Italo Calvino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italo Calvino
Italo-Calvino.jpg
Bizitza
Izen osoa Italo Giovanni Calvino Mameli
Jaiotza Santiago de las Vegas (en) Itzuli1923ko urriaren 15a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1923ko urriaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1985eko irailaren 19a)
Heriotza Siena1985eko irailaren 19a (61 urte)
Hobiratze lekua cemetery of Castiglione della Pescaia (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: traumatic intracranial hemorrhage (en) Itzuli
peritoneal carcinoma (en) Itzuli
Familia
Aita Mario Calvino
Ama Eva Mameli Calvino
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Turingo Unibertsitatea
Florentziako Unibertsitatea
Hizkuntzak Italiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, saiakeragilea, eleberrigilea, gidoilaria eta autorea
Lantokia(k) Sanremo
Lan nabarmenak The Baron in the Trees (en) Itzuli
Invisible Cities (en) Itzuli
If on a winter's night a traveler (en) Itzuli
Six Memos for the Next Millennium (en) Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Robert Louis Stevenson eta Vladimir Nabokov
Kidetza Oulipo (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0130902
italocalvino.it

Italo Giovanni Calvino Mameli (Santiago de las Vegas, Kuba, 1923ko urriaren 15a - Siena, Italia, 1985eko irailaren 19a) italiar idazlea izan zen.

Konpromezu politiko, zibil eta kultural handiko intelektuala XX. mendearen bigarren erdiko Italiako narratzaile handienetako bat izan da. Neorrealismotik Postmodernismora, bere garaiko joera nagusienak jarraitu zituen, beti ere bilaketa pertsonal eta koherente batetik garatuz.

Bere ibilbide literarioan erabilitako gai anitzak hainbat maisulanetan islatuak izan dira: I nostri antenati trilogia, Marcovaldo edo urtaroak hirian (Marcovaldo, ovvero le stagioni in città), Le cosmicomiche, Se una notte d'inverno un viaggiatore...[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Datu biografikoak: ni oraindik naiz, Crocerekin batera, egile bati buruz garrantzia duen gauza bakarra bere lanak direla pentsatzen duenetako bat (garrantzia dutenean, noski). Horregatik, datu biografikoak ez ditut ematen, edo gezurretazkoak ematen ditut, edo aldi batetik bestera aldatzen ditut. Galdetu egidazu jakin nahi duzun hori eta esango dizut. Baina ez dizut sekula egia esango, hortaz ziur egon zaitezke. »

—Italo Calvino Germana Pescio Bottino-ri idatzitako gutunean, 1964ko ekainaren 9an[2]


Jatorri familiarra eta haurtzaro kubatarra (1923-1925)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italo Calvino 1923ko urriaren 15ean, Santiago de las Vegas, Kuban jaio zen guraso italiar batzuen semea zen. Bere aita, Mario Sanremon jaiotako agronomoa zen eta ama, berriz, Sassarin sortua, Paviako Unibertsitatean botanikako irakaslea. Lehen gerra mundiala eta gero ezkondu eta Kubara joan ziren, Mariok azukre kañaren produkzioko estazio agronomiko bat zuzentzen zuelako. 1925ean Sanremora itzuli ziren.

Haurtzaro eta Nerabezaroa (1925-1938)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanremo-n Calvinok haurtzaro lasai bizi izan zuen. Bere familia ezohikoa zen: zientzilariak, naturazaleak, libre pentsalariak eta Sanremo garai haietan jende xelebre eta kosmopolitaz beteta zegoen. Calvino sendiaren harremana faxismoarekin korapilatsua izan zen. Aita Turingo unibertsitatean lan egin ahal izateko Partito Nazionale Fascista-n izena ematera eta erregimenari fideltasuna agintzera behartu zuten. Italo Calvinoren lehen harremana kultura faxistarekin 1929 eta 1933 artean izan zen, "balilla" (Opera nazionale balilla erakundeko faxismoaren gaztediko partaideen izena) izatetik libratu ezin izan zuenean, eskola ume guztiak bezala. Hala ere, haur-esperientzia hori ez da dramatikoa izango, berak dioenez.

1934, Sanremoko «Gian Domenico Cassini» lizeoan sartu zen, eta erlijio-ikasgaiaz salbuetsia izango da gurasoen eskaerez.

Calvino familiak ez zeukan erlijio federik eta garai haietan jarrera agnostikoa azaltzea "inkonformistatzat" hartua izatea esan nahi zuen. Calvinorentzat hau garrantzitsua izan zen tolerantzia eta desberdintasunaren sentimenduetara ireki eta bestearen arrazoiak konfrontatzeko aukera izateagatik.

Urte horietan lan literarioen irakurketara inguratuko da, ironia sistematikoaren izpirituarekiko bere interesa suspertzen zutenak. Komikiak marrazten ditu eta zinemarekin maitemintzen da.

Gaztaroa (1938-1943)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calvinoren jarrera ideologikoak ez dauka gerra hasi arte norabide zehatzik.

Garai honetan idazkuntzaren interesa sortzen zaio eta poesiak, narrazio motzak, antzerki lanak idazten hasiko da eta marrazkiak ere egingo ditu.[3]

Turingo unibertsitateko Nekazaritza fakultatean izena eman zuen eta jarraituko zuen gero eta nabarmenago bere benetako interes gisa azaltzen direnak lantzen: literatura, zinema, antzerkia...

1942ean "La commedia della gente", antzezlana idatzi zuen eta urte berean bere lehen gazte ipuinak jaso zituen "Pazzo io o pazzi gli altri" izenarekin.

Turingo giro kultural biziak eta erregimenaren aurkako bor-bor politikoek, literatura eta politika bat egiten dute beregan.

Irailaren 8a eta gero, Saloko Errepublikaren errekrutatzeari ihes egiteko hainbat hilabetez ezkutatuta egon zen eta bakardadeari iskin egiteko bere idazle bokazioan eragin handia izango zuen irakurketa asko egin zuen.

1943ko abuztuaren 9an itzuli zen Sanremora eta erresistentzian sartu zen[4] eta esperientzi hau bere lehen nobelaren oinarria izan zen, Il sentiero dei nidi di ragno.

Bigarren mundu gerra ondorengo konpromezua (1945-1958)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberazioa eta gero, Italiako Alderdi Komunistako partaide bihurtuko da eta bere parte-hartzea batez ere egunkari eta aldizkari politikoetan idatziz egingo du.

Turingo Letra fakultatean emango du izena. Cesare Pavese ezagutuko du eta bere lanen lehen irakurle izateaz gainera bere gida bihurtuko da giza- eta kultur gaietan.

1947an Einaudi argitaletxearekin lanean hasten da eta harreman hau nagusi bihurtuko da Calvinoren jardueran, nahiz eta aldizkakoa izan. Jarduera kulturalak biziagotuko dira eta horrekin batera pertsona ugari ezagutuko du: Vittorini, Natalia Ginzburg, Delio Cantimori, Franco Venturi, Norberto Bobbio e Felice Balbo.

1953 eta 1954 bitartean, bereziki maite duen proiektu batean ariko da: Fiabe italiane[2]

1957an, armada sobietikoak Hungaria inbaditu ondoren, Italiako Alderdi Komunistan dimisioa emango du, nahiz eta desilusio horrek ez dion axolagabekeriara eramango baizik eta kritikoa eta propositiboa izatera, berak propio adieraziko duen bezala.[5]

Heldutasun artistikoa (1958-1985)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazten eta bidaiatzen jarraituko du eta Vittorinirekin batera Il Menabò aldizkaria sortu zuen. Bere fama finkatuta dago dagoeneko. Oso maiz deitzen dute hitzaldi eta mahai-inguruetarako Europako herri askotatik. Honelako bidaietako batean, 1962an Parisen ezagutuko du bere emaztea, jatorri judutarreko itzultzaile argentinarra Esther Judith Singer, Chichita ezizenez ezaguna.

1964an, Habanara itzuli zen Chichitarekin ezkontzeko. Orduan ezagutu zuen Ernesto Che Guevara, eta urte amaieran Italiara itzuli zenean l'Associazione Nazionale di Amicizia Italia-Cuba sortzen lagundu zuen.

1967ko udan Parisera bizitzera joan zen familia osoarekin. 5 urtez egotea pentsatuta bazuen ere 13 urtez geratuko da bertan 1980ean Romara itzuli arte. Parisen bertako bizitza kulturala jarraitzen bazuen ere, pixka bat aparte biziko da nahiz eta hainbat idazle eta intelektualekin harremanak izan: Georges Perec, François Le Lionnais, Jacques Roubaud, Paul Fournel, Raymond Queneau.

Calvino Parisen zegoen bitartean bere lagun Che Guevara hilko zuten 1967ko urriaren 9an Bolivian. Artikulu bat idatzi zuen handik astebetera, 1968an espainolez argitaratu zena baina, aldiz, jatorrizko testua Italian 30 urte beranduago argitaratu zen, 1998an.[6]

1979an argitaratu zuen Se una notte d'inverno un viaggiatore eta La Repubblica aldizkariarekin hasiko da lanean eta ia erabat utziko dio bere parte-hartze politiko-sozialari.

Heriotza (1985)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko irailaren 6an, Roccamareko bere etxean zegoela iktus bat izan ondoren, irailaren 19an hil zen.[7]

Calvinoren obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo kontakizunetan nazien aurkako erresistentziako garaiak ekarri zituen gogora; gerra-giroa eta gaztaroko gertaerak adierazi zituen, batez ere. Neorrealismoaren barruan koka daitekeen garai hartako ispilu da Il sentiero dei nidi di ragno eleberria (1947, Armiarma-habien bidezidorra). Geroago, kontakizun filosofiko eta moralak eman zituen bere lanetan; ironiaren eta prosa poetikoaren bitartez, Italiako kristau-demokratekiko jarrera kritiko zorrotza bideratu zuen. Erdi Aroan kokaturiko kontakizunak, Il visconte dimezzato (1952, euskarara Iñaki Ugarteburuk itzulia, Bizkonde erdibitua), Il barone rampante (1957, Baroi igokaria)[8], Il cavaliere inesistente (1959), idazlearen garaiko munduari buruzko kritika bortitzak dira.

Ikuspegi kritiko hori alde batera utzi gabe betiere, umorea eta fantasia errealismoarekin nahasten ditu bere ipuin eta eleberrietan: La giornata d'uno scrutatore (1963, Boto-kontalari baten laneguna), Le cosmocomiche (1965, Kosmikomikoak), Le città invisibili (1972, Hiri ikustezinak), Se una notte d´inverno un viaggiatore (1979, Baldin negu gau batez bidaiari batek). Haurrentzat ere idatzi zuen: Marcovaldo, ovvero le stagioni in città izeneko kontakizuna (1963, euskarara Koldo Bigurik itzulia, Marcovaldo edo urtaroak hirian). 1980. urtean argitaratu zuen Una pietra sopra liburuan, 1945etik 1980ra bitartean idatzitako berrogei artikulu eta saiakera inguru bildu zituen. Italiako herri-ipuin zaharren biltzaile artazkoa izan zen. Garrantzi handikoa da, Ameriketan eman behar zituen zenbait hitzaldi bilduta, hil ondoren argitara eman zioten liburua, Six Memos for the next millennium (1989, Sei ohar gogoan hartzeko datorren milurtekoan), bertan dagoelako Calvinoren literatura-pentsamendua.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela eta ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il sentiero dei nidi di ragno, Torino, Einaudi, 1947.
  • Ultimo viene il corvo, Torino, Einaudi, 1949.
  • Bizkonde erdibitua (Il visconte dimezzato, Torino, Einaudi, 1952)
  • La formica argentina, in Botteghe Oscure, 10 zkia., 1952.
  • L'entrata in guerra, Torino, Einaudi, 1954.
  • La panchina. Opera in un atto, Sergio Liberovici musikarekin, Torino, Toso, 1956.
  • Fiabe italiane, Torino, Einaudi, 1956.
  • Il barone rampante, Torino, Einaudi, 1957.
  • I giovani del Po, in "Officina", 1957 urtarrila-1958 apirila.
  • I racconti, Torino, Einaudi, 1958.
  • La gran bonaccia delle Antille, in "Città aperta", 4-5 zkiak, 1957-07-25
  • Il cavaliere inesistente, Torino, Einaudi, 1959.
  • I nostri antenati (Il cavaliere inesistente; Il visconte dimezzato; Il barone rampante), Torino, Einaudi, 1960.
  • La giornata d'uno scrutatore, Torino, Einaudi, 1963.
  • La speculazione edilizia, Torino, Einaudi, 1963.
  • Marcovaldo edo Urtaroak hirian (Marcovaldo ovvero Le stagioni in città, Torino, Einaudi, 1963)
  • La nuvola di smog e La formica argentina, Torino, Einaudi, 1965.
  • Le cosmicomiche, Torino, Einaudi, 1965.
  • Ti con zero, Torino, Einaudi, 1967.
  • La memoria del mondo e altre storie cosmicomiche, Milano, Club degli Editori, 1968.
  • Gli amori difficili, Torino, Einaudi, 1970.
  • Le città invisibili, Torino, Einaudi, 1972.
  • Il castello dei destini incrociati, Torino, Einaudi, 1973 (La taverna dei destini incrociati barne).
  • Se una notte d'inverno un viaggiatore, Torino, Einaudi, 1979.
  • Palomar, Torino, Einaudi, 1983.
  • Cosmicomiche vecchie e nuove, Milano, Garzanti, 1984.

Saikaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Taccuino di un viaggio in URSS di Italo Calvino, 21 artikulu "l'Unità"-n argitaratuak, 1952 otailak 3 - martxoak 15
  • Vittorini. Progettazione e letteratura, in "Il Menabò", 10 zkia., 1967
  • Appunti sulla narrativa come processo combinatorio, in "Nuova Corrente", 4647 zkia., 1968.
  • Tarocchi. Il mazzo visconteo di Bergamo e New York, Parma, Ricci, 1969.
  • La tradizione popolare nelle fiabe, in Storia d'Italia, V.2, I documenti, Torino, Einaudi, 1973.
  • Autobiografia di uno spettatore, in Federico Fellini, Quattro film. I vitelloni, La dolce vita, 8 1/2, Giulietta degli spiriti, Torino, Einaudi, 1974.
  • Una pietra sopra. Discorsi di letteratura e società, Torino, Einaudi, 1980.
  • Collezione di sabbia, Milano, Garzanti, 1984.
  • Sotto il sole giaguaro, Milano, Garzanti, 1986.
  • Lezioni americane. Sei proposte per il prossimo millennio, Milano, Garzanti, 1988.
  • Sulla fiaba, a cura di Mario Lavagetto, Torino, Einaudi, 1988.
  • La strada di san Giovanni, Milano, Mondadori, 1990.
  • Perché leggere i classici, Milano, Mondadori, 1991.
  • Prima che tu dica «Pronto», Milano, Mondadori, 1993.
  • Eremita a Parigi. Pagine autobiografiche, Milano, Mondadori, 1994.
  • Mondo scritto e mondo non scritto, Milano, Mondadori, 2002.
  • Il libro dei risvolti, Torino, Einaudi, 2003.
  • Sono nato in America... Interviste 1951-1985, Milano, Mondadori, 2012.
  • Un ottimista in America, 1959-1960, Milano, Mondadori, 2014.

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ernesto Che Guevara. (1968) armiarma.eus, 2015. Itzultzailea: Kodo Izagirre
  • Kubako iraultzarentzat (1968) armiarma.eus, 2015. Itzultzailea: Kodo Izagirre
  • Hiriak eta zerua. 3 (Le città invisibili, 1972) altza.info
  • Senar-emazteak. (L'aventura di due sposi) (Gli amori difficili, 1970) Ipuin gogoangarriak antologian. Erein, 1997. Itzultzailea: Juan Garzia
  • Marcovaldo edo Urtaroak hirian (Marcovaldo ovvero Le stagioni in città), Ibaizabal, 1992. Itzultzailea: Koldo Biguri
  • Zozoaren ziztua. (Palomar, 1983). Egan, 1989-3/4 aldizkarian, 1989. Itzulpena: Donostiako Itzultzaile Eskolako bigarren ikasturteko ikasleek
  • Bizkonde erdibitua (Il visconte dimezzato, 1952), Elkar, 1989. Itzultzailea: Iñaki Ugarteburu
  • Udal usakumea, Korrok-8 aldizkaria, 1985. Itzultzailea: Talde Bulliziosoa
  • Groucho Marx-en zigarro purua, Literatur Gazeta-3, 1986. Itzultzailea: Felipe Juaristi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) Luperini, Romano; Pietro Cataldi; Lidia Marchiani; Valentina Tinacci. (2005). La scrittura e l'interpretazione. Palumbo Editore ISBN 88-8020-557-9.
  2. a b (Italieraz) Calvino, Italo. (2010-10-07). Perché leggere i classici. Edizioni Mondadori ISBN 978-88-520-1591-5 . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.
  3. (Italieraz) Barenghi, Mario; Bruno Falcetto. (1991). Cronologia introduttiva a Italo Calvino in Romanzi e racconti. Oscar Mondadori.
  4. (Italieraz) Biga, Francesco. (2006). Italo Calvino, il partigiano chiamato "Santiago". . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.
  5. (Italieraz) «Italo Calvino si dimette dal PCI» L'Indice dei Libri del Mese 2015-11-02 . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.
  6. «40° anniversario della morte di Guevara» www.siporcuba.it . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.
  7. «Saggi» www.sagarana.it . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.
  8. «Erroak eta hegoak. Patxi Zubizarreta; Josune Urrutia» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 33-36 orr..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]