Edukira joan

Isotta Nogarola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isotta Nogarola

Bizitza
JaiotzaVerona, 1418
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVerona, 1466 (47/48 urte)
Hobiratze lekuaVerona
Jarduerak
Jarduerakidazlea, humanista eta filosofoa

Isotta Nogarola (Verona, Italia, 1418 - ibidem, 1466) italiar humanista, intelektuala, filosofoa eta idazlea izan zen. Epistola, elkarrizketa, diskurtsoa eta kontsolamendua landu zituen.[1][2][3]

Bere lanik ezagunenean, De pari aut impari Evae atque Adae peccato (Adan y Evaren pekatuari buruzko elkarrizketa), Evaren mitoa edo jatorrizko bekatuaren mitoa eztabaidatzen du, Europan hainbat mendez izan zen eztabaida bat inauguratuz emakumearen generoari eta izaerari buruz.[4]

Testuingurua: Humanismoa eta Errenazimentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenazimentuan, gizonek prozesu politikoak menderatzen zituzten, eta emakumeek ezin zuten bizitza publikoan parte hartu. Mutil gazteek Florentzian XIV. mendean hasi eta Italian zehar zabaldu zen humanismoa izenez ezaguna izan zen mugimenduaren diziplinak ikasten zituzten, familia nobleek jarraitutako ikasketa klasikoaren estiloa zena. Beren interesak kultura erromatar eta Greziako klasikoetara bideratzean, jakintsuek uste zuten hezkuntza humanistikoak gizon gaituagoak egin eta ezagutza hobeto ulertzea ekarriko zuela.

Eskolak prest zeuden poesia, gramatika, erretorika, historia eta filosofia morala irakasteko, eta horrek edozein gazteri bere etorkizun politikoan lagunduko ziola uste zuten. Benetako humanista batek gutunak idazten zituenerako errespetatua eta aitortua zen talde batentzat, eta erantzunaren zain egoten zen. Erantzunak ikastunari babesa eta laudorioa ekartzen bazion, berri hori zabalduz joaten zen, bere karreraren eraikuntzarako lekua irabaziz.

Familia ahaltsu askok bultzatzen zuten beren alabek ere mutilei ematen zitzaien heziketa literario eta filosofiko bera jaso zezaten. Hala ere, ez zuten espero hauek bizitza akademiko eta literario aktiboa izaterik, foroa emakumeei debekatua zegoen eta.

Isotta Nogarola Veronako familia noble batean jaio zen, kulturarekiko interes komuna zuena eta bere alabak ere hezteko tradizio handia zuena, eta hainbat belaunalditan zehar emakume letratuak sortu zituena. Horri esker, Isottaren izeba Angela Nogarola poeta ezaguna izan zen. Nogarolak hamar haurride izan zituen, eta horietako zazpik helduarora arte iraun zuten bizirik.

Isottaren amak, Bianca Borromeo legelari eta alargunak, bere senarra 1425 eta 1433 urteen artean hil baitzen, berak eta bere ahizpa Ginevra eta Laurak Studia humanitatis programaren araberako hezkuntza osoa izatea nahi izan zuen, eta horregatik latina menderatu zuen, hizkuntza horretan idatzi baitzuen bere ekoizpen guztia. Irakasleetako bat Martino Rizzoni izan zen, Guarino de Verona poeta eta humanistaren dizipulua.[5]

Bere hezkuntzan erretorika baino ez zitzaion falta izan, emakume baten ikaskuntzarako garrantzirik gabekotzat jotzen zena, ez baitzuen inoiz jendaurrean hitz egiteko aukerarik izango.

Hamazortzi urterekin jada ospetsua zen. Latinezko elokuentzia oso errespetatua zuen, eta bere erudizio eta originaltasunarengatik zen ezaguna. 1437an, Guarino Veronakoari eskutitz bat idatzi zion, baina honek ez zion erantzun, publikoki umiliatuz. Hilabete batzuk geroago, Isottak bigarren eskutitz bat bidaltzea erabaki zuen, erantzun faltaz kexatuz, barregarri geratu baitzen.

«Zergatik... jaio nintzen emakume? gizonek hitz eta egitez mespretxatua izateko? Bakardadean egiten diot galdera hau neure buruari... Ez idaztean egin didazun bidegabekeriak sufrimendu handia eragin dit, ezin bailiteke sufrimendu handiagorik egon... Zerorrek esan zenuen ez zegoela lortu ezin nuen helbururik. Baina orain, ezer ez denez behar bezala jazo, nire pozak tristurari bide egin dio... Hiri osoan nitaz trufatzen dira eta, emakumeak trufatzen dira nitaz.»

Bigarren eskutitz horri emandako erantzunean, Guarinok erasoen aurrean indartsu izateko aholkatu zion, baina baita bere sexurako egokia ez zen jarduera bat utzi eta ezkontzeko ere; izan ere, nahi zuena “gizon bat emakumearen barruan” sortuz baino ez zen posible.[6]

Difamazioa eta bizitza publikotik erretiratzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1439ko erdialdean, Plinius Veronarrak sinatutako satira anonimo bat Veronan eta Venezian zehar ibili zen, Ludovico nebarekin nahasmendua eta intzestua zuela egotziz. Panfletoan Pliniusek bere kontrako amorrua erakusten zuen, hain joera antinaturala erakusteagatik, “jariotasuna zuen emakumea inoiz ez zela kastoa” argudiatuz.[5]

1440an, Damiano del Borgo humanistari idatzi zion zerrenda bat, non iraganeko emakume heroien balentria handien, amazonak eta beste emakume jakintsu batzuk barne zituen. Idazki horretan galdetu zion ea —zerrenda horren aurrean— ez zen egia emakumeek gizonak gainditzen zituztela elokuentzian eta bertutean.[7]

1441ean, Isottak bizitza publikoari uko egitea erabaki zuen eta bere etxean giltzapetu zen amarekin, Nogarola familiak hiritik kanpo zuen etxaldean. Ikasketekin jarraitu zuen, liburu sakratuetan gero eta arreta handiagoa jarrita, literatura klasikoa alde batera utzi barik. Haren zelibatoa eta birjintasuna gizarteak onartu zituen, emakume intelektual erlijiosoaren tradizioarekin jarraitzen zuelako.

1450eko jubileua zela-eta, Erromara bidaiatu zuen, eta Nikolas V.aren aurrean otoitz egin zuen, Aita Santuari eta kardinalei jakituria eta elokuentzia erakusteko. Gero, Pio II.ari zuzendu zion epistolak, Bessarione kardinalari Veronara bisitan joateko gogoa eragin zion.[7]

1451n, hamar urteko isilunearen ondoren, bere lanik ezagunena kaleratu zuen, De pari aut impari Evae atque Adae peccato izeneko jatorrizko bekatuan Adan eta Evaren erruaren inguruko elkarrizketa. Lan horretan solaskideak Isotta Nogarola bera eta Ludovico Foscarini veneziar politikari eta literatoa dira, zeinaren adiskidetasunak eta korrespondentziak hura hil arte iraun zuen.[5]

1453an, ezkontza proposamen bat jaso zuen, baina ez zuen onartu. 1466an hil zen, 48 urte zituela. Veronako Santa Cecília elizan lurperatu zuten.

  • Epistola askoren egilea izan zen, non bere erudizioan Virgilio, Valerio Maximo, Juvenal eta Petrônio aipatzen dituen. Lehenengoa 1434koa da eta Ermolao Barbarori zuzenduta dago. Ermolao Barbaro eta Lodovico Foscarinirekin ere korrespondentzia izan zuen. 1435ean Giacomo Foscarirekin hasi zen idazten, Francesco Foscari dogo edo gidariaren semearekin.
  • De pari aut impari Evae atque Adae peccato (1451).
  • Bere lanen artean, San Jeronimoren biografia bat, gurutzada bat eskatzeko gutun bat (1459) eta aita bati semearen heriotzarengatik kontsolatzeko eskutitz bat ere badaude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ilecara. (domingo, 25 de abril de 2010). «MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS: Siglos XIII al XV - Isotta Nogarola» MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  2. (Gaztelaniaz) Micronet. (2022-06-02). «Nogarola, Isota (?-1466).» MCN Biografías (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  3. Boršić, Luka; Karasman, Ivana Skuhala. (2015). «Isotta Nogarola—The Beginning of Gender Equality in Europe» The Monist 98 (1): 43–52. ISSN 0026-9662. (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
  4. semaangeles, Por. Isotta Nogarola, entre la aurora del feminismo y el machismo enraizado – EPISTÊMAI. .
  5. a b c Bertomeu Masiá, M. José. (2007). [https://ddd.uab.cat/pub/lectora/20139470n13/20139470n13p17.pdf «“Transgredir aquellas reglas de silencio impuestas a las mujeres: Isotta Nogarola e Isabella di Morra”,»] Lectora.
  6. «Issotta Nogarola (1418-1466)» lclcarmen1bac 19 de febrero de 2019.
  7. a b Flórez, Mercedes Arriaga. ISOTTA NOGAROLA ¿Quién pecó más, Adán o Eva?. .
  • Jacopo Filippo Foresti de la Bergamo (1434–1520). De plurimis claris sceletisque mulieribus

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]