Itsas ziabelar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas ziabelar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
GeneroaGalium
Espeziea Galium arenarium

Itsas ziabelarra (Galium arenarium) errubiazeoen familiako belar landarea da Euskal Herriko kostaldeko dunetan eta ingurukoetan baino ez da bizi.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10-30 cm-ko altuera hartzen duen landare belarkara da. Zurtoina errestan izaten du, estoloi gisa, eta kuadrangeluarra eta ilegabea da. Oso adarkaturik dago.

Landare hostoiraunkorra da. 6-8 bertizilotako hostoak ditu, elkarren artean tarte txikia dutenak, txikiak eta dizdiratsuak.

Landarearen muturrean lore hori edo hori-berde txikiak ditu pedizelo laburrak dituztenak eta 2-3ko multzotan. Korolak 3'8-4'5 mm-tako diametroa izaten du eta infloreszentziak 1'5-5 cm har ditzake[2].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñurritzako dunak (Zarautz)

Iberiar penintsula osoan Zarauzko Iñurritzako biotopoan aurkitzen da[3], duna primario eta sekundarioetan, hau da sustratu ezegonkorrean. 2014an izan zen ekaitzak dunetako harea kopuru handiak eraman zituen eta itsas ziabelarra desagertzear egon zen[4]. Gaur egun oraindik mehatxupean jarraitzen du[5].

Donibane Lohitzuneko duna xurian ere aurkitzen da itsas ziabelarra[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trópicos: Galium arenarium
  2. [https://www.floravascular.com/index.php?spp=Galium%20arenarium «Flora Vascular - Toda la informaci�n detallada sobre la Flora Vascular | - Especie: Galium arenarium | BioScripts.net»] www.floravascular.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  3. (Ingelesez) «DUNA» NZ4T (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  4. (Gaztelaniaz) Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Denboraleak Iñurritzako Biotopo Babestuko landare mehatxatuak kaltetu ditu. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  5. «Mehatxatuak - Flora eta fauna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  6. «Bildumak - Saint-Jean-de-Luz» https://www.saintjeandeluz.fr/ (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]