Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Islam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ilargierdia eta izar berdea, Islamaren ikurrak

Islama (arabieraz لإسلام; al-'islām, "sumisioa") Mahoma profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki, erlijio abrahamikoetan hirugarrena da, judaismoaren eta kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jaso zituen bere aurretiko bi erlijio horietatik.

Islamaren liburu sakratua Korana da (Alqur'an, arabieraz, "errezitazioa"); bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil eta gero, errebelazioa ahoz aho igortzen zen idatzi gabe, eta hortik liburuaren izena.

Islama praktikatzen duenari musulman esaten zaio eta euren tenpluak meskitak dira.

Islamaren doktrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monoteismoa eta erlijio praktika zorrotz batzuk ditu oinarri. Jarraitzaileei edo fededunei musulman deritze. Gaur egun, musulmanak 400.000.000 inguru dira, eta islama da erlijio nagusia Asia eta Afrikako lurralde askotan. Korana deritzan liburuarekiko jaiera du islamak ezaugarri nagusi, han biltzen baita, musulmanen sinesmenaren arabera, Jainkoak Mahomari egindako adierazpena.

Korana arabieraz idatzirik dagoenez, mundu osoko islamiarren artean erabiltzen da hizkuntza hori. Ala (Allah) da Jainkoaren izena. Jainkoarenganako jarrera da musulmanen jokaeraren oinarria: Haren nahiari egiten diote men; Hura laudatzen eta loriatzen dute. Ezein izaki ezin da Alarekin alderatu, eta Hari baizik ez diote otoitz egiten musulmanek. Mahoma da Jainkoaren azken profeta: aurreko beste profetak Adam, Noe, Abraham, Moises eta Jesus dira.

Munduaren amaieran epaiketa bat izango da, eta zintzoak zerura eta fedegabeak infernura joango dira. Musulman jainkozale arruntak ez du bereizkuntzarik egiten sinesmenaren eta egintzen artean; biak dira ezinbesteko eta elkarren osagarri. Islamak bost betebehar nagusi ezartzen dizkio musulmanari: “Ez da jainkorik, Jainkoa baizik” aldarrikatu behar du; egunean bost aldi jakinetan Mekara begira otoitz egin behar du; eskuzabal eman behar du aumoina; Ramadan deritzan baraualdia gorde behar du (musulman egutegiko bederatzigarren hila); bizitzan behin, Mekarako erromesaldia (Hajj) egin behar du, eragozpen larririk ezean.

Bada, bestetik, debeku sail bat: alkohola, zerrikia, jokoa, lukurreria, iruzurra, gaizkiesatea, izaki bizien irudiak egitea. Koranaren osagarri, sunnah direlakoak (Mahomaren esan, gertaldi eta exenpluak) erabiltzen dira. Islamarekin bat etortzearen printzipioa (Ijma) baliatzen da itxurazko kontraesanak gainditzeko.

Islamaren euskarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Islamaren bost euskarriak»

Hurrengoak dira Islamaren bost zutabeak:

  • Fede-aitorpena (shahada): Allah da Jainko bakarra eta Mahoma da haren profeta
  • Otoitza (salat): egunean, bost aldiz otoitz egin behar dute Mekara begira, meskitatik muezinak dei egiten duenean. Ostirala da haien egun sakratua.
  • Limosnak ematea (zakat): txiroei lagundu behar diete guztiek. Ondarearen %2,5 behartsuei eman behar zaie.
  • Baraualdia (sawm): Ramadan deiturikoa, 29 egunez, ez jan, ez edan, ez erre eta tratu sexualik ere ezin da eduki, eguzkia irteten denetik sartzen den arte. Amaieran, 3 jai egiten dira, behartsuei limosna emateko.
  • Erromesaldia (hajj): Mekara bizitzan behin joatea da, horretarako baliabideak izanez gero.

Islamaren legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamaren legea (Sharia) Alaren nahiaren adierazpena da, eta fededunek itsu-itsuan makurtu behar dute haren esanetara. Islamaren legea gizonaren alderdi guztiez arduratzen da: giza harremanez, gizarteko arazoez, moralaz eta Jainkoarekiko gizonak dituen obligazioez.

Islamdar gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulman estatuetan musulmanek baizik ez dute hiritar eskubide osorik; musulman ez direnak arroztzat jotzen dira. Islamak ez du onesten apaiz klaserik, baina erlijio eta lege arduradunek ahalmen handia dute, beste erlijioetakoen antzera. Ez dago bereizkuntza garbirik lege zibilen eta erlijiozkoen artean.

Islamaren adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanak biztanleen % 5etik gora diren estatuak, bakoitzean nagusi den islamaren adarra zehaztuta:
     sunismoa      xiismoa      ibadismoa

Sunismoa eta xiismoa dira islamaren bi adar nagusiak. Kaliferriaren ondorengotasunari buruzko tirabiretatik dator zatiketa, musulman aroaren lehen mendetik.

Sunismoa eta Xiismoak bost ardats nagusien inguruan mugitzen dira baina hauetatik, biek hiru bakarrik partekatzen dituzte.

Sunismoan gainera seigarren bat gehitzen diote batzuek, Yihad deiturikoa. Honek, fedearen defentzari buruz hitz egiten du. Yihad barnean bi bereizten dira; nagusia eta txikia. Nagusia norberari buruzkoa da baina txikiak Islam-a predikatzean datza eta erasoetatik defendatzea. Ideia honetatik dator gaur egun Yihad hitzarekin dugun terrorismoarekiko elkartasuna.

Hiri santuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri santuena Meka da; han dago 'Kaaba' sakratua eta haraxe egiten da 'hajj' erromesaldia. Bigarrena Medina da, han bizi zen urte askotan profeta eta hantxe dago haren hilobia. Biak dira 'al Haramayn' hau da "bi leku sakratuak" eta biak Saudi Arabian daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen jakintza bideak hiru joera nagusi erakutsi ditu historian zehar: legezaletasuna, arrazionalismoa eta mistizismoa; filosofia ez da inoiz erlijiotik garbi bereizi.

Musulman kulturaren arorik bikainena IX. mendetik XI. mendera bitartekoa da.

Mohammed (610-632)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammed (570-632ko ekainaren 8a) da profetarik handiena Islam-aren ustez. Berrogei urte zituelarik Mohammed jainkotik zetozen rebelazioen berri eman zuen. Gabriel goiaingeruak izan zen rebelazioak esan zizkionak. hala izan zen 22 urtez eta Mohammed-ren lagunak berak esan zuena gogoratu eta idatzi zuten Quran izeneko liburuan.

Hogeitabi urte hauetan, Mohammed Meka hirira joan zen eta jainko bakarra zegoela esan zien hiritarrei. Momentu horretan, biztanleriak jainko asko zeudela sinisten zuen eta. Batzuek, Islam erlijioa onartu zuten, baina Mekako buruzagiek Mohammed eta bere jarraitzaileak pertsekutatu zituzten. Hau dela eta, batzuek Abyssiara alde egin zuten. Esan beharra dago, lehenengo pertsonak Islam-era aldatu zirenak txiroak, atzerritarrak eta esklabuak izan zirela.

Mekan, hamabi urtez pertsekutatuak izan eta gero, Medinara aldendu ziren Mohammed eta bere jarraitzaileek, 622. urtean. Honi, Hijra (Yathrib deitzen zena lehen) deitzen zaio. Bertan, bere agindu politiko eta erlijiosoa ezarri zuen. Medinako Konstituzioa idatsi zuen Islam, Judu, Kristau eta Pagano erlijioa zutenen erantzunkizun eta eskubideak ezarriz. Ummah deritzona alegia.

Konstituzioak honako hauek ezarri zituen besteak beste:

  • Komunitatearen segurtasuna.
  • Erlijio askatasuna.
  • Medina leku sakratu bihurtu zuen.
  • Emakumeen segurtasuna.
  • Medinan bizi ziren tribu ezberdinen arteko erlazio honak hiri barruan.
  • Tasa sistema bat hiria mantentzeko gatazka momentuetan.
  • Hiri kanpokoekin harreman politikoak edukitzeko gidak egn zituen.
  • Pertsona bakarrak babesteko sistema.
  • Sistema judizial bat non islamistak ez zirenak bere legeak eta bere epaileak izan zezaketen.

Tribu guztiak adostu zuten Medina defendatzea eta hiri barruan guztiak batera bizitzea gatazka eta istilurik gabe. Hurrengo urteetan bi gatazka izan ziren Meca hirikoen kontra. Lehenengoa 624. urtean izan zen, Badr-ko gudua. Musulmanek irabazi zuten hura eta urte bat geroago Meca hirikoek Medina-ra bueltatu zirenean, Uhud-ko gudua izan zen.

Orduan, Arabiako beste tribuak elkartu egin ziren eta Trench-ko guda bitartean, Medina hiria setiatu zuten, 627ko martxoa eta apirila bitartean. Hurrengo urtean, 628. urtean, Hudaybiyyah-ko Ituna sinatu zuten Meca eta Musulmanek. Itun hau sinatu eta gero, gende gehiago musulmanak egin ziren, baina bi urte geroago Meca-k Ituna apurtu zuen. Momentu horietan, Meca-ko ruta komertzialak moztu ziren, Muhammed desertuko tribu gehiago bere agindupean hartzen zuen bitartean. 629. urtean, Mohammed Meca garaitu zuen azkenean. 632. urtean, 62 urte zituelarik, hil egin zenean, Arabiako tribu guztiak erlijio politika batean bateratuta zeuden bere eraginagatik.

Musulmanen lehen hiru belaunaldiak Salaf izenez ezagutzen dira. Hauek, Muhammed-en jarraitzaileekin batera Sahaba hitzez ezagitzen dira. Hauetako askok, Abu Hureirah bezala, sunnah izenez ezagutzen dena idatsi zuten. Abu, hadith textuaren narratzailerik handiena izan zen.

Islamaren hedatzea (632-750)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Musulmanen konkistak»
Musulmanen hedapena 632tik 750ra.

Mahoma profetaren heriotzaren ostean, Islamaren buru edo kalifa Abu Bakr (632-634) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean Arabiar Penintsularen erdialdea musulmanen menpean geratu zen. Umar I.a bigarren kalifarekin (634-644), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, Siria, Jordania, Palestina eta Irak bereganatu zituzten islamdarrek 630. urterako. Egipto Utman hirugarren kalifak konkistatu zuen 645ean Bizantziar Inperiotik. Ali ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.

Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka eta Lehen Gerra Zibil Islamdarra piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zen Ali hil zutenean, Muawiya I.ak boterea bereganatu, Omeiatar leinua sortu eta hiriburua Damaskon ezarri zuen. Aliren jarraitzaileak, azkenean, xii bilakatu ziren. Omeiarren urrezko aroa Abd al-Malik (685-705) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere, Erdialdeko Asia eta Iparraldeko Afrika azpiratzeaz gain, estatua arabiartu egin zuen, greziarren eta persiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.

Iberiar penintsularen konkista 711n hasi zen, Guadaleteko guduan bisigodoak garaitzean. Hiru urtetan bakarrik iberiar penintsula iparraldera ailegatu ziren, Calahorra herrira adibidez Hurrengo bost urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. Euskal Herrira ere iritsi ziren, Iruñean Gazteluko Plazako azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta Poitiersko guduan Karlos Martel frankoen buruzagiak garaitu zituen arte (732).

Konstantinopolis bera ere hartzen saiatu ziren (717). Porrot egindakoan, Omeiarren ospeak behera egin zuen. Azkenean, 750ean, Abasidar leinuak Omeiarrak boteretik kendu zituen eta hiriburua Bagdadera aldatu zuen. Ia-ia omeiarren klan osoa hil zuten, baina printze bat, Abd al-Rahman I.a, Iberiar penintsulara heldu ahal izan zen eta han, Kordobako Emirerria sortu zuen (756), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausoa izan zen hura, IX. mendean zehar desegin baitzen.

Islama VII. mendean banatu zen bitan, Mahoma profeta hil berritan.

Garai klasikoa (750-1258)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro honetan, zientzia asko garatu zen eta jakintsu musulman asko egon ziren lan garrantzitsuak idasten. Bukhari da hauetako idazle eta jakintsu bat. ziuraski, ezagunena eta garrantzitsuena. Berak Sunni Hadith Kolekzioen idaslea izan zen, eta Al-Kulayni eta Ibn Babaway Shia Hadith Kolekzioak idatsi zituzten. Jafar al-Sadiq-k, Jafar legeak beala ezagutzen diren textu juridikoak idatzi zituen. IX. mendean, al Safhií-k lege islamikoaren oinarri teorikoa ezarri zen. Bere liburuan, ar-Risalah, Irak-eko jurisprudentzia Hejaz-aren tradizioekin bateratu zituen. Esan beharra dago, hala ere, lege islamikoa ez dela ofizialki egin 1869. urtera arte. IX. mendean oraindik, Al Tabari-k Quran liburuaren lehenego iruzkina egin zuen eta Sunni islamisten artean gehientsuenetan aipaturikoa izan da. Iruzkinaren izena Tafsir al Tabari da. Samanid inperiotik hedatzean, islama persiako petsamoldera aldatu zen lur haietan.

Hedatzean, interpretazio ezberdinak izan zituen eta korronte berriak formatu ziren baita ere. Batzuek islamaren oinarri batzuk zalantza jarri zuten. Aszetak, Hasan al Basri bezalakoek, mugimendu bat bultzatu zuten Tsawuff mugimenduan amaituko zuena. Sufismoaren barnean dagoena.

IX. mendearen azken urteetan, Islam-a Iran-etik hedatu zen. Multan (Paquistango hiri bat da, gaur egun) hiria Sunni politikarien leku garrantzitsua bilakatu zen. 930. urtean, talde islamiko bat, Qarmatiarrak deritzona, Abbassidsgo kalifatoaren kontra jo zuen. ez zuten lortu bere helburua baina Meca hiria arpilatu zuten eta arroka beltza lapurtu zuten.

Kalifa batzuk, Mamun al Rashid eta Al Mu-tasim kasu, mutazilite filosofia ofizial kredo bihurtu zuten eta islamisten artean bulzatu zuten. Mutazili, greziako influentzia zuen eskola izan zen Sunni eskolako teologia zuenaKalam izenez ezagutzen dena. Islamist ortodoxo askok, mutazilite doktrina errefusatu zuten eta hauen Quran-aren elaboraziaoren ideak deuseztu. Inkizizio garaian, Ibn Hanbal-ek torturatu izan zen eta Bagdad-eko prisioaren zelda batera eraman zuten eta han egon zen ia hogeitahamar hilabetez. Kalam, beste alde batzuk izan zituen; Ash,ari eskola, Al Ash,ari-k fundatua eta Maturidi eskola, Abu Mansur al Maturidi-k sortua.

Abbasid kalifatoak gainbehera izan zuen Al Whatiq (842-847) eta Al-Mutadid (892-902) aroetan. Azkenean, Mongolek ipini zuten Abbasid dinastiaren amaiera 1258. urtean. Gainbeheran, Abbasid kalifatoak estatu eta dinastia txikiagoetan desegin egin zen, Tulunid eta Ghaznavid dinastiak bezala. Ghaznavid dinastia turkic esklabu eta soldaduek osatzen zuten taldeko dinastia musulmana izan zen. Hauek, Samanid inperiotik zetozen.

Bi tribu turkiar islamera bilakatu ziren X. medean. Karahanids eta Seljuks tribuak izan ziren hoiek, eta geroago, Otomanoen barnean murgildu ziren, beraiekin hizkuntz eta jatorri berbera baitzuten eta.

Aldi honetan, Delhi-ko sultanatoak India iparraldeko lur atal handi bat hartu zuen, erlijio misioek Volga-Kama Bulghar (VII eta XIII. mendeen artean existitu zen estatua, Volga eta Kama ibaien bitartean (gaur egungo, errusia hegoaldean) islamera bilakatu zuten eta musulman askok txinara joan ziren merkataritzan dihardutera Song dinastia boteretsuarekin erlazioak estutuz.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1956ko martxoaren 23an Pakistan munduko lehen islamiar errepublika bihurtu zen.
  • 2013ko azarotik, Angola-k Islam-a debekatu egin du beste berrehun erlijiorekin batera. "Sekta arriskutsu" bezala izendatua egin da. Momentu horretatik aurrera meskita ugari itxi edo eraitsi egin dituzte. Bost urtetan, ehun inguru izan direla kalkulatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Islam Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]