Ixtarren Atea

Wikipedia(e)tik
Ishtar Atea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ishtar ateak

Ixtarren Atea (asirieraz: ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ, Darwaza D'Ishtar, arabieraz: بوابة عشتار‎, persieraz: دروازه ایشتار‎) Babilonia hiriko zortzigarren atea zen, Nabukodonosor II.a erregeak aginduta eraikia K. a. 575. urtean. Ixtar babiloniar jainkoari eskainia da eta bertan zezenak eta lehoiak azaltzen zaizkigu bereziki, beste animalia askoren artean. Gaur egun zati ezberdinak munduko hainbat museotan barrena daude banaturik eta Berlineko Museoen uhartean kokatzen den Pergamo Museoan egiazko atalekin eginiko faximila dago.

Erabilitako teknika adreilu beiraztatua da, hau da, adreiluari beirazko berniz geruza bat ematen zaio eta egosi egiten da. Honela itxura distiratsu bat ematen zaio eta aldi berean kolorezko mundu batean murgiltzen.

Zezen urreztatu bat
Lehoia, Ixtarren Atearen erreplika batean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ixtarren Atea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 32°32′36″N 44°25′20″E / 32.54333°N 44.42222°E / 32.54333; 44.42222