Itsas hondoaren hedapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ozeanoetako litosferaren adina, milioika urtetan. Berriena (gorriz) hedapen guneetan dago.

Hess geologoak 1960. urtearen inguruan proposatutako eredua da, eta aurrerago Vine eta Matthews geologoek 1968. urtean zehaztu zutena. Itsas hondoen ezagutza handitu zenean (dortsalak eta sakonuneak aurkitu ziren), itsas hondoa dortsalen ardatzen bi aldeetarantz etengabe handitzen direla eta sakonuneetan suntsitu eta berriro mantuan sartzen direla egiaztatu zen.