Istinga-esneki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Istinga-esnekia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius lacunarum
Hora, 1960

Istinga-esnekia (Lactarius lacunarum) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Ez da jangarria, ia Lactarius guztiak bezala (niskaloa edo esnegorria izan ezik). Euskal Herrian ez da ohikoa, baina bai Frantziako Landetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm arteko diametroa du, hasieran ganbila, gero hondoratu egiten da erdian, titi baten arrastoekin edo ez, eta ertza uhindua. Eguraldi hezearekin arre-gorrixka-adreilu kolorea du, lehortzean bizitasuna galtzen du, oso azaleko pitzadura zentrokideak ere baditu; zahiaren antzeko ezkatatxoz estalita.

Orriak: Finak, estu, itsatsiak edo dekurrenteak; lehenengo zurixkak edo haragi-okre kolorekoak, gero arre-gorrixkak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kapelaren diametroaren antzeko luzera du eta antzeko kolorea, goialdean zimur txikiak ditu eta oinarrian ilupazko eremu bat.

Haragia: Airearekin kontaktuan ez da horixkatzen. Latex ugari eta zuria du, potasarekin ez da haragiaren kolorea aldatzen, baina berez horitu daiteke orrietan. Itxaron ondoren pixka bat mingotsa. Lactarius quietus delakoaren usain arina.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius aurantiacus taldekoekin, tonu laranja biziak dituzte, lirainagoak dira eta ez dute lokatza eta urmaelen hurbiltasuna gogoko.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Erraz putzuz betetzen diren lekuetan, taldeka ateratzen da, belar artean edo lur biluzian. Haritzen, sahatsen, haltzen, lizarren eta abarren [3]deskonposatzen ari diren hostoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia eta Mexiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 532 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 92 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]