Israel-Palestina Gatazka 2021ean
Israel-Palestina Gatazka 2021ean | |
---|---|
Mota | gatazka etniko gatazka armatu gertaera civil disorder (en) ![]() |
Honen parte da | Israel-Palestina Gatazka |
Denbora-tarte | 2021eko maiatzaren 6a - 2021eko maiatzaren 21a |
Data | 2021 |
Operation Breaking Dawn (en) ![]() | |
Kokaleku | Southern Levant (en) ![]() |
Herrialdea | Israel eta Palestina |
Parte-hartzaileak | |
Honen ondorioa | international reactions to 2021 Israel–Palestine crisis (en) ![]() |
Pertsona hilak | 300 (Palestinar) |
Pertsona zaurituak | 1.600 592 (Israeldar) |
Atxilotu kopurua | 376 |
Komunikabide | |
Kronologia | |
2021 Lod riots (en) ![]() | |
Operation Guardian of the Walls (en) ![]() | |
Jerusalem riots (2021) (en) ![]() | |
2021 Acre riots (en) ![]() | |
Osatuta | |

Israel-Palestina Gatazka berriro ere 2021eko maiatzaren 6an hasi zen. Liskarrak hasieran palestinar manifestarien eta Israelgo poliziaren artean izan ziren. Gatazkaren jatorria Israelgo Epaitegi Nagusiaren Sheij Jarrah Jerusalemgo auzotik kanporatutako palestinarren gaineko erabakia izan zen. Ondorioz, gutxienez 300 pertsona zaurituak izan ziren, gehienak palestinarrak. Gatazkaren maila gora igo zuen hurrengo egunetan, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka Israelgo hiri gehiagotara zabalduz. Eskuin muturreko jende saldoak arabiarrak jipoitzen eta dendetako kristalak hausten ibili ziren bitartean, Israelgo armadak Gazaren aurka aritu zen.
Gertaerak Laylat al-Qadr edo Patuaren Gauarekin batera eman ziren, musulmanentzat garrantzi handiko festa bitartean. Halaber, egun horretan juduen Jom Jerusalem edo Jerusalem Eguna ospatzen zen.
Gazaren aurkako erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bonbardaketak egiten eta mugatik lehergailuak botatzen aritu zen Israel, maiatzaren 10etik, Harresien Zaindariaren Operazioa delakoan. Etengabe, bestetik, ari zen handitzen erasoen ondorioz hildakoen kopurua. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 83 lagun hil zituzten jada israeldarrek, eta gutxienez 487 lagun zauritu. Aireko erasoen ondorioz ez ezik, «gas toxikoa» arnastuta ere hil ziren horietako zenbait, ministerioaren arabera. Hildakoen artean Mohammed Abdullah Fayyad Hamassen komandantea zegoen. Palestinako miliziek ere suziriak jaurtitzen ari ziren, baina misilen aurkako Israelen sistemak atzeman zituen gehienak;[1] suziri horiek gutxienez zazpi biktima eragin zituzten.[2]