Itsaski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Itsaski-jana.

Itsaskiak gizakiek jaten dituzten itsasoko animaliak dira, batez ere oskola edo maskorra dutenak. Ez da kontzeptu taxonomikoa, baizik eta gastronomiakoa.

Itsaskien artean daude krustazeoak (izkirak, otarrainak, miserak, karramarroak, lanpernak ...), moluskuak (muskuiluak, txirlak, txipiroiak...) eta itsasoko beste animalia batzuk, hala nola, ekinodermatuak (itsas trikuak...). Ohiko adieraren arabera, arrainak ez dira bertan sartzen.

Itsaskiak proteina iturri garrantzitsuak dira eta munduan zehar janari nagusia izan daiteke, batez ere kostaldeetan. Oligoelementu iturri garrantzitsua ere badira, batez ere iodoan, magnesioan eta B12 bitaminan aberatsak baitira. Hala ere, freskotasuna gordetzea oso garrantzitsua da, toxikazioak sor baititzake. Gainera, ohiko alergia eragileak dira gizakiengan, batez ere iragazleak direnek, mikrobio eta bizkarroiak, metal astunak eta beste gai toxikoak metatu baititzakete. Nahiz eta okelatik asko bereizi, oraindik ere animali-jatorria duenez ez da janari begetarianoan sartzen. Juduek ez dute itsaskirik jaten, ez baitira kosher.

Itsaski nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira ohiko itsaskiak, bost taldetan banatuak:


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaski