Isonzoko bosgarren gudua
Isonzoko bosgarren gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran | |||
![]() Italiar lubaki lerroak bosgarren guduan zehar | |||
Data | 1916ko martxoaren 9 - 15 | ||
Lekua | ![]() | ||
Koordenatuak | 46°04′41″N 13°38′04″E / 46.0781°N 13.6344°E | ||
Emaitza | Italiar porrota | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Isonzoko bosgarren gudua 1916ko martxoaren 9tik 15era eman zen, Italiako Erresumako eta Austria-Hungariako armaden artean. Gudua Lehen Mundu Gerrako Italiako frontean eman zen, eta Isonzo ibaiko erasoaldi-ofentsiba serieen parte izan zen, izenak dioen bezala bosgarrena. Guztira hamabi Isonzoko gudu eman ziren, azkena "Caporettoko gudua" izena jasoz.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soča (Isonzo italieraz) ibaia zeharkatu eta Austriar lurrak inbaditzeko lau saioren ondoren, Luigi Cadornak, italiar armadaren komandanteburuak, neguko borroken gainbeheraren ondoren beste erasoaldi bat antolatu zuen. 1915-1916ko neguko geldialdia aprobetxatuz, italiar Estatu-Nagusia berrantolatu zen eta zortzi dibisio berri ekarri ziren frontera.[1]
Erasoa ez zen aurrekoak bezainbeste planifikatu, nagusiki 1915eko abenduko Chantilly-ko Konferentziaren ondorioz beharturik geratu zirelako, eta italiarrek ez zuten helburu estrategiko gehiegirik. Aliatuen asmoa eremu are zabalago batean kokatuta zegoen, momentuan gertatzen ari ziren Verdungo gudutik zein Ekialdeko fronteko borroka latzetatik atentzioa erakarri behar baitzuten italiarrek. [1]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxoaren 11tik aurrera, bi eguneko artilleria bonbardaketaren ostean, bosgarren gudua Tolmin eta San Michele (Debela griža) mendien artean dagoen ibaiaren bideartean kontzentratu zen. Italiarrek alferrik saiatu ziren Podgora muinoa austriar soldaduei kentzen.[2]
Handik zenbait kilometrotara italiarrek Sabotin (Mont Sabotino) hartu zuten, aurreko negutik ongi planifikatua zegoen eraso bakarra. Sabotingo posizioa guduan zehar egindako aurrerapen bakarra izan zen. Beste leku batzuetan, Mrzli mendian, Tolminen eta San Martinoko baserrian barne ez zuten arrakastarik izan.[2]
Hegoalderantz elurrak eta lainoak italiarrei erasoak bukatzera behartu zituzten, astebeteko borroken ondoren. Eraso honetan parte hartu zuten 2. eta 3. armadek, aurreko guduetan baino galera gutxiago jaso bazituzten ere, 4.000 soldadu hil eta zauritu jaso zuten.[2]
Frontearen zenbait aldetan zehar, batez ere Gorizia inguruan, borrokek martxoaren 30era arte eta handik aurrera ere jarraitu zuten, garaile argirik sortu ez zuen borroka luze batean.
Borroka amaitzekotan zegoenean, porrota ikusita, Cadornak beren aliatu errusiarrei eskatu zien Austria-Hungariako unitateak ekialdeko frontean borrokan jarrai zezatela, haren unitateak frontetik Trentinorantz bideratzeko asmoz, austriarren atentzioa jaso gabe.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gudua italiar porrotean amaitu zen guztiz. Bi hilabete geroago, maiatzean, austria-hungariarrek haien Strafexpedition-a bideratu zuten, Asiagoko Gudua izena hartu zuena. Haien kontraerasoa baita porrotean amaitu zen, fronte italiarra denbora batez estatikoa mantenduko zela argi utziz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Schindler, John R.. (2001). Isonzo: the forgotten sacrifice of the Great War. Praeger ISBN 978-0-275-97204-2. (kontsulta data: 2025-01-21).
- ↑ a b c Thompson, Mark. (2009). The white war: life and death on the Italian front, 1915-1919. Basic Books, a member of the Perseus Books Group ISBN 978-0-465-01329-6. (kontsulta data: 2025-01-21).