Jihadismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Islamiar terrorismo» orritik birbideratua)
2001eko irailaren 11ko atentatuak Al Qaeda erakundeak prestatu eta burutu zituen jihadismo izeneko ideologiatik.

Jihadismoa islamiar fundamentalismotik eratutako mugimendu bat, islama defendatu zabaltzeko indarkeriaren erabilera bultzatzen duena. Mugimendu horretako jarraitzaileei jihadista deritze. Terminoa XX. mendeko azken hamarkadetan sortu zen, islamaren presentzia zuten herrialdeetan mujahidinen gerrilla nahiz kutsu islamista zuten ekintza terroristak aldezten dituen ideologien multzoa izendatzeko.

Jihad kontzeptuak bi adiera ditu. "Jihad txikia" dago, alde batetik, bi kontzeptu biltzen dituena: etsai gaizto baten aurkako borroka militarra Jainkoaren izenean eta ongiaren aldeko kausa zuzena defendatuz; kontzeptu horretan jihadistak legitimatzen saiatzen dira, jatorrizko helburua desitxuratuz, eta, bestetik, Jainkoak gizatasuna hobetzeko egiten duen edozein ekintza (isilik egotea, hitz egitea, aldarrikatzea). Fededun orok musulmana edo, oro har, pertsona hobea izateko egin behar duen ahalegina, instintu eta bulkada suntsitzaileen aurka borrokatu behar baitu, hala nola harrokeriaren, bekaizkeriaren, norberekoikeriaren eta desioen aurka.

Al Kaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jihaden bandera, Al Kaidak erabilitakoa.

Al Kaida edo Al Qaeda 1988an sortu zuten, Afganistango gerraren azken urteetan. Osama bin Laden (1957-2011) saudi arabiarra izan zen mugimenduaren ideologo nagusietakoa.

Atentatu odoltsuen artean, euren gain hartu zituzten 1998ko abuztuaren 7an Dar es Salaamen eta Nairobin egindakoak, 2002ko Baliko atentatuak urriaren 12an, 2004ko martxoaren 11ko atentatuak Madrilen eta 2005eko azaroaren 9an Ammanen.

Mundua astindu zituen 2001eko irailaren 11ko atentatuak ere, New Yorken eta Washingtonen, erakunde terrorista honek aldarrikatu zituen.

Estatu Islamikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Islamikoa edo Daesh 1999an sortu zuten, Golkoko Gerraren ostean. Siriaan eta Iraken zabaldu izan zen bereziki, 2015ean euren momentu gorenak izanda.

Besteak beste, 2015eko azaroko Parisko atentatuak euren gain hartu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]