Itsaslaster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munduko itsaslasterrak (1943)
Zirkulazio termohalinoa
All the world's currents on a continuos ocean map

Itsaslaster bat ozeanoetako ur mugimendu jarraitua da, ezaugarritzat norabidea, abiadura eta emari jakin bat dituena. Itsaslasterrak itsasoko ur bero edo hotzeko "ibaiak" dira. Uretan eragina duten indarrek sortarazten dituzte, hala nola, Lurraren errotazioak, haizeak, tenperatura, gazitasun desberdintasunak eta itsasaldiek.

Itsaslaster garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaslasterrak milaka kilometro luze izan daitezke. Oso garrantzitsuak dira, kontinenteko kliman eragin zuzena baitute, batez ere ozeano ertzetako lurraldeetan. Itsaslaster ezagunena eta eragin nabariena duena Golkoko itsaslasterra da, Europa mendebaldeko tenperatura igotzen baitu, latitude bereko beste eskualdeekin alderatuta. Beste adibide nabarmena Hawaii uharteetan gertatzen da, bertan Kaliforniako itsaslasterrak eguraldia freskatzen du izan beharko lukeen klima tropikaletik azpi-tropikalera igaroaraziz.

Itsaslaster motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperaturaren arabera:

  • Beroa
  • Hotza
  • Mistoa

Sakoneraren arabera:

  • Sakoneko itsaslasterrak: 100 metro baino sakonago doazen itsaslasterrak dira, gazitasun eta tenperatura aldaketak eragindakoak.
  • Azaleko itsaslasterrak: haizeek eta Lurraren errotazioak eragindakoak, itsaslaster zirkular eta kiribilak osatuz.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaleko itsaslasterren ezagutza garrantzi handikoa da arrantza kostuak txikitzeko, erregai kopurua txikiagotzen baitu.

Belaontzien garaian are garrantzitsuagoa zen ezagutza hau. Adibide on bat Andres Urdaneta gipuzkoarrak aurkitu zuen Itzulbidaia izan zen, Filipinetatik Ameriketara iristeko Kuroshio itsaslasterra jarraitzen baitu.

Itsas bizitzan ere garrantzi handia dute, batez ere espezie askoren barreiatze eta lekualdaketan. Adibide argia angulen ibilbidea da, milaka kilometro egiten baitituzte itsaslasterrez baliatuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaslaster Aldatu lotura Wikidatan