Edukira joan

Islay

Koordenatuak: 55°46′N 6°09′W / 55.77°N 6.15°W / 55.77; -6.15
Wikipedia, Entziklopedia askea
Islay

Islay satelitez ikusia.
Bertako izenaIsay / Ìosaigh
Geografia
Kokapena
Islay is located in Eskozia
Islay
Islay
Islay (Eskozia)
UhartediaBarruko Hebridak
Azalera619,56 km²
Punturik garaienaBeinn Bheigeir
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Eskozia, Argyll eta Bute
Hiri populatuenaPort Ellen
Gizartea
Biztanleria3.228
Talde etnikoakEskoziarrak

Islay (Eskoziako gaeleraz: Ìle) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Barruko Hebridak uhartediko uharte bat da. Argyll eta Bute eskualdean kokatzen da. 619,56 km²-ko azalera du eta 3.228 biztanle ditu (2013). Bertako udalerririk populatuena Port Ellen da (846 biztanle), bai eta portu nagusia ere, baina hiriburua Bowmore da (784 biztanle).

Barruko Hebtridetan hegoalderen kokaturik agoen uhartea da. Azaleraz Argyll eta Bute eskualdeko bigarrena da Mull uhartearen ondoren eta Eskozia guztiko bosgarren uharterik handiena da. Jura uhartearen ondoan dago eta Irlandako kostaldetik 40 kilometro eskasera.

Uhartearen ekialdea menditsua da eta bertan dago mendirik altuena, Beinn Bheigeir (491m). Mendebalderantz bi penintsula luzatzen dira Rinns of Islay iparraldean eta The Oa hegoaldean, eta bien artean Loch Indaal kokatzen da.

Aurrehistoriatik populatua izan da uhartea, Pleistozenoko izotzek atzera egin zutenetik. Hasiera batean talde nomadak izan ziren bertan eta Neolito garaian lehen asentamenduak agertu ziren. Honen adierazgarri aipagarriena Dun Nosebridge gotorlekua da, Burdin Arokoa.

VI mendean Dál Riata eskotoen erresumaren parte izan zen. IX mendean eskandinaviarrak iritsi ziren eta lau mendetan izan ziren bertan agintari.

XVII mendean eskoziako Campbell leinuak eskuratu zuen. 1755ean 5.344 biztanle ziren uhartean eta 1841ean 15.000ra iritsi ziren. Baina egoera ekonomiko eskasak biztanleak emigratzera bultzatu zituen eta populazioak berriz behera egin zuen. Gaur egun 3.000 inguru gelditzen dira.

Lehen Mundu Gerran bi itsasuntzi iparramerikar urperatu ziren uharte inguruan, lehenengoa SS Tuscania, torpedeatua, eta bigarrena HMS Otranto, itsaso txarraren erruz beste untzi bat jo zuenean.

Bertako jarduera ekonomiko nagusiena whisky destilategiak dira, bai eta bertaratzen diren bisitarien ondorioz sortzen den turismoa ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]