Ismael

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ismael
Biblia saileko pertsonala
Ismael
Gregori Ugrumoven Agar eta Ismael basamortuan (Григорий Иванович Угрюмов)
Argitalpena
Datu biografikoak
Jaiotza Kanaan
Heriotza Arabia
Sexua Gizona
Datu pertsonalak
Lanbidea Patriarka
Senideak Abraham eta Agar (gurasoak)

Ismael (hebreeraz: יִשְׁמָעֵאל‎, Yishma'el; antzinako grezieraz: Ισμαήλ, Ismaēl; latinez: Ismael; arabieraz: إسماعيل‎, Ismāʻīl) Biblian eta Koranen agertzen den pertsonaia da, Abraham eta Sara bere emaztearen neskamea zen Agarren semea izan zena. Hasierak Ismael jaio zenean Abraham 86 urte baino gehiago zituela eta Sara jadanik ez zela ugalkorra dio. hori zela eta neskamearekin izan zuen semea.

Bibliak ere bere bizitzari buruz honela dio:

« Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak —Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion Abrahami—. Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam, Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma. Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien haien bizileku eta kanpalekuei ere.

Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero, azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu. Haren ondorengoak Habila eta Xur-en artean dagoen eskualdean, Egiptoren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien aurrez aurre.

 »

Hasiera 25:12-18

Islamaren arabera, bere ondorengoak arabiar tribuen arbasoak izan ziren eta baita Mahoma profetarenak ere[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Zeep, Ira G. (2000), A Muslim primer: beginner's guide to Islam, 2, University of Arkansas Press, 5. orrialdea, ISBN 9781557285959 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ismael Aldatu lotura Wikidatan