Isidor Isaac Rabi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Isidor Isaac Rabi
II Rabi.jpg
Bizitza
Jaiotza Rymanów1898ko uztailaren 29a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
Heriotza New York1988ko urtarrilaren 11 (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Cornell Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Albert Potter Wills
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k) Columbiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
American Physical Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Association for the Advancement of Science
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak
Erlijioa judaismoa
I. I. Rabi signature.jpg

Isidor Isaac Rabi (Rymanów, Austria-Hungaria, egun Polonia, 1898ko uztailaren 29a - New York, 1988ko urtarrilaren 11) AEB-etako fisikaria izan zen. Columbia, Munich, Kopenhage, Hanburgo, Leipzig eta Züricheko unibertsitateetan egin zituen fisikako ikasketak, eta Columbiakoan izan zen gero irakasle. Fisikako Nobel saria eskuratu zuen 1944an, atomoko nukleoaren ezaugarri elektrikoei eta magnetikoei buruz eginiko ikerketengatik.

Biografia eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isidor Isaac Rabi Rymanów-n jaio zen, Austria-Hungarian, egun Polonia bada ere, 1898ko uztailaren 29an. Handik gutxira, aita, David Rabi, AEB-etara joan zen eta Rabi gaztea eta bere ama Sheindel berehala jarraitu zioten, New Yorken egokitu zirelarik, Manhattango bi logela zituen apartamentu batera. Yiddish hitz egiten zuten etxean.

Rabi eskolan hasi zenean, ama Sheindelek Izzy zuela izena esan zuen, baina izena motzegia iruditu zitzaion apuntatzen ari zen hari eta Isidor Isaac Rabi ezarri zuen. Horrela ezagutu zuten profesionalki, I.I. Rabi, baina bere lagun eta familia artean, Rabi izango zen.

1907an, familia Brownsvillera aldatu zen, Brooklynen, supermerkatu bat gidatzen zutelarik.

Berehala jarri zuen arreta zientzian. Liburutegi publikotik ateratzen zituen liburuak irakurtzen zituen eta bere irrati propioa eraiki zuen Rabik.

Bigarren Hezkuntzako eskola batera joan zen Brooklynen eta 1916an graduatu zen. Ingeniaritza elektrikoa ikasten hasi zen Cornellgo unibertsitatean, baina berehala aldatu zen kimikara.

Copernicoren heliozentrismoak ateo bilakatu zuen. 1917an AEB I. Mundu Gerran sartu zenean, Cornellgo ikasleen armadaren entrenamenduetara batu zen.

Manganesoaren oxidazioa ikertu zuen bere doktoretza tesirako. 1919an lortu zuen bere lehen titulua kimikan, Cornelleko Unibertsitatean, baina juduak ez zuten etorkizunik kimikaren industrian eta ez zuen lanik lortu.

1927an, berriz, Columbiako Unibertsitatean doktoratu zen kristalen propietate magnetikoei buruzko lan batekin. 1929an, lan egiten hasi zen unibertsitate horretan eta, 1937an, izan zen lehenengoz Fisikako irakasle.

30eko hamarkadaren hasieran Fisika nuklearraren esparruan hasi zen lanean, ikerketa proiektu bat zela-eta. Proiektu horrek, eremu magnetikoek partikulen nukleoarengan izan ditzaketen ondorioak ikertzean datza. Modu horretan, erresonantzia magnetikoaren metodoa garatu zuen, molekula, atomo eta nukleoen barne-egitura eta propietate magnetikoak aztertzea ahalbidetzen duena. Ikerketa hauek oinarritzat hartuta, laserra, maserra, erloju atomikoa edo mediku diagnostikoetan erabiltzen diren erresonantzia magnetikoak bezalako tresnak sortu dira.

1940tik 1945era bitartean, Erradiazio Laborategiko Zuzendari Elkartu bezala jardun zuen Massachusettseko Institutu Teknologikoan (MIT) radarraren garapenean. Denboraldi hau amaitzean, Columbiako Unibertsitateko Fisikako Departamentura itzuli zen.

1944an Fisikako Nobel Saria jaso zuen erresonantzia metodoaren aurkikuntzagatik. Honi esker, posible da atomoen propietate magnetikoen erregistroa baieztatzea[1].

Energia Atomikoaren Komisioko kide izan zen 1946tik 1956ra arte. Horrez gain, Brookhaveneko Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen eta baita CERN izeneko erakundearena ere.

1960an, My Life and Times as a Physicist liburua idatzi zuen.

1988ko urtarrilaren 11n, hil zen New Yorken, 89 urte zituenean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isidor Isaac Rabi Aldatu lotura Wikidatan
  1.   The Nobel Prize in Physics 1944, https://www.nobelprize.org/nobel_prizes/physics/laureates/1944/. Noiz kontsultatua: 2017-01-22 .
  2. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (1988-01-13), «Isidor Isaac Rabi, premio Nobel de Física», EL PAÍS, http://elpais.com/diario/1988/01/13/agenda/569026802_850215.html. Noiz kontsultatua: 2017-01-22 .