Isidoro Fagoaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isidoro Fagoaga
Bizitza
Jaiotza Bera1893ko apirilaren 4a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia1976ko martxoaren 16a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria, poeta, abeslaria, musikaria eta musicographer (en) Itzuli
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua ahotsa

Discogs: 7058442 Edit the value on Wikidata

Isidoro Fagoaga Larratxe (Bera, Nafarroa, 1893ko apirilaren 4a - Donostia, Gipuzkoa, 1976ko martxoaren 16a) nafar opera-abeslaria eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berako Ilekueta auzoko Agramontea etxean sortu zen. Hamalau urterekin, Argentinara joan zen, han bizi zen osabarengana. Florencio Constantino eta Titta Ruffo abeslariak ezagutu zituen Buenos Airesen, eta, haien eskutik, Italiara joateko urratsa egin zuen.[1] Lehen Mundu Gerran etxera itzuli baina 1920 inguruan egin zuen debuta Napolin, Antonio Paoli eta Julian Gaiarre nafarren "laguntza"rekin.[2]

Tenor bikaina izan zen, haren izen handia mundu osora zabaldu zen eta Wagnerren operetako abeslari nagusia izan zen. 1936. urteaz geroztik idazteari ekin zion, eta Gernika nahiz Eusko Jakintza aldizkariak bultzatu zituen Buenos Airesen. Gaztelaniaz idatzi zuen eta Euskal Herriko gaiak jorratu zituen nagusiki.

1937an, Gernikako bonbardaketa zela eta, Italia eta antzokia bazter uztea erabaki zuen, eta, Ipar Euskal Herrira mugitu zenean, atxilo hartu eta Gurseko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Handik atera eta Donibane Lohizunen eta Argentinan erbesteratu zen.[3] Donibane Lohizunen Rafale Pikabea kazetariak Gernika aldizkaria sortu zuen eta Fagoaga lehen unetik ekimenaren kolaboratzailea izan zen. Pikabea hil ondoren Fagoagak hartu zuen aldizkariarekin jarraitzeko ardura. Behin Argentinan, handik jarraituko du aldizkariaren lanarekin, 1953 arte. 1964an Euskal Herrira itzuli zen, Donostiara. Gipuzkoako hiriburuan 1976an hil zen.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pedro Garat, el Orfeo de Francia. Buenos Aires: Ekin, 1948, 277 or.
  • Domingo Garat, el defensor del Biltzar. Buenos Aires: Ekin, 1951, 242 or. Frantsesez: Dominque Garat. Le défenseur du Biltzar. Inprimerie Darracq, Baiona, 1970-1972. Euskaraz: Domiku Garat. Biltzarraren defentzaille. Bilbo: Gero, Euskal Liburuak, Mensajero Argitaletxea, 1979.
  • Retablo vasco: Huarte, Ravel, Paoli, Gayarre, Eslava. Zarautz: Itxaropena, 1959, 203 or.
  • Unamuno a orillas del Bidasoa y otros ensayos. Donostia: Auñamendi Argitaletxea, 1964, 194 or.
  • Los poetas y el País Vasco. Donostia: SGEP, 1969, 184 or.
  • El teatro por dentro. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1971, 271 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elizondo, Edurne. (2017-04-17). «Bonbek isildu zuten tenorra» Berria.
  2. Amatiño. «Paoli tenore puertoricarra edota Irulegi espiritista nafarra» Eibar.ORG | Eibarko peoria Noiz kontsultatua: 2020-06-05.
  3. Román, Montse. (2007-10-7). «El tesoro de 'Sigfrido' Fagoaga» El Diario Vasco.
  4. https://www.hamaikabide.eus/biografias/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]