Ishinomaki (Miyagi)

Koordenatuak: 38°26′03″N 141°18′10″E / 38.43425°N 141.30272°E / 38.43425; 141.30272
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ishinomaki
石巻市
石巻市 (Ishinomaki-shi)
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tōhoku
Miyagi
Izen ofiziala石巻市
石巻町
Jatorrizko izena石巻市
Geografia
Koordenatuak38°26′03″N 141°18′10″E / 38.43425°N 141.30272°E / 38.43425; 141.30272
Map
Azalera555,78 km²
MugakideakHigashimatsushima (en) Itzuli, Tome (en) Itzuli, Wakuya (en) Itzuli, Misato (en) Itzuli, Onagawa (en) Itzuli eta Minamisanriku (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria138.856 (2021eko martxoaren 1a)
−8.358 (2015)
Dentsitatea265 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1933ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakCivitavecchia, Wenzhou, Kahoku (en) Itzuli, Hitachinaka (en) Itzuli eta Hagi (en) Itzuli
http://www.city.ishinomaki.lg.jp/ www.city.ishinomaki.lg.jp

Ishinomaki (japonieraz: 石巻市 Ishinomaki-shi?) , Miyagi prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera hiriak 147.011 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutsu probintziaren barnean egon zen aintzina baina ainbat samurai leinuren arteko borrokak piztu ziren eta Edo Aroan Date leinuaren esku gelditu zen, Sendai domeinuaren barnean. Edo (Tokio) eta Japonia iparraldearen arteko itsas ibilbidean kostaldeko herri garrantzitsua izan zen.

Udalerria 1889an ezarri zen eta 1933an hiri bihurtu zen.

2011ko martxoaren 11an hiriko kostaldeko gune batzuk suntsitu zituen lurrikara ezagunak eta ondorengo tsunamiak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matsushima badia ezagunaren eta Kesenmuna badiaren artean kokaturik dago hiria, Oshika penintsulan, Ozeano Barearen ertzean. Bertan itsasoratzen da Tohoku eskualdeko ibai luzeena eta Japoniako bosgarrena den Kitakami ibaia.

Kostaldeko eremu batzuk Sanriku Fukkō Parke Nazionalaren barnean daude.

Ishinomakiri dagozkio hainbat uharte ere, aipagarrienak Tashirojima, Ajishima eta Kinkasan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]