Isolda
Isolda[1] (izenaren beste bertsio batzuk Iseult, Isolde, Iseo, Yseult, Isode, Isoude edota Isotta dira, beste batzuen artean), Tristan eta Isoldaren arturiar elezaharreko zenbait pertsonaiaren izena da. Izena, Adsiltiatik dator, "begiratua dena" esan nahi duena. Ezagunena, Isolda Irlandakoa da, Marko Kornuallesekoaren emaztea eta sir Tristanen maitalea. Bere ama ere, Irlandako erregina zena, Isolda deitzen zen. Hirugarrena, Isolda Esku Zuriena da, Hoel Bretainiakoaren alaba, Sir Kahedinen arreba, eta, azkenik, Tristanen emaztea izan zena. Richard Wagnerren Tristan eta Isolda operarako inspirazioa izan zen.
Isolda Irlandakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Printzesa hau, Isolda Zuzena edo Isolda Ederra bezala ere ezaguna, Anguish erregearen eta Isolda erregina amaren alaba da. Béroul, Tomas Bretainiakoa eta Gottfried von Straßburgen Tristan izeneko olerkietako pertsonaia nagusietako bat da. Lehen aldiz, Tristan, honek Isoldaren osaba den Morholten aurka borrokatu ondoren jasotako zaurietatik sendatzen duen printzesa gazte bat bezala agertzen da. Tristanen nortasuna jakiten denean, honek, bere herrialdera ihes egiten du, baina, ondoren, Irlandara itzultzen da bere eskua eskatu eta bere osaba Marko Kornuallesekoarekin ezkontzeko. Isoldak, denbora horretan, herensuge bat hil duela dioen etxezain anker bati ezkon hitza ematen dio, baina Tristanek, herensugea hil duena bera izan dela frogatzen duenean, printzesaren gurasoek, hau Markorekin ezkontzea onartzen dute. Kornualleserako itzulera bidaian, Isoldak eta Tristanek, istripuz, Erregina amak Mark eta Isoldarentzat prestatutako maitasun edabe bat hartzen dute (printzesaren dontzeila den Brangainek zaindua). Tristan eta Isolda, erabat maitemintzen dira, eta Markok Tristan Kornuallesetik erbesteratzen duenean amaitzen den maitasun harreman bat hasten dute. Olerkian, maitaleak, ez dira berriz elkartzen Tristan hil zorian egon arte, baina, prosazko bertsioan (askoz beranduagokoa dena) eta honengandik eratorritako lanetan, Tristan Bretainiatik itzultzen da eta euren harremana jarraitzen dute. Bertsio hauetan, Marko ez da hain errukitsua, eta maitaleek, erregearen haserretik ihes egiten amaitzen dute. Lantzelotek bere lurretan babesten ditu eta zenbait abentura bizitzen dituzte. Narrazioaren aurreko zatietan, beste atal batzuk ere sartzen dira, Palamedes zaldun mairua agertzen den atal batzuk barne, Isoldaz maitemindua dagoena, eta, bertsioren batzuetan, bikotea, seme-alabak izatera iristen da. Prosazko bertsioan, maitaleen maitasuna, Markek, Tristan, Isoldarentzat, zuhaitz baten azpian harpa bat jotzen ari den bitartean aurkitzen dituenean amaitzen da; errege krudelak bere iloba bizkarretik sastakatzen du, eta, azken gertaera bezala, Tristanek, Isoldak hala eskatuta, bere osaba hain gogor besarkatzen du, azkenean hil egiten duela.
Printzesaren hondarrak egon daitezkeela uste den tokietako bat, Dublingo Chapelizod herrian dago.
Isolda Bretainiakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mark erregea, Tristan eta Isoldaren arteko maitasun harremanaz jabetzen denean, Tristan Bretainiara erbesteratzen du eta sekula gehiago Kornuallesera ez itzultzera zigortzen du. Hor, Tristan, Hoel Bretainiakoaren zaintzapean jarria da, zauritua izan ondoren. Horrela, Hoelen alaba ezagutzen du, Isolda, eta berarekin ezkontzen da, bere aurreko maitalearen izen bera baitu. Sekula ez ziren sexu harremanak izatera iritsi, Tristanek, Isolda Irlandakoagatik zuen maitasunaren ondorioz.
Bretainian gertatutako abentura batean, Tristanek, soilik Isolda ederrak, petrikilorik abilenak senda dezakeen pozoitutako zauri bat izateagatik sufritzen du. Tristanek, itsasontzi bat bidaltzen du haren bila, tripulazioari, Isolda itsasontzian baldin badago, oihal zuriak erabil ditzatela, eta, hala ez bada, beltzak erabil ditzatela esanez. Isoldak, abiatzea erabakitzen du, eta itsasontzia, oihal zuriekin itzultzen da etxera. Baina Tristan ahulegi dago leihotik begiratu eta seinalea ikusteko, eta bere emazteari eskatzen dio fabore hori egiteko. Jelosia une batean, Isolda esku zurienak, oihalak beltzak direla esaten dio, eta Tristanek, desesperazioaren desesperazioz, bere azken arnasa botatzen du. Isolda Irlandakoa iritsi eta bere maitalea hilda ikusten duenean, penak erabat hartzen du, eta bere ondoan etzaten da.
Heriotzaren sekuentzia hau ez da prosazko Tristanen agertzen. Izan ere, Isolda esku zuriena atal berrietan agertzen den bitartean, sekula gehiago ez da berriz aipatzen Tristan itzuli ondoren, bere anaia Kahedinek pertsonaia garrantzitsua izaten jarraitzen duen arren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..