Itsaso Hila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsaso Hila
البحر الميت (ar)
ים המלח (he)
Dead Sea by David Shankbone.jpg
Israelgo ertzetik ikusita
Geografia
Kokalekua  Jordania
 Israel
 Palestina
Koordenatuak 31° 30′ N, 35° 30′ E / 31.5°N,35.5°E / 31.5; 35.5Koordenatuak: 31° 30′ N, 35° 30′ E / 31.5°N,35.5°E / 31.5; 35.5
Garaiera -427 m
Ezaugarri fisikoak
Eremua 810 km²
Zabalera 18[1] km
Luzera 55[1] km
Gehienezko sakonera 377 m
Ertzaren luzera 135 km
Hidrografia
Arroa 41650 km²
Betebidea Jordan
Hustubidea ez du
Bestelakoak

Itsaso Hila[2] (hebreeraz ים המלח Yam Ha'Melaj, arabieraz البحر الميت Al Bahr al Mayyit) itsaso azpiko 416,5 metrotara kokaturiko gazitutako aintzira da. Ekialde Hurbilean dago: Israel estatua, Palestina eta Jordania artean. Munduko lakurik baxuena, 76 kilometroko luzera eta gehienez 16 kilometroko zabalera du; 625 kilometro karratutako area du.

Ura gehienez Jordan ibaitik datorkio, baita ere beste iturri txikietatik eta prezipitazio txikietatik. Hala ere, lurruntzearen ondorioz uraren kopurua gutxitu egin da.

Ozeanoak baino hamar aldiz gatzituagoa da: itsasoak litroko 35 gramo dituzte eta Itsaso Hila, berriz, 350-370. Hori dela eta ez dago mikrobio batzuk beste izaki bizidunik bere uretan. Bere barnean dauden potasak, bromuroak, igeltsu eta beste produktu kimikoak, Israel eta Jordaniako enpresek xurgatzen dituzte lehorketen bidez.

Lurruntzeak ez ezik Jordango bazterretan dauden ureztalurrek ere 1945ko 1.025 kilometro karratuko area gaurko 625era gutxitu dute. Adituek diote hemendik 100 urtera gaur egungo erdia izango dela.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Itsaso Hila)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.4 30.4 33.8 42.5 45.0 46.4 47.0 44.5 43.6 40.0 35.0 28.5 47.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.5 21.7 24.8 29.9 34.1 37.6 39.7 39.0 36.5 32.4 26.9 21.7 30.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 5.4 6.0 8.0 11.5 19.0 23.0 26.0 26.8 24.2 17.0 9.8 6.0 5.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.7 13.7 16.7 20.9 24.7 27.6 29.6 29.9 28.3 24.7 19.3 14.1 21.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.8 9.0 7.6 4.3 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 1.2 3.5 8.3 41.9
Prezipitazio egunak (≥ ) 3.3 3.5 2.5 1.3 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.4 1.6 2.8 15.6
Hezetasuna (%) 41 38 33 27 24 23 24 27 31 33 36 41 31.5
Iturria: Israelgo Meteorologia Elkartea[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaso Hila Aldatu lotura Wikidatan