Itsas energia Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herrian gehien erabiltzen den itsas energia olatu-energia da, batez ere olatu handiak eta ugariak daudelako; izan ere, munduko beste toki batzuetako surflariak Euskal Herrira etorri ohi dira kirol horretan aritzera. Horri erreparatuz, energia berriztagarriak aprobetxatzeko hainbat proiektu aurkeztu dira Euskal Herriko itsas eremuetan lan egiteko eta olatuen energia lortzeko.

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude bi proiektu handi eta garrantzitsuak martxan oraintxe bertan,iraganerako ikuspegi on batekin.Honako bi hauek dira:

Mutrikuko olatua energiaren instalazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutrikun olatu ugari dagoenez, olatu horien energia aprobetxatzeko instalazio bat jarri dute. 300KWko potentzia du eta 16 turbogeneradore talde ditu, lehen multiturbina konfigurazioa da mundu osoan zehar. Dike 432 metroko luzera eta 16 m. altura ditu eta gutxi geratzen zaio instalakuntza amaitzeko eta sare elektrikora konektatzeko. Dirudienez, iraupen luzeko eraikuntza behar du, beraz 2014rako eraiki zen. Bertako biztanleak ados daude proiektuarekin, olatu energia soberan dutela esaten dutelako, eta gainera ekonomikoki hobeto ateratzen zaielako. Dikea izan da, aldiz, nahiko polemikoa eta ekologisten kritikak jaso ditu.

Mutrikuko kai berria.

BIMEP,Biscay Marine Energy Plataform[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armitzan (Bizkaia) entrenamendu eta erakuskizun batzuk martxan jarriko dira olatu-energia fase komertziala lortzeko behar duen prozesua azeleratzeko asmoekin. Entrenamendu hauek, 20KWko sortzaileak dituzte, garrantsizko instalakuntza izango da mundu mailan olatu-energiaren garapenerako eta erreztuko du sektore komertzial berri baten garapena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]