Itsasertzeko pasealdia
Itsasertzeko pasealdia Hondartzako pasealdia' | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 2021 |
Jatorrizko izenburua | Paseo a orillas del mar |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta mihisea |
Zabalera | 200 zentimetro |
Altuera | 205 zentimetro |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Sorolla museoa |
Bilduma | Sorolla museoa |
Inbentarioa | 00834 |
| |
| |
Historia | |
Erakusketak | Europeana 280 |
Itsasertzeko pasealdia, batzuetan Hondartzako pasealdia deitua ere, 1909 margotua, Joaquín Sorolla valentziar margolariaren koadro ezagunetakoa da. Koadroan agertzen dira, haren emaztea, Clotilde García, itzalkina eskuetan duela, bien alaba nagusiarekin batera, María Clotilde, Valentziako hondartzan paseoan daudela itsas-brisak haiek arropak astintzen dituela.
Koadro hau 1909ko udaran egin zen, Sorollak Estatu Batuetan egin zuen laugarren nazioarteko erakusketaren bueltan. New York hirian izan zuen arrakasta agerian geratzen da margolan honen bitalismoan eta kolore bizietan. Lanaren sailkapen estilistikoa zaila izanagatik, egile gehienek espainiar postinpresionismoan kokatzen dute, izan ere, zertzelada solteak, argitasuna, kolorea eta mugimenduak hori adierazten baitute.
Itsasertzeko pasealdiak margolariaren estudioan egon da 1911tik, 1932a geroztik Sorolla museoa bihurtu zena.