Istakhr
| Istakhr | |
|---|---|
| Irango ondare nazionala | |
| Mota | giza kokalekua, arkeologia-aztarnategia eta antzinako hiria |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 29°58′54″N 52°54′34″E / 29.9817°N 52.9094°E |
| Eskualde geografiko | Persis |
Istakhr (pehlevieraz: Stakhr; persieraz: اصطخر, Estakhr) Stakhr izenez ere ezaguna, Persiako (Iran) antzinako hiri bat da, Fars probintzian kokatua, Persepolistik 5 kilometro iparraldera. Akemenestar dinastiaren garaian, hiri oparoa izan zen.
Iturri historikoetan —hala nola Al-Tabariren Profeten eta erregeen historia delakoan— ez da aipatzen, partiar garaia arte. Asdaxir I.a hiri honetako erregea izan zen III. mendearen hasieran; ondoren, Artaban V.a partiar erregeen erregea tronutik bota zuen, eta sasanidar dinastia hasi. Hiriak Anahita jainkosaren omenezko tenplu bat zuen.
Hiriak Avestaren jatorrizko idazkia zuen, Alexandro Handiak erre zuen arte.
Istakhr, denbora batez, Persia sasanidarraren hiriburu bihurtu zen, Ardashir I.aren erregealdian, hiriburutza Ktesifona aldatu aurretik. Istakhr sasandar garaian (III.-VII. mendeak) eta omeiar garaian garatu zen. Persiaren musulmandar konkistan erre zuten arabiar inbaditzaileek. Berreraikia izan aurretik, hiriak bere garrantzia galdu zuen, Xirazen mesedetan. Farsen hiriburua izan zen, Xiraz sortu arte. Gaur egun, toki arkeologiko bat baino ez da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Indusketak, Istakhr hirian.
