Itsas Armada Garaiezina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsas Armada Garaiezina
Loutherbourg-Spanish Armada.jpg
Espainiako Itsas Armadaren Porrota, 1796ko Philippe-Jacques de Loutherbourgen margolana.
Data 1588ko abuztuaren 8a
Lekua Mantxako kanala, Gravelines udalerritik hurbil, Frantzia (antzina Herbehereen jabetza)
Emaitza Ingelesen garaipen taktikoa
Gudulariak
Ingalaterra Ingalaterrako Erresuma
Prinsenvlag.svg Probintzia Batuak
Flag of Cross of Burgundy.svg Espainiar Inperioa
Flag Portugal (1578).svg Portugalgo Erresuma
Buruzagiak
Charles Howard
Francis Drake
Walter Raleigh
John Hawkins
Martin Frobisher
Lord Henry Seymour
William Winter
Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga (Medina-Sidoniako VII. Dukea)
Alexandro Farnese (Parmako Dukea)
Juan Martinez de Rekalde
Miguel Okendo
Martin Bertendona
Indarrak
34 gerraontzi
163 merkantzia-ontzi
Probintzia Batuetako 30 ontzi (itsasguduan ez ziren sartu)
2.000 kanoi
20.000 gizon
20 galeoi
4 galera
4 galeaza
25 hulk
35 nao
10 karabela
11 zabra eta pinaza
20 patatxe
2431 kanoi
30.000 gizon
Galerak
6000-8000 hildako
400 zauritu
60 ontzi ondoratuak
15000-20000 hildako
800 zauritu
397 preso

Itsas Armada Garaiezina —ingelesek jarritako izena— edota Itsas Armada Handi eta Txit Zorionekoa —espainiar erregeak jarritako izena; gaztelaniaz La Grande y Felicísima Armada1588an Anglo-Espainia Gerran zehar Ingalaterrako Erresuma inbaditzeko asmoz Filipe II.a Espainiakoak hornitu zuen itsas-gudarostearen izena da.

Espainiarren porrotaren ostean 1589an ingelesek ere beren itsas armada antolatu eta Sir Francis Draken gidaritzapean Espainiaren aurka bidali zuten. Haiek ere sekulako porrota izan zuten.

Egitasmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmoa edo ideia Mantxako kanala itsasoz zeharkatu eta Flandrian Alexandro Farnese, Parmako Dukearen agindupeko 30.000 gerlariz osatutako espainiar gudarostea jasotzea zen. Hauek denak itsas-gudarosteak babestutako ontzietan kanala iragan eta Ingalaterrako Kent konderrian lur hartuko zuten.

Prestaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1588ko otsailaren 19an, Alonso Pérez de Guzmánek Santa Kruzeko Markesaren heriotza eta Lisboara joateko aginduaren berri jaso zuen.[1] Itsas Armada Handi eta Txit Gorena diseinatu zuen arkitektoa hil ostean Filipe II.a Espainiakoak lantegi honen ardura Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga agindu zion, beharbada gehiago arrazoi politikoengatik militarrengatik baino. Medina Sidoniako Dukeak zalantza batzuen ondoren baiezkoa ematen dio.

Medina Sidoniako Dukearen hasierako etsipena ulertzekoa da, ikerle batzuk baieztatzen dutenez, bere buruaz hau aipatu omen baitzuen: "ez naiz itsasgizon, ez eta gudagizon ere», halere bere postan eta erregeari igorritako gutunetan zehazki hau irakur dezakegu:

« Bere Maiestateak itsas armada prestatu eta nere kargupean jartzeko Lisboara joateko agindu zidan. Eta betebehar hau onartzean Bere Maiestateari bere berezko zerbitzuko arrazoi ugari proposatu nizkion, nik egin nezan zergatik komeni ez zen, ez lana ukatzeko, hain erresuma handiaren lantegirako eta ondokoez hain lagundurik ere Bere Maiestateak Lisboan batutako indarra baino gehiago beharrezkoa zela ikustegatik baizik. Eta honela arrazoi honegatik zerbitzu honi uko egin nion. Eta batzuek ulertzen zuten negozian Bere Maiestateari erraztuko niolakoan, hauek bere errege zerbitzuan baizik iusten ez dutela, beste xederik gabe.[2]  »
—Alonso Pérez de Guzmán, Medinako Sidoniako Dukea

Honela bada, erraza da Medina Sidoniako Dukearen kezkak ulertzea, bai erregeak eskatzen zuen bizkortasunari zegokionez baita itsas-gudaroste hark zuen egoera kaskarrari zegokionez ere. Gaizki prestatutako itsas-gudarostea, beharrezkoa nahiz egokia ez zen jendeaz. Azkar diseinatutako itsas-gudarostea, berak denbora gutxian gertu eduki beharrekoa eta gainera eskifaiaz ere motz zegoena (9.000 gizon):

« ...nahiz eta Bere Maiestateari batzuek hemendik idatzi, itsas-gudaroste hau egun gutxira itsasoratzeko hain prest eta gaitua zegoela, ni iritsi ostean honetatik oso ezberdin aurkitu dut, ezinezkoa dela egiteko, ailegatu ondoren burutu dudan guztia eta burutzen ari dena hain beharrezkoa da, portu barnean egingo ez balitz, kanpoaldean itsas-gudarosteak arrikus handia luke, artilerria guztia lekualdatu baita, ezarrita zegoen moduan berataz probestea ezinezkoa baitzen, eta kalitate honetako beste hainbat gauza jazo baitira.[3][4]  »
—Alonso Pérez de Guzmán, Medinako Sidoniako Dukea, 1588ko martxoaren 26a

Itsasgudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas-gudarostea itsasoratu berri zela, A Coruña aurrean zegoela enbatek gudarostea desegin eta zabaldu zuten, honela ontzi batzuk Ingalaterrako hego-ekialderuntz bultzaraziz eta beste ontzi batzuk aldiz Bizkaiko golkorantz. Bere aldetik, Medina-Sidoniako dukeak erregeari lantegi horri uko egin ziezaion berriz ere aholkatu zion edota bere aginte kargutik ordezka zezan.

Aldi berean, Itsas-gudarostea A Coruñan ainguratua zegoen unea probestuz ingelesek hari eraso egingo zion beste itsas-gudaroste bat bidali zuten, baina baldintza metereologikoak hain txarrak izanik ingelesek Espainiara ailegatzea ere ezin izan zuten lortu eta euren irteerako portuetara itzuli beharrean suertatu ziren.

Eragozpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 22tik aurrera, espainiar itsas-gudarosteak Bizkaiko golkora iritsi eta berehala, ekaitz latzek eta itsasoaren egoerak uztailaren 28rako 40 ontzi galduarazi eta gainontzekoetatik banandu zituzten.

Galdutako ontziak itsas-gudarostearen talde nagusira berrelkartzeko beste bi egun iragan behar izan ziren. Beren zoritxarrerako jadanik Thomas Flemingen agindupeko Golden Hind ontzi ingelesak ikusiak zituen, honek bere herrialdea ohartarazteko aski denbora izan zuelarik, betiere Itsas Armada Garaiezina berrosatzen ari zen unean.

Itsas Armada Garaiezina Fowey udalerriaren aurrealdean kokatzean, itsasargi ingelesek dagoneneko bere agerraldiaren berri ematen ari ziren.

Izatez, bada Fleming ofizialak Francis Drake ospetsuari espainiarren ailegatzearen berri ematen dion unearen inguruko kondaira edo kontakizuna. Honen arabera, une hartan bertan Drake ingelesa Plymouth Hoen bola-jokoan omen zegoen Itsas Armada Garaiezinaren etorreraren berri eman ziotenean, honek patxadaz honela erantzun omen zuen:

« Joko hau amaitzeko denbora badugu. Ondoren espainiarrak garaituko ditugu.  »
Sir Francis Drake

Eskoadra eta ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Jarrain agertzen diren datu eta kopuruak webgune honetatik hartuak daude.

Euskal eskoadrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaia eskoadra: Juan Martínez de Rekalde bilbotarraren agindupean eta Bizkaia kostaldeko ontzi eta itsasgizonez osatua.
Izena Mota Tonak Kanoi kopurua Eskifaia Gerlariak Eraikitze lekua Urtea Oharrak
Santa Ana (ontzi nagusia) Naoa 768 30 101 311 Bizkaiko golkoa 1586 Le Havren hondoa joa. Ontzi ingelesek erasotua eta hondoratua.
Gran Grin (bigarren ontzia) Naoa 1160 28 96 209  ?  ? Mantxako kanalan partzialki su hartua. 1588ko irailaren 2an Irlandako mendebaldean dagoen Clare uhartean hondoratua.
Santa María de Montemayor Naoa 707 18 42 158  ?  ? Santanderrera itzuli zen.
Santiago Naoa 666 25 106 206 Bizkaiko golkoa 1585 Gipuzkoara itzuli zen.
María Juan Naoa 665 24 93 217 Bizkaiko golkoa 1585 Gravelinesko itsasguduan kaltetua. 1588ko abuztuaren 8-10 artean Gravelinesen hondoratua.
Magdalena Naoa 530 18 65 193 Bizkaiko golkoa 1585 Gipuzkoara itzuli zen.
Manuela Naoa 520 12 48 115 - - Ingelesek atzemana. Santanderrera itzuli zen.
Concepción de Zubelzu Nao 468 16 69 153 Bizkaiko golkoa 1585 Gipuzkoara itzuli zen.
Concepción de Joanes d’Elkano Naoa 418 18 61 176 Bizkaiko golkoa 1585 1588ko irailaren 25an Irlanda mendebaldeko Diurling Ne Spainnehach kokalekuan hondoratua.
San Juan Naoa 350 21 53 142 Bizkaiko golkoa 1585 1588ko abuztuaren 8an Dunkerquen hondoa joa. Erabilezina.
María de Miguel Suso Patatxea 96 6 25 20 Bizkaiko golkoa 1585 Gipuzkoara itzuli zen.
San Sebastián Patatxea 78 6 25 10 Bizkaiko golkoa 1585 A Coruñara itzuli zen.
Isabela Patatxea 71 10 29 24 Bizkaiko golkoa 1585 A Coruñara itzuli zen.
La María de Agirre Patatxea 70 6 25 19 Bizkaiko golkoa 1585 Patu edo helmuga ezezaguna
Gipuzkoa eskoadra: Miguel Okendo donostiarraren agindupean eta Gipuzkoa kostaldeko ontzi eta itsasgizonez osatua.
Izena Mota Tonak Kanoi kopurua Eskifaia Gerlariak Eraikitze lekua Urtea Oharrak
Santa Ana (ontzi nagusia) Naoa 1200 47 120 342 Bizkaiko golkoa 1586 Donostiara itzuli zen. Egunetara istripuz su hartu eta 100 gizon hil ziren.
Nuestra Señora de la Rosa edo Santa María de la Rosa (bigarren ontzia) Naoa 945 26 100 175 Bizkaiko golkoa 1586 Mantxako kanalan kaltetua, Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerry konderriko Blasket uharteen aurrean dagoen Blasket Sound itsasartean hondoratua. Gizon bat ezik gainontzeko eskifaia osoa hil zen.
San Salvador Naoa 958 25 90 232 Bizkaiko golkoa 1586 1588ko uztailaren 31n Mantxako kanalan lehertua. Eskifaiako 200 gizon hilak. 1588ko abuztuaren 1ean bertan behera utzia, ingelesek atzemana, Weymouthera eramana eta Studlenden desegina.
Santiesteban Naoa 736 26 75 192 Bizkaiko golkoa 1586 1588ko irailaren 20an Irlanda mendebaldeko Doombeg udalerrian hondoratua.
Santa Cruz Naoa 680 16 41 125 Mediterraneoa 1551 Santanderrera itzuli zen.
Santa María Naoa 548 20 73 182 Bizkaiko golkoa 1586 Gipuzkoara itzuli zen.
Santa Bárbara Naoa 525 12 47 135 Bizkaiko golkoa 1586 Gipuzkoara itzuli zen.
San Buenaventura Naoa 379 21 54 154 Bizkaiko golkoa 1586 Gipuzkoara itzuli zen.
María San Juan Naoa 291 12 40 95 Bizkaiko golkoa 1586 Lisboara itzuli zen.
Doncella Hulka 500 16 48 118 Alemania  ? Santanderrera itzuli eta porturako sarreran hondoratua.
San Bernabé Patatxea 69 9 19 20 Bizkaiko golkoa 1586 Donostira itzuli zen.
Asunción Patatxea 60 9 16 19 Bizkaiko golkoa 1586 Gipuzkoara itzuli zen.
La Magdalena Pinaza  ? 1 14 - Bizkaiko golkoa 1586 Gipuzkoara itzuli zen.
Nuestra Señora de Guadalupe Pinaza  ? 1 14 - Bizkaiko golkoa 1586 Gipuzkoara itzuli zen.

Gainontzeko eskoadrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugal eskoadra: Medina Sidoniako dukearen agindupean, Portugalgo ontzi eta itsasgizonez osatua.
Gaztelako eskoadra: Diego Flores de Valdésen agindupean, Gaztelako ontzi eta itsasgizonez osatua.
Andaluziako eskoadra: Pedro Valdésen agindupean, Andaluziako ontzi eta itsasgizonez osatua.
Levanteko eskoadra: Martin Bertendona bilbotarraren agindupean, Mediterraneo itsasoko ontzi eta itsasgizonez osatua.
Hulken eskoadra: Juan Gómez de Medinaren agindupean, Alemania nahiz Flandrian eraikitako "Hulk" edo "Urka" ontzi motez osatutako eskoadra.
Galeazen eskoadra: Huc de Montcadaren agindupean, Napolin eraikitako "Galeaza" ontzi motez osatutako eskoadra.
Galeren eskoadra: Diego de Medranoren agindupean, Portugalen eraikitako "Galera" ontzi motez osatutako eskoadra.
Patatxe eta Zabren eskoadra: Diego Hurtado de Mendozaren agindupean, Bizkaiko golkoan jatorria zuten "Patatxe" eta "Zabra" ontzi motez osatutako eskoadra.

Ingeles eta espainiarren erabateko indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas Gudarostea Ontzi kopurua Kanoiak Pedreroak Kulebrinak Denera
Ingelesa 172 55 43 1.874 1.972
Espainiarra 124 163 326 635 1.124
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsas Armada Garaiezina Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.