Itsas luminiszentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1995eko urtarrilaren 25ean Somaliako kostaldearen parean agertutako itsas luminiszentziaren satelite bidezko ikuspegia.
Itsas luminiszentziaren argi efektua.

Itsas luminiszentzia, itsasoaren luminiszentzia edo fosforeszentziaren eragina da, ondorioz itsasoa argiztatu egiten da. Ingelesez milky seas ("esne otsasoa") eta gaztelaniaz mar de ardora ("ardorako itsasoa") izendapenak jasotzen ditu.

Ozeanoak ur kopuru handietan sortarazten duen fenomenoa da, honetan itsasoko urak aldi batez kolore txurixka-urdinxka bat bereganatzen du, gauez oso ikusgarria, berezko argia egiten baitu. Luzaroan fenomeno arras misteriotsua izan da, marinel, arrantzale eta nabigatzaileen artean kondaira ugariren oinarria izana, zerk sortzen zuen guztiz ezezaguna baitzen, askok benetazko fenomenoa ala mendeetako itsas kondaira hutsa ote zen zalantza egiteko adina.

Azken ikerketen arabera, plankton mikroalgekin zerikusia duen bakteria bioluminiszente batek (vibrio harveyi) eragina litzateke.

Bioluminiszentzia norantza guztietan hedatzen da eta bere argia egunetan zehar edota ordu batzuez iraun dezake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]