saghron, Ait Atta tribuko hiriburuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Dalby, Andrew. (2015). Dictionary of Languages: The definitive reference to more than 400 languages. Bloomsbury Publishing, 614 or. ISBN 978-1408102145..
- ↑ Weissleder, Wolfgang. The Nomadic Alternative: Modes and Models of Interaction in the African-Asian Deserts and Steppes. , 11–12 or. ISBN 978-3-11-081023-3..
- ↑ Encyclopædia Britannica 2008, Shluh.
- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ El Mountassir (2017:167), Justinard (1914:2), Destaing (1920:166), Galand (1988, 1.14).
- ↑ (Ingelesez) Minahan, James B.. (2016). Encyclopedia of Stateless Nations: Ethnic and National Groups around the World. (2. argitaraldia) ABC-CLIO, 378–379 or. ISBN 978-1-61069-954-9..
- ↑ Syed Farid Alatas. (2005). Applying Ibn Khaldūn: The Recovery of a Lost Tradition in Sociology. Routledge, 82 or. ISBN 1317594002..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |