Edukira joan

Itoiz udako sesioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itoiz udako sesioak
Jatorria
Argitaratze-data2024
IzenburuaItoiz udako sesioak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena100 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Larraitz Zuazo
Gidoigilea(k)Larraitz Zuazo
IMDB: tt34714758 Edit the value on Wikidata

Itoiz udako sesioak (Itoiz Summer Sessions) euskal film independente bat da 2024 urtean ekoiztua, Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak idatzi eta zuzendu dutena. Itoiz taldeko Juan Carlos Perez abeslari ohiaren gogoeta eta oroimenekin batera, Itoiz taldearen abestiak eta dokumetu grafikoekin batera XX. gizaldiko pasarte dramatizatuekin osatzen da. 2024ko azaroaren 14an ZINEBIn[1] eta Azaroaren 16an, Gijonen estreinatu zen; Euskadiko eta Espainiako zinemetan 2025eko urtarrilaren 24an estreinatu zen, Atera Filmsek banatua.[2]

Filma Bilbon estreinatu zenean honela azaldu zuten ZINEBIko antolatzaileok bere web orrian:

Horrela, Juan Carlosek taldearen muinera bidaia katartikoa hasiko du, 70eko hamarkadan Mutrikuko rock talde progresiboaren hastapenak birbiziz, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona.[3]

Inoiz ikusi eta entzun gabeko hainbat zinta aurkitu ondoren, Juan Carlos Perezek, Itoiz talde ikonikoaren liderrak, bere unerik gorenean taldea desegiteari buruz hausnartzera eramango gaitu; gaur egun oraindik ere ukatzen duen poparantz estilo aldaketa argia egin ondoren. Horrela, Juan Carlosek taldearen muinera bidaia katartikoa hasiko du, taldearen hastapenak gogora ekarriz, 70eko hamarkadan Mutrikun rock progresiboa egiten zuen talde gisa, eta iraganarekin adiskidetzeko balioko dio.[4]

2023ko maiatzean iragarri zen lehen aldiz Itoizen udako seioak proiektua, Itoiz euskal taldearen dokumental bat, Lararitz Zuazok zuzendua.[5] Proiektua 2018an hasi zen garatzen.[6]

Merkaturatzea eta marketina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko urrian, Itoiz udako sesioak 2024ko azaroaren 14an Bilboko ZINEBI jaialdian eta azaroaren 16an Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdietan estreinatuko zela iragarri zuten.[7][8]

2025eko urtarrilean, Atera Filmsek iragarri zuen 2025eko urtarrilaren 24an estreinatuko zuela dokumentala.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]