Itota (xakea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chess zhor 26.png
Chess zver 26.png
a8 b8 c8 d8 e8 f8 g8 h8
a7 b7 c7 d7 e7 f7 g7 h7
a6 b6 c6 d6 e6 f6 g6 h6
a5 b5 c5 d5 e5 f5 g5 h5
a4 b4 c4 d4 e4 f4 g4 h4
a3 b3 c3 d3 e3 f3 g3 h3
a2 b2 c2 d2 e2 f2 g2 h2
a1 b1 c1 d1 e1 f1 g1 h1
Chess zver 26.png
Chess zhor 26.png
Errege beltza itota dago: ezin du jokaldi legal egiterik ez, beraz, berdinketa da.

Xakean, itota[1] txanda duen jokalariak jokaldi legal egiterik ez duenean eta erregea xake egoeran ez dagoenean gertatzen den egoera da. Hau da, erregea ezin da beste lauki batzuetara mugitu, xake egoeran geratuko litzatekeelako edo defendatuta dauden pieza propioak edo besteren piezak dituztelako, eta, gainera, jokalariak ez du mugitu edo aurkariak harrapatu ditzakeen beste piezarik. Honi, errege itota bezala ere ezagutzen da.

Finaletan zehar, itota, posizio ahul batean berdintzea ahalbidetu dezakeen taktika bat da. Posizio konplexuagoetan, non pieza asko dauden, ia ez dago itota gerta daitekeen egoerarik.

Halaber, gai arrunta da amaierako ikasketen eta beste xake arazo batzuen konposizioan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itota-araua nahiko polemikoa izan da historian zehar.[2] Itota bat unibertsalki berdinketatzat hartzen den arren, xakearen historia gehienetan zehar ez da horrela izan. Xake modernoaren hastapenetan, itotak mugitzea tokatzen zitzaion jokalariarentzat garaipena suposatzen zuen. Praktika honek, xakean, XV. mendearen hasierara arte iraun zuen. Hala ere, itota, behe mailako garaipentzat hartzen zuten, eta, beraz, diruagatik jokatzen zutenean, apustuaren erdia baino ez zuten jasotzen. Horrela jarraitu zuten Espainian XVI. mendearen amaierara arte.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[Event "Import"] [Site "https://lichess.org/18AjO0Tp"] [Date "2016.05.28"] [Round "-"] [White "?"] [Black "?"] [Result "1/2-1/2"] [UTCDate "2016.05.28"] [UTCTime "07:55:01"] [WhiteElo "?"] [BlackElo "?"] [Variant "Estandar"] [TimeControl "-"] [ECO "A00"] [Opening "Van't Kruijs-en hasiera"] [Termination "Normal"]

1. e3 a5 2. Qh5 Ra6 3. Qxa5 h5 4. Qxc7 Rah6 5. h4 f6 6. Qxd7+ Kf7 7. Qxb7 Qd3 8. Qxb8 Qh7 9. Qxc8 Kg6 10. Qe6 { ezin da beltza mugitu } 1/2-1/2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]