Isurpen motel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Isurpen motelingelesez: Creep— saiakerek materialen egonkortasun dimentsionala aztertzen dute. Material zurrunek trakzio eta konpresiozko tentsioak jaso dezkete denbora luzean. Material likaelastikoek ez dute portaera hori erakusten. Fluxu motela lasaikuntza fenomenoak Hookeren legea aplikatu ezin den materialetan aztertzen dira. Material hauetan Hooke-ren legearn termino linealez gain denboraren dependentzia duten tentsio/deformazio deribatuak agertzen dira.


Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak trakzioan, konpresioan edo ebakiduran egin daitezke. Saiakerak frogetari zama konstante bat aplikatzen zaio eta deformazioa demboraren zehar nehurtzen da. Isurpen-moteleko saiakerarik arruntenak trakziozkoak dira. Oso erraza da zama denbora luzean ezartzea, adibidez, probetatik zintzilik dagoen pisua ipiniz.

Saiakera-denbora eta zamak oso aldakorrak dira material ezberdinetan.

Isurpen-moteko deformazio-denbora kurba aztertzean hasierako unean deformazio azkar bat ikus daiteke. Denbora pasa ahala deformazioa txikiagoa egiten da balore ia konstante bateraino.

Tenperatura eta beira-trantsizioaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polimero amorfoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera tenperatura Tg-ren (beira-trantsizioa) azpitik dagoenean polimeroa zurruna da. Polimeroa ostzen duten kateek ez dute beraien artean irristatzeko errestzasunik. Ondorioz isurpen-motela txikia izango da.

Tenperatura igotzean kateek mugitzeko erreztasuna irabaziko dute beraien artean errazago irristatuz. Horrela isurpen-motela handiagoa izango da.

Saiakera tenperatura Tg-ren gainetik dagoenean, materiala bere egoera solidoa galtzen hasiko da. Deformazioak altuagoak izango dira baina isurpen-motelaren abiadura normalean jaitsi egiten da.

Saretutako polimeroetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saretzeak polimeroaren deformazioa oztopatzen du ondorioz saretutako polimeroek isurpen-motel txikiagoa dute.

Saretze maila baxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera tenperatura Tg-a baino askoz txikiagoa denean polimeroa ain da zurruna non saretzeak ez du eraginik. Kateak ez dute inolako mugikortasunik.

Tenperatura igotzean, saretzearen eragina nabarmenagoa egiten da. Kateak mugitzeko erreztasuna irabazten dute baina saretzeak mugikortasun hori oztopatzen du.

Saiakera tenperatura Tg-aren gainetik dagoenean saretze mailak markatuko du polimeroaren-isurpen motela. Geroz eta saretze maila altuagoa polimeroa zurrunagoa izango da eta ondorioz isurpen-motela txikiagoa. Saretze mailaren aldaketa txikiek isurpen-motelean aldaketa handiak sorrarazi dezakete.

Saretze maila altua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saretze maila altuko polimeroek sarea ostzen duten lotura anitzen ondorioz oso Tg altuak dituzte. Gehienetan Tg tenperaturara iritsi baino lehen polimeroa deskonposatu egiten dira. Polimero auen isurpen-motela oso txikia da zama altuak eta dembora luzeak behar dira aztertu ahal izateko.

Polimero erdikristalinoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera tenperatura Tg-a baino askoz baxuagoa denean, materiala oso zurruna da. Kateen arteko mugimendua oso txikia da baina polimeroan dauden kristalak bere irristazte-planoetan mugitu daitezke, honek isurpen-motelaren abiadura igo dezake.

Tenperatura igotzean kateak mugimundua irabaziko dute baina kristalek kateen mugimendua oztopatuko dute. Horrela isurpen-motelaren abiadura txikiagoa izango da.

Kristaltasun maila %20 ingurukoa denean, materiala kautxu bat baino zurrunagoa da.

Kristaltasun maila %50 ingurukoa denean, kristaltxoak elkar jotzen dute. Fase kristalinoak esfortzuaren zati gehiena jasotzen du.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]