Iso Leveä

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iso Leveä aintzira
Iso Leveä (fi)
Geografia
Hustubidea Palojoki ibaia

Iso Leveä aintzira Finlandiako Enontekiö udalerriaren bihotzean dagoen aintzira txikitxo bat da. Hetta hiriburuaren eta Kultima, Muotkajärvi eta Vähäniva herrixken artean dago, Tarvantovaara Eremu Basatitik hurbil. Bertan, hegazti-espezie ugari aurki daiteke; ipar-belatzak, eskandinaviako lagopodoak, arrano beltzak eta txirri hankalaburrak, esaterako. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia asko dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Lijankijärvi iparraldean eta Ounasjärvi aintzira ospetsua hegoaldean dira Iso-Leveären bizilagun nagusiak. Ura, Palojoki ibaiaren bitartez, Botniako Golkoraino iristen da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira ez da oso ezaguna arrantza munduan; hala ere, bertan, amuarrain marroi, izokin eta laponiako amuarrain artikoak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]