Israelgo Defentsa Indarrak

Israelgo Defentsa Indarrak (hebreeraz: צְבָא הַהֲגָנָה לְיִשְׂרָאֵל, Tsva ha-Hagana le-Yisra'el; hitzez hitz, «Israelen Defentsarako Armada»), maiz Tzahal[1] (hebreeraz: צה״ל) hebreerazko akronimoarekin izendatua, Israelgo Estatuko armadak hartu duen izena da.
Tzahalek hiru adar ditu: Aireko Indarra, Itsas Armada eta Lurreko Indarrak. David Ben-Gurion defentsa ministroak sortu zuen, 1948an, Haganah osatzen zuten paramilitarrak militar bilakatu zituenean. Tzahalen egungo buruzagi nagusia (Rav Aluf) Eyal Zamir jenerala da. Israelek 187.000 soldadu aktibo profesional ditu, eta beste 565.000 erreserban. Guztira 700.000 soldadu mobiliza ditzake, hau da, Israelgo nazionalitatea dutenen % 10.
1967az geroztik, Tzahalek segurtasun harreman estua du Ameriketako Estatu Batuekin,[2] besteak beste armen ikerketa eta garapenean. Uste da Tzahalek arma nuklearren ahalmen operatiboa duela 1967az geroztik, gutxienez 80 buru nuklearrekin eta gehienez 400ekin.[3] Israelek Palestinan okupatuta dituen lurraldeetan Tzahalen ekintzek eta politikek kritikak eragin ditu mundu zabalean: Tzahal akusatzen dute palestinarren aurka zapalkuntza egiten duela, diskriminazioa, legez kanpoko hilketak eta giza eskubideen urraketa sistematikoak. Giza eskubideen aldeko hainbat erakunde eta ekintzailek Tzahali leporatzen diote palestinarren aurka genozidioa egiten ari dela, bereziki Gazako zerrendan.[4][5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ (Ingelesez) Mahler, Gregory S.. (1990). Israel After Begin. SUNY Press, 45 or. ISBN 978-0-7914-0367-9..
- ↑ (Ingelesez) Avner Cohen, The Worst-Kept Secret: Israel's bargain with the Bomb (Columbia University Press, 2010), 1. taula, xxvii. orrialdea eta 82. orrialdea.
- ↑ (Ingelesez) Israel: 50 Years of Occupation Abuses. Human Rights Watch 2017-06-04.
- ↑ (Ingelesez) Israel, West Bank and Gaza. United States Department of State.
- ↑ (Ingelesez) Israel's apartheid against Palestinians: a cruel system of domination and a crime against humanity. Amnesty International 2022-02-01.