Itsas itunaren abentura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Itsas itunaren abentura
The Adventure of the Naval Treaty 02.jpg
Holmes, Watson, Anne Harrison eta Percy Phelps. Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
Idazlea Arthur Conan Doyle
Argitaratze-data 1893
Generoa Detektibe eleberria
Jatorrizko izenburua The Adventure of the Naval Treaty
Herrialdea Erresuma Batua
Ilustratzailea Sidney Paget
Bilduma Sherlock Holmesen Oroitzapenak

Itsas itunaren abentura, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Naval Treaty, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen, ondoren, 1894an aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera Sherlock Holmesen Oroitzapenak liburu bilduman argitaratu zuen, bilduma horretako kontakizun luzeena da, eta zalantzarik gabe interesgarrienetakoa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Watsonek kasu hau bere ezkontzaren ondorengo uztailean jazo zela aipatzen du.

Watson doktoreak Sherlock Holmesi bere eskola garaiko Percy Phelps adiskideari lagundu diezaion eskatuko dio, aurrez hark Watsoni eskatu baitio. Phelps, Lord Holdhurst politikari kontserbadorea eta Foreign Officen etorkizun bikaina izatea espero zuen gizasemea da, baina bapatean bere itxaropenak zapuztu egingo dira. Bere ardurapean lagatako Erresuma Batua eta Italiaren arteko Itsas Ituna oharkabean lapurtu baidiote, horrek harentzako sekulako arazoa izateaz gain nazioarteko afera sor dezake. Berez, inork ez zekien ituna berari laga ziotenik, eta bera zegoen eraikinean ez omen zegoen bera beste inor, baina agiri baliotsua desagertu egin da.

Holmes eta Watson berehala Phelpsen etxera bertaratu eta lurjota topatuko dute, bere izaera urduria dela eta arazo honen presioaren ondorioz nerbio-krisialdi batetik osatzen ari baita, zoragaiztoko gertaera honek bere hondamendi profesional eta soziala suposatuko baitu. Hortaz, hori gerta ez dadin, Holmes bere azken itxaropena da.

Holmesek kasua astiro aztertuko du, eta Phelps eta Watson adiskideak Baker Streetera bidaliko ditu, bera etxearen inguruan gaupasa eginez geldituz. Biharamunean, Holmes detektibea Baker Streetera itzuli eta Phelpsi hark berreskuratu berri duen ituna gosarian jarriz harrituarazi eta poztuaraziko du. Beste behin ere, Holmesek justizia mantentzea eta Erresuma Batuaren ohorea gordetzea lortuko du, ituna frantziar edo errusiarren eskuetara iritsiko balitz ondorio oso kaltegarriak izango bailituzke. Joseph Harrison, Phelpsen Anne emaztegaiaren anaia eta bere koinata izango dena, zorrez lepo zegoenez, ituna lapurtu zuen, hura saldu eta zorrak kitatzeko asmoz. Holmesek nahitan gaizkileari ihes egiteko aukera emando dio, honela eskandalu diplomatiko eta politiko desatsegin hau jazo denik sekula inork jakin ez dezan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsas itunaren abentura Aldatu lotura Wikidatan