Islamiar egutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Islamiar egutegia, baita ere Hejira egutegia izenez ezaguna, (arabieraz التقويم الهجري, at-taqwīm al-hijrī, persieraz تقویم هجري قمری, ‎ taqwīm-e hejri-ye qamari) ilargi-egutegi bat da.

20 urteko zikloetan banatzen da, 360 ilargi-hilabete, ohitura sumertarrak jarraituz. Zikloko 30 urteak 345 eguneko 19 urtetan eta 355 eguneko 11etan banatzen dira. Egutegi honen jatorria Hejiraren hasiera da, gregoriotar egutegiko 622ko ekainaren 16a. Urtearen zenbakiaren ondoren H edo AH letrak ipintzen dira, anno Hegirae (Hejiraren urtean) inizialei dagokiena.

Egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteko egunak honakoak dira:

  • al-ahad (الأحد «lehena»), igandea
  • al-ithnayn (الإثنين «bia»), astelehena
  • al-thalatha (الثلاثاء «hirugarrena»), asteartea
  • al-arba`a (الأربعاء «laugarrena»), asteazkena
  • al-jamis (الخميس «bosgarrena»), osteguna
  • al-yuma` (الجمعة «bilera») ostirala. Jaieguna delako deitzen da horrela, mezkitetan otoi kolektiboak egiten diren eguna.
  • as-sabt (السبت «zazpigarrena» edo «sabat»), larunbata.

Hilabeteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamiar hilabeteek honako izenak dituzte arabieraz[1]:

  1. Muḥarram — المحرّم, "debekatua" — 30 egun.
  2. Ṣafar — صفر, "huts" — 29 egun.
  3. Rabīʿ I (Rabīʿ al-Awwal) — ربيع الأوّل, "lehenengo udaberria" — 30 egun.
  4. Rabīʿ II (Rabīʿ ath-Thānī) or (Rabīʿ al-Ākhir) — ربيع الثاني or ربيع الآخر, "bigarren udaberria" — 29 egun.
  5. Jumādā I (Jumādā al-Ūlā) — جمادى الأولى, "lur idorraren lehenengo hilabetea" — 30 egun.
  6. Jumādā II (Jumādā ath-Thāniya edo Jumādā al-Ākhira) — جمادى الآخرة, جمادى الثانية, "lur idorraren bigarren hilabetea" — 29 egun.
  7. Rajab — رجب, "begirunea" — 30 egun.
  8. Shaʿbān — شعبان, "sakabanatua" — 29 egun.
  9. Ramaḍān — رمضان, "kiskalita" — 30 egun.
  10. Shawwāl — شوّال, "altxatua" — 29 egun.
  11. Dhū al-Qaʿda — ذو القعدة, "su-etenarena" — 30 egun.
  12. Dhū al-Ḥijja — ذو الحجّة, "erromesaldiarena" — 29 edo 30 egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Islamiar egutegia Aldatu lotura Wikidatan
  1.   van Dalen, B.; Humphreys, R.S.; Lambton, A.K.S; et al., Tarikh, Encyclopedia of Islam Online, Brill Academic Publishers, ISSN 1573-3912 .