Istiluen aurkako eskopeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Istiluen aurkako eskopeta
Uip policia pelotas goma 001.jpg
Mota Eskopeta
Zerbitzua
Produkzioa
Zehaztasunak

Istiluen aurkako eskopeta indar armatuek gatazka zibilen errepresiorako erabilitako arma mota bat da.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean, eskopeta arrunt baten eraldaketa da, kanoi laburragoarekin, perdigoiak, altzairuzko balatxoak edo "baba-poltsa" kartutxoak bezalako munizio berezia botatzeko prestatua.[2] Batzuetan ehiza-eskopetak baino karga handiagoa onartzen dute, eta ahoko edo bokatxa berezi bat ezar dakioke, gomazko pilotak jaurtitzeko.[3]

LBD (lanceur de balles de defense) motako gomazko piloten jaurtigailu bereziak ere badira, istiluen aurka erabiltzeko apropos diseinatuak.

Giza eskubideen aldeko erakundeen salaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza eskubideen aldeko erakundeek istiluen aurkako eskopeta hauen legez kanpoko eta neurrigabeko erabilera salatu dute.[4] Zehazki, protesta sozialak kontrolatzerakoan poliziaren gehiegikerien instrumentu bezala seinalatu dira, jendea larriki zauritu edo are, hiltzeko gai direlako munizio desegokia edo distantzia motzean tiro egin ezkero.[5]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskopeta mota honen arauak herrialde batetik bestera alda daitezke.[3]

Chile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txileko Karabineroak bezalako indar armatuek istiluen aurkako eskopetak erabiltzen dituzte: modelo batzuk Escort Aimguard (Hatsan konpainia turkiarrarena) eta Benelli M3 italiarra dira.[6]

2019ko Txileko protestetan erabilitako istiluen aurkako eskopetek ehunka pertsonari begi zauriak eragin zizkien. Eskopeta hauen munizioa gomazkoa edo kautxuzkoa zela iragarri bazen ere, nagusiki berunez osatua zegoen (Txileko Unibertsitateko ikerketa batek erakutsi zuenez).[7]

2012an, Txileko Karabineroen barne dokumentu batek arma hauek erabiltzeko gomendioak adierazten zituen, 5 metrotik beherako distantzian hilgarriak izan zitezkeela ohartuz; 5-35 m artean zauri larriak eragin zitzaketela; baita 35 metrotatik gora ere leku sentikorretan ere (begietan, esateko).[6]

Kolonbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbian istiluen aurkako zenbait eskopeta eta munizio erabiltzen dira, hain hilgarriak ez direnak, eta 02903 Ebazpenaren bidez arautuak (indarra erabiltzeko eta arma, munizio, elementu eta gailu ez hain hilgarrien erabilpenaz).[8]

2019ko Kolonbiako protestetan, Dilan Cruz ikaslearen hilketaren ostean egindako ikerketa forenseek erakutsi dute 12 kalibreko eskopeta batek botatako "baba-poltsa" kartutxo batek eragin zuela heriotza. Erabilitako arma eta munizio hauek Kolonbiako Poliziaren istiluen aurkako indarrek erabili ohi dituzte.[9]

Mexiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arma hauen erabilera 2019ko indarren erabilerari buruzko Legearen 11. artikuluak arautzen du.

Gatazka sozial desberdinak zirela eta, Puebla eta Chiapas bezalako estatuek arma hauen erabileraren aldeko legeria bultzatu zuten, "Bala Legea" bezala ezagunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ACNUDH | Principios Básicos sobre el Empleo de la Fuerza y de Armas de Fuego por los Funcionarios Encargados de Hacer Cumplir la Ley» www.ohchr.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-18.
  2. (Ingelesez) «Definition of riot gun | Dictionary.com» www.dictionary.com . Noiz kontsultatua: 2019-12-18.
  3. a b Protocolos de la actuación policial en Chile. . Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 18a.
  4. ARMAS PARA LA REPRESIÓN ¿ESTARÁN INCLUIDAS EN UN TRATADO SOBRE EL COMERCIO DE ARMAS?. . Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 18a.
  5. (Gaztelaniaz) Avenue, Human Rights Watch | 350 Fifth; York, 34th Floor | New; t 1.212.290.4700, NY 10118-3299 USA |. (2019-11-26). «Chile: Llamado urgente a una reforma policial tras las protestas» Human Rights Watch . Noiz kontsultatua: 2019-12-18.
  6. a b (Gaztelaniaz) Ya en 2012 informe de Carabineros advirtió que escopetas antidisturbios provocan lesiones letales y estallido ocular – CIPER Chile. . Noiz kontsultatua: 2019-12-18.
  7. .
  8. (Gaztelaniaz) «"Bean bag", la munición que mató a Dilan Cruz» ELESPECTADOR.COM 2019-11-28 . Noiz kontsultatua: 2019-12-18.
  9. (Gaztelaniaz) «Policía seguirá utilizando escopeta calibre 12, la misma con la que dispararon a Dilan Cruz» Noticias Caracol 2019-11-28 . Noiz kontsultatua: 2019-12-18.